argia.eus
INPRIMATU
AUTORITARISMO ERREPRESIBOA
2021eko uztailaren 21
AUTORITARISMO ERREPRESIBOA
J. R. Etxebarriak eta J. M. Zalakain
ek honakoa zioten EHUren inguruan «Euskaldunon Egunkaria»n:
«Hemendik gutxira errektore berria hautatuko dute UPV-EHU unibertsitatean. (...) Klaustroan hautatuko den errektore-taldeak erronka handiak izango ditu aurrean. Ez soilik arazo tekniko arruntei dagokienez (...) horiek baino are garrantzitsuagoa izango da agintari berrien portaera eta Euskal Herriko unibertsitate-erakunde benetako baten eginbeharraz izango duten jarrera. Hauen aurretik postu horretan egon diren Barberá, Goiriena eta Salabururen errektore-taldeak eskas ibili dira horretan. Horien ezaugarri nagusia autoritarismo errepresiboa izan da, eta jarrera horrekin kutsatu dituzte erakunde unibertsitarioaren partaide eta gestio-organo asko eta asko; gainera, horrekin batera eta aldi berean, izugarrizko sumisioa agertu dute espainiar estatuko botere zentralen aurrean. (...) Aurreko hamar urte horiek lotsagarriak izan baitira, Euskal Herriaren eskari nazionalekin zerikusirik izan duten arazoak elkarrizketa bidez ebazteko inolako ahaleginik egin ez delako –unibertsitatean egin behar litzatekeen modura–. Hemendik aurrera UPV-EHU gobernatu nahi duen taldeak, ez luke ahantzi behar unibertsitate hau Euskal Herrian kokaturik dagoela, eta gure herriaren zerbitzurako izan behar lukeela (...)».