Manezaundi, nafar abertzalea


2021eko uztailaren 19an
Egia esan, ia ez nuen Enrike Zubiri «Manezaundi»ren berririk. Pintore izan zena eta euskaraz zerbait idatzi zuena bai, banekien. Hortik aurrerakorik deus gutti. Orain bederatzi urte, Donostiako Maria Kristina hotelean, Joseba Arregi adiskideak, orduko gobernuko Kultura sailburuak, han elkartu ginen idazle talde bati liburu mordoxka bat eman zigun. Horien artean Manezaundiren artikuluak biltzen dituen liburua, Rosa Miren Pagolak ongi antolaturik.
Neure liburutegiko xoko batean neukan ahantzirik. Duela aste batzuk, ordea, berriz eskuratu eta irakurtzen hasi nintzen. Huraxe nire harridura!
Bi gauza harrigarri eriden nituen liburuan. Lehendabizi, Manezaundiren euskara zaulia, azkarra, erraza, aberatsa, guztitarakoa. Nafarroa Behereko laborariei entzuten diedanaren antzekoa.
Beti egiten dudan bezala, gustatzen zitzaizkidan esaldiak azpimarratu, ordenagailuan sartu eta magnetofonean grabatu nituen, gero noiz behinka irakurri eta entzuteko.
Eta bigarrenik: Manezaundi egiazko eta zinezko abertzale zela ohartu nintzen.

ZER
da abertzale izatea? Hementxe daukat, neure begien aurrean, Elhuyar-Hiztegi entziklopedikoa. Abertzale: «Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena».
Definizio egokia. Nazionalista guztientzat balio duena.
Zer da, ordea,

euskal abertzale
izatea? Lehen-lehenik euskara maitatzea, eta gero Euskal Herria bere buruaren jabe izan dadin ahaleginak egitea. Bi zutabeotan oinarritzen da euskal abertzaletasuna.
Beste ezaugarriak, bigarren edo hirugarren mailako ezaugarriak dira. Batzuk egiazko abertzale izateko kapitalista edo neoliberala edo sozialista edo komunista edo maoista izan behar dela diote.
Inoren usteei begirune ekarriz, horiek guztiok ez diote abertzaletasunari kolorea baizik eransten. Etxea zuriz edo gorriz edo berdez pintatu behar dela. Nork bere gustua. «Eder edo itsusi, zein begik ikusi» dio esaera zaharrak.
Manezaundik izan zituen bi alderdi horiek. Euskara maite-maite zuen. Euskal Herria askatua, jareinda, laxatua ikusi nahi zuen.
Ez dago artikulu batean haren esanak errepikatzerik. Aurreneko lerrotik azkeneraino ikusten da, baina, Manezaundik bihotz zola-zolan zeraman euskararentzako amodio sendoa.
Ikus bestela zer dioen: «Nik gogo bihotzian ez dut yaidura bat bezik; eskuara, bethi eskuara».
Liburuaren 4. ataleko artikuluak «Euskarari Buruzkoak» dira. Hor aztertzen dituen euskararen gorabeherak egungo egunekoak direla ematen dute.
Maisu eta apez erdaltzaleek euskarari egiten dioten makurra deitoratzen du. Eskoletan euskara zapaldua dela. Jendea, neskatoak batez ere, euskaraz mintzatzen ahalketu egiten direla. Euskara galduz doala. Euskara galduz gero, berriz, Euskal Herria suntsitu egiten dela. Guztiak euskaraz ikastera sustatu nahi lituzke.
Manezaundik arrazoi handiz miretsi egiten du baserritarren eta laborarien euskara:
«Horiek dira gure

academico
hoberenak; heienganat juan beharrak dira eskualtzale jakhintsuenak, zerbait argi nahi balin badute».

ZAZPI
probintzietako baserrietan 33 urtean ibili ondoren, Manezaundi beste kontu honetan ere zuzen zebilela esan dezaket:
«Eskualdun gehienek uste dugun baino anitzez hitz gehiago baditugu gure eskuaran (...) herri edo eskualde bathian ez dutenak bertze lekhutan khausitzen direla. Eta ze hitz ederrak eta egokiak!».
Gure egunotan gertatzen ari den euskararen berpiztea ikusi izan balu, Manezaundi poztu egingo zen, seguru asko. Jakin askok, hitz egin, ordea, oraindik ere guttik egiten badu ere.
Eta bigarrenik: Euskal Herriaren kezkak bihotza urratzen dio.
Manezaundiren askatasun egarria ikusteko «Zer ginen eta zer giren» izenburu duten bost artikuluak irakurtzea aski da. Artikulu horiek Nafarroako ikastetxe guztietan irakurri beharko lituzkete.
«Erraiten nuen lehengo aldian nola Espainiarrek garhaitu eta menperatu ginituzten gudu garratz baten ondotik».
Askatasuna ez galtzeko, Nafarroak eta nafarrek gogor borrokatu zutela. Espainolek nafarren gogoen bortxara menperatu eta azpiratu zutela Nafarroa. Manezaundi bezala, egia horretaz nafar guztiak ohartuko balira, Nafarroako giroa goitik behera itzulikatuko litzateke. Manezaundi nafar abertzalearengandik zer ikasirik badugu euskaldun guztiok


Azkenak
2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa deitu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


2024-10-08 | iametza
Ziberespazioaren beste gobernantza eredu bat posible al da?

Manuela Battaglini datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua Inteneteko gobernantza ereduari buruz ariko da urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.


2024-10-08 | Axier Lopez
25 herrialdetan agintzen ari dira emakumeak

Munduko estatuetako agintaritzetan dauden emakumeen inguruan Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuak aletu ditu IPS hedabideak, pasa den astean Mexikon bere lehen presidente emakumezkoak, Claudia Sheinbaum ezkertiarrak, agintari makila hartu duela baliatuta. Gero eta emakume... [+]


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


2024-10-08 | Sustatu
.eus domeinuetako 15 terabyte gorde dituzte artxibo publikoetarako

Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude