MUNDU MAILAKO GREBA DEIALDIA EMAKUMEEI

Orain dela aste batzuk aurtengo martxoaren 8an antolatuko den emakumezkoen mundu mailako grebarako deialdia egin zuten Interneten, Emakumezko Langilearen Nazioarteko Eguna beste modu batez aldarrikatze aldera. Honako hauek dira deialdi horren leloak: «

Neska eta emakumeek munduko lanaren 2/3 egiten dute diru-sarreraren % 5aren truke. Ondorioz emakumeak, geldituz gero, den-dena geldiaraziko du. Geldiaraz dezagun mundua, berau aldatu ahal izateko. Egin ezazu bat emakumezkoen mundu mailako grebarekin, 2000.eko martxoaren 8a. Emakume ororen bizitza eta lana baloratuko dituen milurteko baten alde
».
Irlandako emakume talde batek luzatu eta munduko bazter guztietako emakume taldeek bere egin duten deialdi horrek hainbat hausnarketa biltzen du. Manifestuak dio urtean 700 bilioi dolar xahutzen direla defentsa-aurrekontuetan, oinarrizko beharrak asetzeko 20 bilioi baino gutxiago erabiltzen diren bitartean (edateko ura, osasun zerbitzuak eta oinarrizko hezkuntza izateko). Aberatsen eta gainontzekoen arteko aldea iraingarria da eta handituz doa: hiru familiarik dirudunenen aberastasuna herrialde txiroenetako 600 milioi pertsonaren soldatak baino handiagoa da. Munduko populazioaren herenak egurra erabiltzen du erregaitzat, gehienbat emakume eta neskatilek baturiko egurra, hain zuzen.
Afrikan, emakume eta neskatilek bertan jaten diren elikagaien % 80 ekoizten dute. Asian, emakume eta neska askok egunean bost ordu baino gehiago egiten dituzte egur bila. Hego Amerika eta Karibe aldean, populazioaren % 25k –% 60k indiarren artean– ez dauka edateko urik. Herrialde industrializatuetan, emakumezkoek gizonezkoen % 50 baino ez dute irabazten soldatapeko lanetan.
Soldatarik gabeko emakumezkoen urtebeteko ekarpena 11 trilioi dolarrekoa da manifestuaren arabera. Merkatuak eta gizarteak berak ezingo lukete bere horretan iraun soldatarik gabeko emakumeen lanagatik ez balitz: etxean, soroetan, familia enpresetan, elizetan, auzoetan, herrixka, herri zein hirietan. Emakumeak gogorrago ari dira bai tradizionalak diren ogibideetan eta bai tradizionalak ez direnetan. Goi-ikasketak egin dituzten emakumeek ere gorriak ikusi behar izaten dituzte merkatuaren eskakizun gupidagabeei aurre egin eta aldi berean euren beharrak ase ahal izateko. Malgu izateko eskatzen zaie eta gizonezkoen kontra lehiatzeaz gain, lehentasuna lanari eman behar diotela esaten zaie, seme-alaben kaltetan.
Manifestuak dio neska eta emakumeek gehiegizko lan hori ezabatzea eta esker ona ekonomikoki jasotzea merezi dutela. Emakume talde horien ustez, era asko dago esker on hori adierazteko, adibidez, Hirugarren Munduari zorrak barkatuz. Emakumezkoek burutzen duten lanak, Nazioarteko Moneta Fondoaren neurriek gogorturiko lanak hain zuzen, soberan ordaindu du zorra: edateko ura eta teknologia ekologikoa eskura etxe guztietan. «

Denok merezi dugu sukalde, hozkailu eta garbigailuak izatea... Txiro izateagatik ez baitugu beharrizan gutxiagorik
».
Manifestuaren sinatzaileen ustez, badaude esker on hori ekonomikoki adierazteko beste era batzuk ere: etxebizitza eta garraioa merke eta eskura, bortizkeriaren kontrako babesa, etxean, lantegian, bulegoan, soroan, kalean; mundu mailako soldata berdintasuna denontzat lan berdina egiteagatik, ordaina besteez arduratzeagatik, senideak izan ala ez izan; amatasun-baja, bularra emateko atsedenaldiak eta emakumeen berezko eginkizun biologikoak kontuan hartzen dituzten beste hainbat neurri, emakumeak emakume izateagatik zigortu beharrean

Emakumeak, berdintasun faltsua eta gure mixeria

Berriro ere Martxoak 8ko eguna datorkigula jakinik, eta bereziki hainbat alderdi politikok egun honekiko izango duen jarrera erabiltzailea aurreikusirik, zenbait burutapen plazaratzea guztiz beharrezkoa iruditu zait. Lehenik eta behin, egun bizi dugun errealitate birtuala salatzea izango litzateke nire helburua, hots, gizartean dagoen «berdintasun» sentsazioa eta instituzioetatik bideratzen dituzten mezu eta politikak nahikoak direlaren ikuspegia hain zuzen ere.
Egia da, emakumeon errealitatea aldatuz joan dela, bilakaera honetan instituzioek mugimendu feministaren eskaerak bereganatu dituztelarik eta zentzu honetan ere gure zapalkuntza desitxuratu dutelarik. Egia da beraz, emakumeon egoera batzuk hobetu egin direla, baina beste batzuk, aldiz, ezkutatu egiten dira. Horien ondorioz, gizartearen sektore askotatik borroka feministaren beharraren kuestionamendua egiten da eta zentzu honetan mugimendu feministarekiko identifikazio mailak beraz, behera egiten dute.
Ondorioz, geroz eta gehiago gure zapalkuntza egituratua ezkutatu eta desitxuratu egiten dute instituzio eta alderdi politiko ezberdinek. Honen adibide gisa hainbat politika instituzional ditugu, zeintzuk eraginkortasun eskasa izaten bukatzen duten, emakumeon arazoa kulturala balitz bezala tratatzen duten, arazoa sektorializatzen duten eta honela sistemaren mantenimendurako izaten bukatzen duten eta ez emakumeok behar dugun iraulipenerako. Bestetik, azken egunotan alderdiek sortu duten kuoten inguruko eztabaida genuke, zeintzuk emakumeon presentzia kontuari lehentasun gehiago eman dioten, bizi dugun zapalkuntza gainditzeko bidean eman beharko liratekeen pauso eta lan ildo politikoei baino. Nahiz eta egia izan ere, emakumeok oso presentzia txikia dugula zuzendaritza postuetan, eta horren aurrean partaidetza politikak eraman beharko diren, baina guztiz garrantzitsua iruditzen zait emakumeon presentzia hutsak emakumeen aldeko borroka bermatzen ez duela azpimarratzea.
Eta zurrunbilo honen erdian aldiz, gu, emakumeok, pobrezia eta mixeri gorrian (3 pertsona langabetuetatik 2 emakumeak dira), lan merkatuaren aukerak zabaldu direlaren inguruko hausnarketak geroz eta gehiagotan entzun behar ditugularik, eta horietan bizi ditugun oztopoak, diskriminazioak, sesgoak, mailaketak... alde batera utziz eta horiek gainditzeko bidean baleude bezala tratatuz, geroz eta gehiago emakumeon pobrezia hazkorra ahantzaraziz eta merkatu beltza emakume eta gazteengan sostengatzen dela ezkutatuz (lan murgilduaren % 70 ia emakumeek egina)


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude