AMIKUZEKO IKASTOLA: GARAPEN ESKEMAREN ORENA?

  • egungo euskarri nagusia. Iparraldearen barnealdeko tokian tokiko ikastolek egoitza dute arazo. 30 urte bete ondoren, Amikuzeko Ikastola bere egoitza berria eraiki asmotan ari da.

2021eko uztailaren 19an
Amikuze eskualdeko (Nafarroa Beherea) ikastolak abian jarritako sustengu kanpainaren hotsak ozenki hedatu izan dira Iparraldeko lau haizetara. Otsail honen lehen igandean Eñaut Etxamendi eta Arño Larralde bikote kantariaren taularatzearen karietara mila bat pertsona bildu ziren Aiziritze herrian. Ipar nahiz hegoko musikariek (Manex Pagola, Peio eta Pantxo, Niko Etxart, Anje Dualde, Mixel Etxekopar, Maite Idirin, Karlos Jimenez eta Javier Muguruza) eskainitako kantaldiak gaitzeko arrakasta erdietsi zuen. Amikuzeko ikastolaren lokal berriak eraikitzeko eginbidean bertze urrats bat. Biarnoarekiko eskualde mugakide den horretan euskararen geroa jokoan dago egun. Alta bada, baxenafarrek, eskualdetik eskualdera, elkarri atxikitzen diote.


IRULEGIKO IRRATIA BIDELAGUN.

Amikuzeko Ikastolak eta Irulegiko Irratiak bat egin dute euskararen aldeko eginbidean. Irrati honek ohiko kanpaina zalbaldu du berriki, eta oraingo honetan ekimen bateratsua antolatzatzea bururatu zaio. Irulegiko Irratiak herriaren irratia izatea du xede, eta entzulearekiko gertu garatzen da. Entzulea mintzakide nahi duen irrati honetatik noiznahi eta zernahiz hitz egin daiteke. Jendea informatua da tokiko gaietaz; Amikuzeko eskualdeko euskal hiztunak irrati honen partaide izaki. Ikastolako lehendakari Mattin Irigoienek honela ikusten du elkarlana: «

Irulegiko Irratiak ahalegin handia egin du azken urteotan eskualdean. Emankizun bat egin da bertako hainbat herrietako bizitza helarazteko. Kanpaina denboran irratia Donapaleuko merkatuan aritzen da ostiraletan
».


AMIKUZEKO IKASTOLAK 30 URTE.

Amikuzeko Ikastola 1970an sortu zen. Mattin Irigoien antzerkigilea da egungo lehendakaria. 91 ikasle eta 6 irakasle ari dira bertako Haur Eskolan eta Lehen Mailan. Egoitzaren arazoa presente izan dute azken 30 urteotan. 1977an sartu ziren oraingo lokaletan. Ikasleen kopurua handituz joan ahala emendatu da prefafrikatuen kopurua ere. Egitura hauek zeharo zaharkituak dira engoitik. Artean, 1996an, Baionako Suprefeturako Seguritate Batzordeak egitura mota hauek ixtea eskatu zuen zituen arriskuengatik: «

Seguritate Batzordeak konponketa minimoa galde egin zuen. Lanjer gehien zuten lokalak botatzea eta beste berri batzuez ordezkatzea eskatu zigun. Lokalen egoera ikusirik herrien arteko elkargora jo genuen, herrien mankomunitatera. Bi gauza erdietsi genituen: batetik, lanjerosena zena botatzea eta behin-behineko aterabidea atzemateko prefafrikatu berriak eraikitzea; 230.000 liberako (5.750.000 pezetako) finantzazioa erdietsi genuen horretarako. Bestetik, beraiekin erreflexio berri bat abiatu genuen ikastola berri bat eraikitzeko
», adierazi digu Irigoinek.
Ikastola honetako gurasoak Ipar Euskal Herrian garatzen ari den Antolakuntza Eskemari lotu zitzaizkion harrez gero. Hautetsiek Ipar Euskal Herriko ikastolen egoitza berriak eta duinak beharrezko zirela adierazi zuten publikoki eta printzipio haiek betetzea galdatu zuten gurasoek. Adostasun zabal bat izan du eskaera honek: «

Hautetsien deliberoaren beha gaude eta, udaberrirako berantenaz, arrapostu bat espero dugu. Bestela guk geuk jarriko dugu lehen harria, eta hartaz gure kontu hasi ere ikastolaren egoitza berria eraikitzen. Haien laguntza erdiesten badugu gure eskaera kausitua dugula erran nahiko du».

BENETAKO ORENA.

Kostaparteko herri eta hirietan lortu izan da udalerrien finantzazioa. Ikastola hauek aurrekariak izan dira; nolabaiteko adostasun juridiko ofiziala erdietsi baitute. Barnealdeko ikastolek eskaera bera egin izan dute. Alabaina, ikastolak eskualdeka osatuak direnez herri txikietako herriko etxeek ez dute lokal berrien finantzazioa bere gain hartzeko ahalmenik: «

Euskararen ofizialtasuna ez izanik, kargudunekin gure harremanak herra eta diplomazia artean garatzen dira. Garapen Eskemaren karietara emaniko hitza bete beharko dute, edo jan. Gu urraska ari gara. Funtsean nahikari politikoen ondorio izanen da ikastola eraikitzea, baina gerta daiteke ere asmoa bertan behera geratzea,
» dio Mattinek.
Nahikaririk ez badago eta egoitza berrietarako laguntza erdiesten ez badute, administrazioak gurasoen ekimena gibelarazi nahi izan duela ageriko da. Kasu horretan, Garapen Eskema tresna baliagarritzat jotzen dutenak salatzeko prest omen dira guraso hauek. Frantses administrazioak hitzetik hortzera darabilen «dialogo sozialak» euskararen arazorako ez duela balio frogatuko da. Ekimen honen ukapenak Garapen Eskema gezur hutsa dela egiaztatuko luke. Hots, hautetsiek erantzun bat eman beharko liokete gizarteari, bestela trufatzen direla pentsatu daiteke eta. Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko lehendakariordea da erantzule nagusia


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude