HERRIALDE TXIROAK ITOTZEN DITUEN MAILEGU SISTEMA

  • dira, neurri handi batean, herrialde aberatsei zor dieten eta ordainezina zaien kanpo zorraren ondorioz. Mugimendu zabal bat ari da eratzen, kanpo-zor horren deuseztapenaren alde.

2021eko uztailaren 21ean
Herrialde aberatsak geroz eta aberatsagoak dira, eta herrialde pobreak, berriz, geroz eta pobreagoak. Herrialde aberatsak dira herrialde pobreen kontura bizi direnak, eta, aldi berean, herrialde bakoitzeko aberastasuna gutxi batzuen artean kontrolatzen dute. Horren arrazoietako bat, abiadura beldurgarrian areagotzen ari den herrialde pobreen kanpo zorra da. Herrialde aberatsek ez dituzte garaiz eskuratzen beren kapitalak, eta herrialde pobreak horien interesak ordaintzera beharturik daude urtez urte, geroz eta zor handiagoa sortuz eta gurpil zoro horretatik inolaz ere atera ezinik.
Egoera horren aurrean, nazioarte mailako elkartasunezko mugimendu bat ari da sortzen, eta, nahiz eta oso hasi berria izan, Euskal Herrian ere ari da indartzen. Mugimendu horrek pobreziaren mundializazioa, pobrezia emakumeengan erortzea, gizarte bazterketa eta herrialde pobreen kanpo zor ordaintezina salatzen ditu, eta horren guztiaren eragile gisa merkatu librea eta kapitalen zirkulazio librea. Emigraziorako eskubidea aldarrikatzen du, gizarte bazterketa salatuz, eta, zentzu horretan, gobernuei herrialde pobreen kanpo zorra deuseztatzea eskatzen die, horretarako herrialde bakoitzean erreferendum bat egin dadila aldarrikatuz.


KANPO ZORRA: BI BILIOI DOLAR BAINO GEHIAGO.

Garapen bidean dauden herrialde gehienek porrot ekonomikoa bizi dute, beren ahalmenak gainditzen dituzten kopuruak ordaintzera beharturik daude, eta atzeratutako ordainketak ordaindu ahal izateko beste mailegu batzuk kontratatzea beste irtenbiderik ez dute. Horrela, geroz eta zor handiagoa pilatzen dute, eta eramanezina, ordaintezina eta betirakoa bilakatzen da.
Garapenerako eragozpen larri bihurtu denetik zorrak izan duen bilakaera ikusi besterik ez dago. 1970ean, zorra 68.000 milioi dolarrekoa zen, herrialde hauek erabateko garapen aro batean murgildurik zeuden, eta 60ko eta 70eko hamarkadak itxaropentsuak izan ziren. 70eko hamarkadaren amaieran zorra 577.000 milioi dolarretaraino hazia zen. Zor hori eramangarria izan zitekeen, kontratazioaren neurriek bere horretan jarraitu izan balute. 80koa garapenerako galdutako hamarkada bezala ezagutzen da. Zorra ordaintezina bihurtu zen, eta halako neurrietara iritsi zen non garapenerako eragozpen nagusi bihurtu zen. Hamarkada horretan, garapen bidean zeuden herrialdeek 1,3 bilioi dolarretako faktura ordaindu zuten, zorraren zerbitzuaren ordainetan (edo interesetan). Hala ere, hamarkadaren amaieran (90eko hamarkadan) zorra 1,42 bilioi dolarretara igoa zen. Gaur egun bi bilioi dolarretik gorakoa da.
Zorraren arrazoiak, nagusiki, hiru dira: herrialdeek egindako gastu ez-produktiboak, kanpoko arrazoiak edo zorpean dauden herrialdeek kontrolatu ezinezkoak direnak, eta galerak gizarteratzeko politikak. Gastu ez-produktiboen artean, armei dagokienaz gainera, herrialde horietako elite boteretsuen luxuzko kontsumoak bildu behar dira. Kontsumo hauek, gehienetan, herrialde horien merkataritza-oreka hausten duten produktu inportatuak izan ohi dira, gerora nazioarteko maileguen bidez konpondu beharrekoak. Kanpoko arrazoiei dagokienez, lau aldiz biderkatzen diren interes moten igoera, lehengaien prezioen igoera eta kapitalen kanporatzea aipatu behar dira. Besteak beste, 1973ko eta 1979ko petrolioaren igoerek ere –lau eta bi aldiz handiagoa hurrenez hurren– zerikusi handia izan zuten. Horren guztiaren ondorioz, garapen bidean zeuden herrialdeek ez zuten beste irtenbiderik, dena geraraztea edo geroz eta kanpo zor handiagoan sartzea.
Kanpo zorraren zenbaterainokoa adierazterakoan, ordea, are larriagoa gertatzen da galeren gizarteratzearena. 60ko eta 70eko hamarkadetan oso ohiko jokabidea zen Estatua agertzea agente pribatuei egindako maileguen abal gisa, bai inbertsio produktiboetan eta bai merkataritzako trantsakzioetan. Horrela porrot egiten zuten inbertsioetan edo agente horien kaudimen gabezia kasuetan zor hori zor publiko bihurtzen zen.
Egoera hauek, besteak beste, ondorio larri bat daukate: kanpo zor hori murrizteko, herrialde aberatsek eta nazioarteko finantza sistemak, Nazioarteko Moneta Fondoaren eraginez, egiturak doitzeko neurriak hartzen dituztela herrialde pobreetan. Gastu publikoa mugatzen dute, Administrazioko langile kopuru handiak kanporatuz, gizarte eta garapen proiektuetan murrizketak egiten dituzte, presio fiskala areagotzen dute...
Halaber, barne inbertsioaren murrizketa ezartzen dute, interes motak handituz eta maileguak mugatuz, lehiakortasunaren hobekuntza galeraziz, monetaren debaluaziora joz, eta, atzerrian errazago saltzeko, soldaten igoera bertan behera utziz. Azkenik, atzerriko inbertitzaileak sar daitezen ahalbidetzen dute, baldintza onenetan eta inolako kontrolik gabe. Horrela, herrialde aberatsen babesle den Nazioarteko Moneta Fondoak ezartzen dituen neurriek zorraren zama hiritar pobreenen bizkarrean uzten dute, gizarte programak eta gizarte zerbitzuak murritzaraziz, eta tarifa publikoak eta zeharkako zergak igoaraziz. Honelako neurriek arrazoia ematen diote Eduardo Galeano idazleari: «

Nazioarteko ekonomia da krimen antolatuaren adierazpen eraginkorrena
»

Kanpo zorra indargabetzeko erreferendumaren alde

Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hainbat elkarte, talde eta pertsona manifestu bat sinatzen ari dira, pobretutako herrialdeen kanpo zorra deuseztatzearen aldeko gizarte kontsulta bat egin dadin. Manifestu horren laburpen bat biltzen dugu ondorengo lerroetan.
Garapen bidean dauden hainbat herrialderen iraupena itoarazten duen kanpo zorra salatzen dute. Gaitz higuingarri hori amaiarazteko kanpo zorra erabat deuseztatzeko eskaria zabaltzen dute eta gizarte kontsulta edo erreferendum bat egitearen aldeko jarrera azaltzen. Hain zuzen ere, datozen hauteskundeekin bat etorriz, martxoaren 12an Espainiako Estatuko hainbat herri eta hiritan egingo da kontsulta hori, hainbat eta hainbat herritarri «

pobretutako herrialdeen kanpo zorra deuseztatzearen alde
» adierazteko aukera emango zaie.
Manifestu horren arabera, gaur egun ez da hitz egiten zorraren krisiaz, nazioarteko finantza sistema ziurtaturik dagoelako eta hartzekodunek kobraketa bermaturik dutelako, garapen bidean dauden herrialdeek duten ordaintzeko gaitasunaren mailak ahalbidetzen duen neurrian. Zor hori, beren ustez, «

kolonialismo modu berri bat da
». Orain, hegoaldeko herriak espoliatzeko, ez dago armada edo diktadore handien beharrik. Izan ere, iparraldeko herrialdeek –gu horien artean– beren eredu ekonomiko berriak demokratikoki eta, batzuetan, gainera, askatasunaren izenean ezartzeko modua ikasi dute.
Kanpo zorra, dio manifestuak, indarkeria tresna bat da, eta garapen bidean dauden herrialdeen aurka erabiltzen da. Zorra negoziatzearen ordaina subiranotasun nazionala eta herrialde horiei jokabide neoliberalaren itzalean datozen ekonomiaren globalizazioa, liberalizazioa, pribatizazioa eta bizitzaren arautzaile bakartzat merkatua izan dadin onartaraztea da. Horren ondorio nabarmena «

herrialde horien eta, are larriagoa dena, bertako biztanleen erabateko babesgabetasuna da
».
Manifestuak azaltzen duenez, kanpo zorrak, Nazioarteko Moneta Fondoak ezarritako Doitasunerako Neurriek, lehengaien prezioen beherakadak, produktu landuen prezio igoerak, espekulazioan, etekinen pribatizazioan eta galeren gizarteratzean oinarritutako finantza jarduerek, armagintzaren indartzeak, gerrek, errefuxiatuek eta ekoizpen sistemen suntsiketak «

giza eta ekologi arloko hondamendi globalizatua eragiten dute
».
Egoera globalizatu horri, era berean, erantzun globalizatua eman nahi diote gizarte elkarteen sareek. Abiapuntu gisa, kanpo zorra ordaintezina, legearen aurkakoa eta inmorala dela adierazten da, eta, horregatik, manifestu hau sinatzen duten elkarte, talde eta pertsona guztiek Espainiako Gobernuari pobretutako herrien kanpo zorra kitatutzat emateko exijitzen diote.
Azkenik, datozen hauteskundeekin batera gizarte kontsulta bat egin dadin bultzatu nahi dute, bide horretatik demokrazia partahartzailerako aukerak zabaltzen direlako, aldian behingo hauteskunde politikoak baino haratago doan herri-partaidetza indartzen delako eta, azkenik, kontsulta horrekin batera doan kanpainari esker kanpo zorraren aurkako borrokaren inguruko sentiberatasuna eta gizartearen salaketa areagotzen delako

Euskal Herrira ere iritsi den kanpaina

Herrialde pobreen kanpo zorraren aurkako borroka nazioartean zabaldurik dago jadanik. Une honetan, mundu osoko 53 herrialdetan daude honelako kanpainak, hiritar guztiak arazo larri honetaz jabearazteko eta tokian tokiko gobernuak zorra deusezta dezaten bultzatzeko. Herrialde hauen artean, dagoeneko, 17 milioi sinadura bilduak dira ekimen honen alde, eta horri Espainiako Estatuan bildu diren milioi bat sinadura inguru gehitu behar zaizkio. Euskal Herrian kanpaina honek oihartzun gutxi izan du orain artean. Hil honetan hasi da era antolatu batean funtzionatzen. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzean talde dinamizatzaileak daude. Horren ardura dutenek sinadurak bildu nahi dituzte, elkartasunezko kanpaina honetarako. Nazioarteko mugimendu honetan oso ideologia eta ikuspegi ezberdineko jendea bildu da, baina guztiek hartzen dute kanpo zorraren arazoa nazioarte mailako lehentasun nagusitzat.
Gizarteari egiten zaion eskakizun hau kolektibitatearen iritzia, partaidetza eta erantzuna jasotzeko zabaldu da, salaketa egiteko, aldarrikapena entzunarazteko. Antolatzaileek diotenez, «

munduko herrialde gehienei jasanarazten zaien finantza esklabotzari aurre egiteko modua da
». Zera gaineratzen dute: demokraziaren, justiziaren eta askatasunaren aldeko borroka da, giza eskubideen aldeko borroka, eskubide horiek zapalduta gelditzen baitira munduko biztanle gehienak txirotasunean eta bazterturik bizitzera beharturik daudenean. Azkenik, garapenerako, heziketarako eta bizimodu duin baterako behar diren oinarrizko baliabideen negoziaketa defendatzeko kanpaina dela azaltzen dute.
Mexikon zapatistek indigenen eskubideen alde egindako erreferenduma eredu harturik, eta Lleidan joan den udal hauteskundeetan egindako udal kontsultan arrakasta handiz burutu ondoren, kanpaina honen arduradunek Kanpo Zorra Deuseztatzeko Hiritarren Sarea eratu dute. Sare hau ari da gizarte kontsulta edo erreferenduma sustatzen, berau egitea posible den Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko hiri eta herrietan


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude