"HAURRARI MUNDU IDILIKO BAT AURKEZTEA DA TXARRA"

  • gehienak ordea helduentzako. Duela gutxi haurrei zuzendutako sail berria abiatu du Antton Olariaga kolaboratzaile eta lagun zaharrarekin: Maxe. «Nire kuleroak» lehena kalean da.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
A

ntton Olariaga marrazkigilearekin egitasmo berria jarri duzu martxan. Nola sortu zen Maxe neskatilaren istorioak plazaratzeko ideia?
Maxeren lehendabiziko profil edo testuak 1991. urtetik daude nire ordenagailuan. Arazo askoren ondorioz, garai hartan, ideia albo batera utzi beharra izan nuen. Orain egin nahi izan dudana, orduan nuen asmo bera da, errealitatean dauden gauzen arteko topaketa. Normalean gauza guztiak ez dira uste ditugun bezalakoak. Maxe barne mundu handiko pertsona da, argazkiak ateratzea

hobby
bezala duena, eta ateratako argazkiekin harturiko ezustekoek bultzatzen dute «

gauzak ez dira nik uste nituen bezala
» esatera. Horrek beti eramango du nolabaiteko usteak izatera.

Noiz iritsi zen proiektu berri hori argitaratzeko erabakia?
Elkarlanean argitaletxean nire lagun min Mikel Murua hasi zen lanean, eta bazuen pertsonaia horren berri. Bera etengabe tematu zen, eta orain argitaratu badut, bere adore guztiari zor diot. Antton Olariaga ere nahiko libre zebilen ilustrazioak egin ahal izateko eta horretaz baliatu beharra zegoen.

Bien arteko adiskidetasuna aspaldikoa da...
30 urte dira elkar ezagutzen dugula. Bi elementuk elkartzen gaituzte: garai hartan ikastoletako lehendabiziko testugintza hasten da; bera marrazkilari gisa eta ni testugile gisa, bilera desberdinetan elkar ezagutu genuen, Bilbon. Adiskidetasun berri hori zela eta, beste marrazkilari batzuekin batera, komiki bat egitearen aukeran pentsatzen hasi ginen, horrela «Ipurbeltz» aldizkaria sortuz. Ordutik, nire lan gehienetan berak parte hartu izan du. Oraingoan ere berarekin lan egin nahi nuela aipatu nuen eta argitaletxeak onartu egin zuen. Aukera ona zen beraientzat biekin batera lan egin ahal izatea.

Desberdintasun asko dago helduentzako literatura eta haur literatura egitearen artean. Zer nola tratatu behar da haurra?
«Nire kuleroak» liburuan zortzi bat modu narratibo desberdin erabiltzen ditut, neskaren barne-egoerekin lotuta dihoazenak. Honez gain, azken urteotan erabili dudan beste elementu bat agertzen da, glosarioa, elementu kultural batzuetatik abiatu eta gogoeta pertsonal bat egiten duena.
Planteamendu literarioa berdina da, hau da, haur batentzat ari zarenean ere zehaztasun berdinarekin egin behar duzu lan, bere maila kognitiboa da aldatzen den gauza bakarra, era berezi batean kontuan eduki beharrekoa. Maila kognitiboa esaten dugunean gutxietsiz egiten dugu; haurrak gauza askotan gu baino aurreratuagoak daude, intuizioan, musika edo erritmo bisual eta grafikoa jasotzerako orduan, berezkotasunean... Beraz, esaldiak maila kognitiboan egokitzeak haurrak heldu batek ez dituen baldintzak dituela esan nahi du. Lan handiago bat egin behar da maila horretara heltzeko. Kasu horretan pedagogia oso gertu dagoela ikusten da. Literaturan pedagogia aintzakotzat hartu beharreko diziplina da, sarritan literatura beraren etsairik handienean bilakatzen bada ere. Haur literaturak dituen osagairik txarrenak politikoki zuzena deitutako hori eta pedagogiatik datozenak dira, erabat indargabetzen da ikuspegi osoa, erabat galerazten zaizkio gatazkak... Mundu idealizatu eta idiliko bat aurkezten zaio eta ez nator bat haurrei mundu sexista bat eskaini behar ez zaien ideiarekin. Mundu sexista batean bizi bagara hori da aurkeztu behar zaiona, baina modu kritiko batean; ez da ezer lortzen arazoak ezkutatuz. Euskal munduarekin gertatzen den antzekoa ematen da haur literaturan.

Aita izateak errazten al du lan hori?
Nolabaiteko hurbiltasuna izateak lagundu zaitzake, baina, azken finean, idazleak beti hurbiltasun horretatik ihes egin behar du, distantziatu, hurbilegi daukan elementu hori nolabait orokortzeko, egoera anitzagoa baita.

Maxe sailak jarraipen bat izango duela adierazi duzue. Zer da jarraipen horrekin lortu nahi dena?
Lau-sei liburu egitea pentsatua daukagu eta helburua errealitatearen eta ezustearen arteko mundu horretan pertsonaia borobiltzea da. Jarraipenak pertsonaia taxutzearen aukera dakar. Aspertzearen arriskua hor dago baita ere, horregatik oso garbi daukat kopuru horretatik aurrera ez didala ezer gehiago eskainiko, eta eskaintzen ez didan momentutik Maxe bukatu egingo da.

Erdaretara itzultzeko asmorik ba al duzue?
Hori ere pentsatu dugu. Bi aukera dauzkagu: alde batetik, Elkarlanean argitaletxeak estatuko beste hizkuntzetako argitaletxeekin daukan hitzarmena, eta bestetik, nire kabuz burutzea. Zailtasun erantsi bat ere badaukagu: glosarioak euskal munduan kokatuak daude kulturalki eta egokipen bat egin beharko litzateke.

Noiz iristen da idazle baten lana itzultzeko momentua?
Inoiz ez dut horretarako presarik izan. Guztiak merkatuarekin zerikusia dauka. Oso argi daukat zerbait itzultzearen premia baldin badago, ezin dela inongo tranparik egin, egin duzunaren ispilu izan beharko du.

Badirudi gaur egun euskal lanak itzultzeko halako presa orokor bat dagoela. Zer dela eta?
Argitaletxe handien fenomeno komertziala dago. Ez dakit zein den horren guztiaren azpian ezkutatzen den benetako arrazoia. Horrek estatu plurikultural batenganako geroz eta sentsibilitate handiagoa jaiotzen ari dela esan nahiko balu... Nahiko nuke


Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude