III. Arte Jardunaldietan izen
emateko epea zabalik dago jada.
Martxoaren 16tik 19ra, Euskal Herriko
arte barrokoa aztertuko da. Eusko
Ikaskuntzak antolatu ditu jardunaldiok
eta bertan sei ponentzia orokor eta
40 txosten aurkeztuko dira. Unibertsitateko
irakasleak izango dira ponentzien buruak, Madrilgo UCM Unibertsitate Konplutentseko nahiz EHUkoak. Barrokoaren gaur egungo kontzeptua, euskal arkitektura barrokoaren topagune eta jarrera tipologikoak, irudi erlijiosoaren bilakaera, pintura, euskal
grabatu barrokoak eta arte dekoratzaileak
izango dituzte hizpide. Ponentzia eta komunikazioak Donostiako Miramar
Jauregian egingo dira. Film emanaldiak
berriz, Lugaritz kultur etxean. Bi irteera
ere egingo dira Azpeitiara eta Bergarara,
bertako ondare barrokoa ikusteko.
Haur-eskolak 2.002rako arautu beharko dira.
www.artezblai.com da «Artez»en web gunea.