PILOTAK DONOSTIAN JO ZUEN TXAPA AURRENEKOZ

  • Pilota astintzen dutenak ez dira baloia ostikoz jotzen dutenak adina, baina pilotalekuetan jokalariak badira.Aipatu pilotariak duela urte askotako (zenbat?) beste zaletu batzuei esker ari dira orain jokoan eta jolasean. Non zituzten jokorako hormak pilotari haiek? Iruñean, Bilbon ala Donostian? Iritzi anitz dago, baina artikulu honetan Gipuzkoako hiriburua nabarmenduko dugu, Urumea ibaiaren bokalea pilotalekuen sehaska izan baitzen.

2021eko uztailaren 21ean
Gaurkotasun handiko gaia da pilotaren «osasun egoera»rena. Denbora asko ez dela hedabideetan irakurri eta entzun dugu pairatzen ari omen den krisiaren zurrumurrua. Gaur egun gizartean zabaldu den iritzia zalantzagabea da: «Pilota osasuntsu dago». Gure ustez, lehen guztia ez zen hain beltza eta orain ere ez da hain argia.
«Negarti»en artean Iztueta nabarmenduko genuke. Pilota jokoaren egoera tamalgarriaz kexatzen zen. Bere ustez, oso denbora laburrean desagertzera kondenatua zegoen kirol hau. Baikortasunaren gailurrean berriz, esku pilotako enpresari batzuk daude. Pilotaren egoera ezin hobea dela aldarrikatzen dute, beren baieztapenak ezkerreko paretako esku pilota profesionalaren gorakada sozialean oinarrituz.
174 urte igaro dira Iztuetaren iragarpen haietatik eta bizirik jarraitzen dugu. «Izan edo ez izan» ez da artikulu honen muina, azterketa sakonago bat egin behar da. Diagnostiko hau zehazten saiatuko gara adierazle bakar bat erabiliz, gure ustez, pilotaren benetazko egoeraren nahiko adierazgarria dena: pilotari lizentzien kopurua.
Espainian pilotak beste kirolekiko duen egoerari lehen begirada bat ematea proposatzen dugu. Kirolen Kontseilu Gorenak argitaratutako datuei erreparatuz gero, 600.000 futbol lizentzien eta poloko 140en artean, 62 kiroletako zerrendan, pilota hogeita bigarren postuan dagoela ikusten dugu. 20.194 lizentzia ditu kirol honek.
Futbolak eta ehizak bakarrik dituzte 400.000 lizentzia baino gehiago. Bigarren talde batean, 100.000 eta 200.000 bitartean, saskibaloia eta golfa daude. 50.000 lizentzia gainditu baina 100.000 iristen ez direnen artean judoa, karatea, arrantza, tenisa, atletismoa, eskubaloia, boleibola, mendi kirolak eta eskalada, neguko kirolak eta tiro olinpikoa daude.
20.000 eta 50.000 lizentzien artean, pilotaren aurretik daude taekwondoa, txirrindularitza, urazpiko jarduerak, igeriketa, bela, petanka –ez dakigu zuei, baina guri, kirol honi diogun errespetua aurretik argi azalduz, petankak pilotak baino 2.000 lizentzia gehiago izatea zeharo harrigarria egiten zaigu– eta patinajea.
Egia da ondorio zehatzagoak lortuko genituzkeela disziplina bakoitzaren kirol asoziazionismo maila ezagutuko bagenu, baina hala ere zenbaki hauek gure lekuan kokatzen laguntzen digute. Jende ugari ibiltzen da pilotan (bereziki modalitate errazenetan) gozamen hutsagatik eta ez dute kirol lizentzia bat izateko beharrik ikusten. Pierre Sabalok Frantziako Federazioaren egoeraren kalkulua egiten du bere «La pelote basque» liburuan. Guztira, 18.000 lizentziaz eta 60.000 benetazko praktikatzaile baino gehiagoz mintzo zaigu. Proportzio bera jarraitzen badugu, Espainian pilotarien benetazko kopurua 67.000tik gorakoa litzateke.
Kirolen Kontseilu Gorenaren datuetara itzuliz eta gure «lehengusu»ekin alderatuz, tenisaren oso azpitik gabiltza –82.570 lizentzia, pilotarekiko ahaidetasun historiko handia du; non dago eta non gaude–, eta distantzia handiagora jarraitzen gaituzte mahaiko tenisak (5.972), badmingtonak (3.828), padelak (3.515) eta squashak (1.404).
Espainiako pilotari lizentzien banaketa geografikoari dagokionez, zenbait burutazio gehitu nahiko genuke. Sei federaziok 1.000 bazkideen kopurua gainditzen dute eta seiren artean guztiaren % 84,5 banatzen dute: Nafarroa (3.124), EAE (2.562), Valentzia (2.178), Gaztela-Leon (2.063), Katalunia (1.837) eta Madril (1.301). Besteen artean, bat bera ere ez da iristen 500 lizentziatara. Asturiarren kasuak arreta berezia eskatzen du, 55 lizentziarekin bakarrik (azken postuan dago) paletan eta pala motzean errendimendu bikaina lortzen ari baitira. Honek baieztapen hau zalantzan jarrarazi beharko liguke: «kantitatetik dator kalitatea».
Emakumearen partehartze urria datu garrantzitsua da eta hausnarketara bultza beharko gintuzke. Espainiako Kirol Federazioan lizentzia guztien % 3 da bakarrik. Beste behin ere Frantziako Federazioa jarraitu beharreko eredua da; bere egoera itxurosoagoa da: lizentzien % 15 emakumezkoena da.
Bi federazioen konparaketarekin jarraituz, euskal partehartzea bi kasuetan antzekoa dela ikusten dugu. Hego Euskal Herriko lizentziek Espainiako Kirol Federazioaren % 41 esan nahi dute; FFPBn % 43 Ipar Euskal Herritik dator.
Zenbat garen galdetuz hasi dugu artikulua. Kuantitatiboki erantzunda gelditzen da, kualitatiboki zuek erabaki: asko gara? Gutxi gara? Gu hau erantzutera bakarrik ausartzen gara: gehiago izan beharko genuke


Azkenak
Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

2025-01-27 | ARGIA
Argia Sariak banatuko dira ostiralean Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua

Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]


2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Txerriaren belarrak

Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Eguneraketa berriak daude