ARDI BELTZAREN SALAKETA MARRAKA ETXEETARA IRITSI DA

Duela urte bete baino gehiago, «Gara» egunkaria gorpuzten ari zela, bertako zuzendaritzak egunkari berriak inbestigazio talderik izango ez zuela erabaki zuen. «Egin»eko ikerketa taldeko buru zen Pepe Reiri ardura postu bat eskaini zioten. Honek, ordea, taldea osatzen zuten gainerako bost kideekin batera, «Egin»en garaietan ekindako bideari jarraitu behar zitzaiola erabaki zuen. Lan asko zegoen oraindik egiteko. Baina, lan hori nola burutu, zein euskarritan eskaini? Aukera desberdinak aztertu eta, guztiak baztertu gabe, hasiera batean euren lana hilabetekari moduan gizarteratuko zutela erabaki zuten.
Oinarria erabakita, agerkariaren lerro editoriala finkatzea izan zen hurrengo pausoa. «Egin»en lerroarekin bat etorririk, hura aldatzeko beharrik ez zuten ikusi. Aldizkari abertzale, ezkertiar eta internazionalista izango zen, beraz.
Alderdi praktikoari heltzeko ordua iritsi zen orduan. Kapitalik ez duen langile talde batek zer egin behar du horrelako proiektu bat ekonomikoki bultzatzeko? «

Eskarmentua dugu gai hauetan
» dio Pepe Reik «

eta bagenekien lerro ideologikoagatik publizitatean diskriminatuak izango ginela; ezin genuen besterik gabe merkatuan konpetitzera irten, ezin genuen gure agerkariaren erdia banatzaileen esku utzi
». Harpidetza izango zuten oinarri, beraz. Babes taldeak antolatu eta harpidetza kanpainari ekin zioten. Txosna bat hemen, kontzertu bat han, kamisetak... apurka-apurka finantziazio bidea zabaltzen joan ziren. Lehen aleak argia ikusi baino lehen dagoeneko 8.500 harpidedun zituen «Ardi beltza»k. Pentsatzekoa da jendeak produktua ezagutzeak harpidetzari bultzada berri bat emango diola eta hilabetekariaren arduradunek ezarritako kopurua (10.000 bazkide) erraz gaindituko dela.
Une honetan finkatutakoa baino soldata txikiagoa jasotzen ari dira langileak, baina 10.000 harpideduneko muga igaro bezain pronto –martxo bukaeran hala izatea espero dute–, errentagarri izango da produktua eta soldata normalizatua jasotzeko moduan izango dira egileak.
Hasieratik garbi zuten publizitatea ez zela euren diru iturri nagusia izango. Agerkari askok aurrekontuaren % 50 bide horretatik lortzen duten bitartean, «Ardi beltzak» % 10etik gora egitea zaila izango zela pentsatu zuen. «

Ahalegin handirik ere ez dugu egin eta berandu ekin genion gai honi
». Eta, hala ere, erantzun bikaina jaso dute zentzu honetan. Aurrekontuaren % 20ra iristea dute orain gogoan.


MAMIA.

«Ardi beltza»ren edukia bost atal nagusitan dago banatua. Lehen atala inbestigazio gai indartsuenek osatua da; salaketa politiko eta ekonomikoa egiten da nagusiki. Bigarren atala iritziei zabaldua dago; hilabeteko kronikak zabaltzen du sekzio hau, kolaboratzaile nahiz irakurleen iritziei bide eginez. Hirugarren atala boterea eta ustelkeriari eskainia dago eta bere baitan hainbat azpisail du: ekonomia, militarismoa... Salaketa sozialari egiten diote toki laugarren zatian: kartzela, marjinazio soziala, inmigrazioa, emakumea, sexualitatea... Azken atalean kultura eta komunikazioa dute aztergai; kultura minoritarioez, hezkuntzaz, komunikabideez eta teknologia berriez jardungo dute atal honetan. «

Atal horiek guztiek salaketa eta ikerketa dute euren oinarrian
» diosku aldizkariko zuzendari den Pepe Reik.


AZALA.

«Ardi Beltza»ren lehen zenbakiak 128 orrialde ditu eta aurrerantzean 120 inguru horretan jarraituko du. Aldizkariaren diseinua Tram Grafic enpresarena da eta oso gustura daude lortutako emaitzarekin. Berritzailea da diseinu aldetik eta, batez ere, formatuari dagokionean. Karratua da «Ardi beltza», egunkari bat baino txikiagoa eta aldizkari arrunt bat baino handiagoa. «

Aldizkari kutsua eman nahi genion baina egunkari itxurarekin nahastuta
». Nahasketa hori ez da tamainan soilik nabari. Barruko diseinuan ere, orrialde batzuk egunkari itxura handia ematen diote eta besteak aldizkari estetikara hurbiltzen dira gehiago. «

Gure planteamendu ideologikoarekin koherentzia gorde nahi genuen. Edukia apurtzailea izanik, euskarria ere apurtzaile izatea nahi genuen
».
Hogeitik gora langilek osatzen dute «Ardi beltza», gehienak erredakzioko kideak eta gainerakoak administrazioan jarduten dutenak. Guztiak Errenteriako egoitzan aritzen dira. Gainera, beste sei kolaboratzaile finko dituzte, egoitza honetatik kanpo. Katalunian hiru erredaktore ari dira lanean. Hauei guztiei korrespontsalak –mundu guztian zabalduta daudenak–, marrazkilariak, aldikako kolaboratzaileak... gehituta, hilabetekaria egiteko giza talde zabala dutela nabaria da.
Agerkariak bi edizio ditu egun. Bata elebiduna eta Euskal Herrian banatzen dena eta gaztelerazkoa bestea, hemendik kanpo zabaltzekoa. Urtea amaitu baino lehen katalanezko edizio berri bat aurreikusten dute. Euren asmoetan euskara hutsezkoa ere badute, baina hura argitaratzerako denbora gehiago pasako da seguruenik, «

beste urte bete edo
». Bertsio galegoa epe luzeagoan etor daiteke.


LIBURUAK.

«Ardi beltza» hilabetekari bat baino gehiago da. Harpidedunak urtean ordaindu beharreko 12.000 pezetekin, aldizkariaren 12 ale jasotzeaz gain, lau liburu ere eskuratuko ditu. Hilabetekaria ez bezala, liburuak kiosko eta liburudendetan salgai izango dira. Aldizkarian motz geratuko liratekeen gaiak osatzeko asmoz hartu zuten erabakia. «

Ikusi genuen presoekiko elkartasunaren gaia jorratzeko, adibidez, aldizkarian nahiko lekurik ez genuela, hoberena solidarioek beraiek liburu baten kontatzea zela
». Horrela banatutako lehen liburua «Elkartasun taupadak» izenburukoa da. Hurrengoa, apirilean banatuko dena «Prensa rosa, voto azul» izango da. Urte amaierarako Juan Carlos I Espainiako erregearen biografia (ez ofiziala, noski) jasoko duen liburua aurreikusi dute. «

Inork kontatu ez duena esango dugu guk eta badakigu gainera etorriko zaizkigula, arazoak ekarriko dizkigula, baita justizia aldetik ere. Eta Estrasburgera iritsi behar badugu Estrasburgora iritsiko gara. Baina ez dakit liburuaren doaneko publizitatea egiteko gogorik izango duten
». Horretan badute eskarmentua Pepe Rei eta bere taldeak; «Egin»eko ikerketa taldearen ia hamar urtetan 100 kereila inguru izan zituzten. Ez dute bat bera ere galdu. «

Egiazko informazio kontrastatua argitaratzen dugun bitartean, ez dugu arazorik izango
»


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude