AMAITZE HUTSA GARAIPEN BIHURTZEN DUEN RALLYA

  • helmugara iritsi ziren lehenengoz. Lasterketa baino gehiago, espedizioa da eurentzat Dakar-a. Juan Mari Indo izan dugu solaskide eta sailkapenaz kanpoko kontuez aritu gara.
Duela bizpahiru aste amaitu zen Dakar-Kairo rally ezaguna eta dagoeneko itzali da mehatxuen, istripuen eta azken sailkapenen oihartzuna. Sailkapen horietako lehen postuetan ez zen Patxi Barberena ultzamarraren eta Juan Mari Indo aiarraren Mitsubishi Pajeroa ageri. Ezta beharrik ere. Garaipenerako leihatik at, bikote euskaldunak, beste askok bezala, Dakar ezberdin bat bizi du, amaitze hutsa helburu duen Dakar-a. Azkenean, helmugara iritsi den lehen euskal taldea izan da eurena eta autoen sailkapenean 69. postua lortu dute. Orotara 135 auto irten ziren Dakar-etik –kamioiak 60 inguru eta motorrak 240–.
Laugarren Dakar-a izan da hau Juan Mari Indorentzat. 1992an izan zuen bataioa. Camel Trophy-n ezagututako lagun katalan batzuk luzatu zioten eurekin kamioian joateko eskaintza. Dakar berezia izan zen hura, bereziki luzea, Parisen hasi eta Cape Town-en (Hego Afrika) amaitu zena. Azken egunean izandako istripu larriak (kamioia irauli zitzaien) helmugatik 150 kilometrora utzi zituen. Urtebeteko geldialdiaren ondoren 94an ekin zioten berriro. Urte hartan, kamioia lokatzetan sartu zuten Mauritania zeharkatzen ari zirela. «

Hiru egun eta 22 lagun behar izan genituen kamioia lohietik ateratzeko
».
Ondorengo urtetan ate joka ibili zen Indo, diru eta sponsor bila. Alferrik, baina. Patxi Barberena agertu zen arte bederen. Hark sponsorra lortzeko bidea bazuela aipatu zion. Esan eta egin. 99ko Dakar-ean –aurten bezala– Selene emakumezkoen barruko arroparen publizitatea eraman zuen erantsita euren autoak. Autoaren atzeko zubia hautsita zazpigarren etapan laga behar izan zuten lasterketa.


PRESTAKUNTZA.

Tankera eta zailtasun honetako proba batek aurretik prestakuntza handia eskatzen du, autoari dagokionez gehienbat. Parte hartzailearen mailaren araberakoa –eta aurrekontuaren araberakoa, noski– izaten da prestakuntza hori. Sailkapeneko hamar lehenengo postuetarako leihan sartu ohi direnak T3 moduko autoak, prototipoak, eraman ohi dituzte eta euren aurrekontua 500 milioi pezetaraino (20 milioi libera) igo daiteke –autoa bakarrik 300-400 milioi pezetara irits daiteke–. Baina auto mota desberdinak –gasolina, diesel-a, lau gurpiletako trakzioduna, bi gurpiletakoa, serie-ko autoak...– eta hauen araberako sailkapen bereziak daude. Sailkapen bakoitzean leihan dihardutenak beste 20 bat izan daitezke. Handik aurrera bukatzea helburu dutenak datoz –tartean euskal bikotea– eta, izan badira, prestakuntza minimorik gabe amaitzeko inolako aukerarik ez dutela jakinda ere bertara abiatzen direnak.
Serieko auto bat 4 milioi pezetagatik eskuratu daiteke eta ondoren beste bizpahiru milioi pezeta behar izaten ditu egokipenerako: segurtasun barrak, amortiguadoreak, eserleku bereziak... Gutxieneko aurrekontu horretatik gora nahi adina –edo ahal den neurrian– igo daiteke kopurua. Bestalde, auto prestatua alokatzeko aukera ere bada.
Autoa alde batera utzita, beste 7-8 milioi pezeta gutxienez beharrezkoak izaten dira. Inskripzioagatik soilik, parte hartzaile bakoitzak 1.700.000 pezeta inguru ordaindu behar izan du aurtengo edizioan. Pertsonen eta ibilgailuen garraioa eta janaria ordaintzen dira horrekin. Gasolina, aldiz, bakoitzak bere poltsikotik ordaindu behar du. Litroa hemen baino bost-sei aldiz gehiago ordaindu ohi da. Indok esan digunez «

Libian petrolioa dago; gasolinak, beraz, merkeago izan beharko luke. Bada, litroa 600 pezetan saldu digute, gero irabaziak Suitzako banku batean sartzeko
». Batzuentzat Dakar-a negozio ederra dela, alegia.
Aurrekontu handi hori arintzeko sponsor bila ibili ohi dira eta gaitza izaten omen da horiek lortzea. «

Azkenean lagunek edo ezagunek ematen dizute laguntza
». Nafarroako Selene enpresaren kasua da.
Dakar-a prestatzeko, beraz, elementu bat behar da nagusiki: dirua. Eta prestakuntza fisikoa? Malariaren aurkako neurriak hartzeaz gain, ezer berezirik ez.


USTE BAINO SAMURRAGOA.

Basamortua, beroa, egarria... Dakar-eko pilotuak izerditan, gose eta egarriak jota, sofritzen irudikatu ditu batek baino gehiagok. Baina ez omen da hainbesterako. Egia da Indo 7 kilo gutxiagorekin itzuli dela. Baina, janariarekin arazorik ez omen da. Gauez ederki jaten omen dute; egunez, ordea, nekez. «

Etapa barruan jateaz ez zara gogoratu ere egiten. Gero, etapa amaitu, autoa ondo dagoela ikusi eta lasaitu egiten zara. Orduan, jaten duzu lasai
» esan digu 51 urteko aiarrak. Berorik ere ez omen dute pasa; tenperaturak ez zuen egunez 25-28 gradutik gora egin. Autoan aire egokitua zuten, gainera. Dena den, istripu bat izan edo galduz gero, ura beharrezkoa izaten da eta aukera zuten bakoitzean, autoaren zirrikitu txikienean botila sartzen zuten. Rallyaren amaieran 18 litro ur atera zituzten autotik. Janari poltsa bereziak ere eskaintzen ditu antolakuntzak.
Segurtasun arazoak ere kontrolpean dituzte. Antolakuntzak GPS sistema eramatera behartzen ditu. Galduz gero, GPSak autoaren posizio zehatza adieraziko dio pilotuari. Larrialdietarako kutxa prezintatu bat ere eraman ohi dute.
Barberena eta Indok hirugarren egunean izan zuten istripua. Zortea izan zuten, ordea, asistentziako kamioiak iritsi eta arazo mekanikoa konpontzeko aukera izan baitzuten. Arazo handirik gabeko etapa laburra zena, 20 orduko odisea izan zen eurentzat. Gaixo ere egon da Juan Mari. 40 graduko sukarra, eztula... Zer harrapatu ote zuen Afrikako lurralde haietan? Ezertxo ere ez. Itzultzean ulertu zuen ia Euskal Herri osoa ohean izan duen gripe madarikatua baino ez zela.


HARREMANAK.

Rallyak mundu horretan dabilena ezagutzeko parada ematen du. Parte hartzaileen arteko harremanak onak izaten omen dira, oro har. Aurten, Goardia Zibil ekipoarekin topo egin du euskal bikoteak eta, distantzi geografikoa medio-edo, ondo moldatu omen dira. Solidaritatea omen da nagusi istripu edo arazoren bat denean. Baina, bertakoekin, afrikarrekin, ba al dute harremanik? Nahi baino gutxiago. Lasterketaren erritmoak ez die aukera handirik ematen. «

Gehienez, etapa hasieran, umeak hurbiltzen zaizkizu eskean, `cadeau, cadeau' esanez
».
Atentatu mehatxua eta lau eguneko geldialdi famatuaren inguruan galdetu diogu Juan Mari Indori –Nigeretik Libiara munduko hegazkin handienetan, Antonov errusiarretan eraman zituzten–: «

Gu gara hor terroristak. Haiek euren ohitura eta tradizioak dituzte. Herri batean sartu baino lehen haren inguruan itzuli bat eman behar da, toki batzuk sakratuak dira eta ezin da bertan sartu, beste batzutan tribuaren buruzagiaren onespena behar da... eta gu dena zapaltzera joaten gara zuzenean gure ibilgailuekin
».
Geldialdi horrek bestelako ondorioak ere izan zituen. Egoera txarrean zeuden ibilgailuak berriro prest uzteko aukera izan zen. Horregatik, inoiz baino jende gehiagok lortu du lasterketa amaitzea. Beste urtetan amaitzen zutenak %40-50 baziren, aurtengoan %70 iritsi da Kairoko helmugara. Antolaketak jende gutxiago espero zuen, azken etapatan eta ur eta janari faltan izan dira.
Dakar-eko burrunbatik hurrun, etxera eta bere dekoratzaile lanetara itzuli den honetan, hara itzultzeko asmorik ote duen galdetu diogu Juan Mari Indori. Ezetz erantzun digu, nahikoa duela eta beste proiektu batzuk dituela. Baina iaz ere gauza bera esan omen zuten eta, itzuli eta hilabetera, berriro hurrengoa prestatzen hasiak ziren


Azkenak
Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Orduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Hasier Larretxea. Arraioz, homosexualitatea, Madril
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude