Hartzen arrastoen bila: Troskaeta


2017ko azaroaren 28an
Jesus Elosegi tolosarrak 1946. urte aldera haitzuloaren sarrerako aretoan duela 20.000 bat urteko hartzen hezurrak aurkitu izanak, ospea eta izena ematearekin batera, haitzuloaren erraietan ezkutatzen ziren altxor ugariren suntsiketa ekarri zuen. Paleontologi aztarnategi honetan, beste hondakin askoren artean, sona emango zion

Ursus speleaus
haitzuloetako hartzarenak aurkitu ziren. Albiste hark sortu zuen berritasun eta oihartzunak, ezjakin eta axolagabe frankoren etorrera bultzatu zuen. Gaur, zoritxarrez, lehen miretsi zitezkeen estalaktita, estalagmita, zutabe eta gisako beste zenbait forma bitxiren eraketa ederrak ez dira hain erraz topatu ahal. Sakoneko ezkutuan, areto kasik helezin batzuetan, soilik diraute bizirik naturak lan eskerga eta bukaezinean landutako altxor eder hauek. Horrez gain, sakonean nahiz ez hain sakonean, pintada zatar ugari irakurri ahal da galerietako edozein hormatan, errespetu eza nabarmen erakutsiz. Haitzuloari izena bera ere aldatzekotan izan ginen, «troska» estalaktita baita, eta egun urri dira hauek.
Arestian aipatu moduan, Intzartzuko haitzen iparreko mazeletan kokatzen bada barrunbearen sarrera, ez da erraza suertatzen bertaratzea. Ataungo San Martin auzo nagusitik abiatu beharra dago, Paxkualiturri iturria dagoen plazatxotik arrasto zuri-horiek (PRG4) adierazten diguten bideari jarraituz (205 metro). Kanposantuko bidea ezkerrera utziz, Barandiaran Berri baserrira eramango zaituzte lehenik, pistan gora bidegurutze batera iritsi, ezkerrera jo eta pinudian barrena bailaran gora jarraitzeko. Bidegurutze batera iritsiko zarete orduan. Troskaetara iristeko eskuinekotik jo behar bada ere, parean topatuko dugun zidorretik eta eskuinean geratuko zaigun pistatik joan-etorria egitera gonbidatzen zaitugu. Zidorrak 1968an Pedro Imazek eraikitako Txutiturrietara garamatzan bitartean, besteak Lasarte lepora zuzenduko gaitu. Bertan, 1876. urteko uztailean ezbeharrez hil ziren Ataungo Barandiaran baserriko bi anaiei eskainitako hilarria kausitzen da. Antza, istripua Troskaeta koba baino goraxeago dauden Intzartzuko bordetan gertatu zen. Tximistak jota hil zirela diote batzuk, badirudi, ordea, txabolako paretak azpian hartuta hil zirela.
Auza Gazteluk eta batez ere Larrunarriko ipar-mendebaldeko ertz ikusgarriak eskainiko diguten ikuskizunaz gozatu ostean, bidegurutzera itzulita, arrastoek adierazitako bidea berrartuko duzu. Bihurgune nabarmenera iristean, bidea utzi eta malda gogorretan gora, zidor lausoa jarraituz, Troskaetara iritsi ahal izango zara (580 m). Ez zaizue lan samurra suertatuko, sarri galduta baitago bidea. Ekialdera egiten du zertxobait eta kare-harria azaleratzen den gunean dago. Inguruan dituen pintada ugariez gain, garai batean barrunbea ixten zuen atearen hondakinengatik berehala ezagutuko duzue.
Kilometro bateko luzerako haitzulo honetara barneratzeko, linterna arrunten argia nahikoa ez, eta karburozko argia eramatea gomendatzen dugu. Zail samarra baita haitzuloaren hondora iristea, ez haatik alferrikakoa. Bi irtenune nagusi ditu, lehena eskailera metaliko batetik behera egin daiteke, erraz, noski. Bigarrena, batere fidagarriak ez diren soka zahar batzuetatik behera. Norberak bere soka eramatea ez legoke gaizki, beraz. Eskaileraren oinarrira iristean, ezkerrera joz gero, galeria mordoa agertuko zaigu. Hor topatuko ditugu Troskaeta koba aintzina izan zenaren arrastorik ederrenak. Zu zeu hurbil zaitez eta zeure kabuz egiazta ezazu
Saguzarrak: haitzuloetako biztanleak

Animaliatxo ezezagun hauek askotan izan dira beldurrezko istorio eta filmetako protagonista. Gauzale eta hegalari izateak agian, mito eta leiendetako gaiztoaren papera eman diote beti. Honek guztiak animalia ahul, kaltegabeko eta lotsati hauen fama txarra areagotu du, eta beldur eta sineskeriek sarri kalteak eragin dituzte ugaztun txiki hauen populazioetan. Arrazoi beragatik, izen ezberdinak jaso ditu; benetan bitxiak batzuk: Nafarroako iparraldeko toki batzuetan «gau enara» deitzen diete, Luzaiden «Jainkoaren oiloa» eta «Jainkoaren mandatari» Baraibarren, Sunbillakoentzat «Sorgintxoriak» dira eta «Ipurdimotxak» Lesakakoentzat. Saguzarra du izen ezagunena, baina ez dira saguen familiakoak;

chauve-souris
(sagu burusoila) deitzen zaio frantsesez, eta

murciélago
(sagu itsua) gazteleraz, baina ez dira, inondik inora, itsuak, gutxi garatutako ikusmena duten arren. Beren izen zientifikoa da egokiena: kiropteroak (hegaldun eskuak dituen animalia).
900 saguzar espezie bizi dira munduan, hau da, ugaztun guztien laurdena. Mundu osoan daude zabaldurik, poloetan izan ezik, noski. Horregatik ingurugiro eta elikadura ezberdinetara moldatu dira. Gure inguruan bizi direnak intsektujaleak dira, baina badira haragijaleak, arrainjaleak eta odoljaleak ere. Azken hauetakoak dira banpiro famatuak (

Desmodus rotundus
): Erdialdeko eta Hego Amerikan bizi dira, eta ganadua eta beste ugaztunen odola hartu ohi dute, gizon-emakumeena barne. Zakurrek bezala, amorruaren birusa kutsatu dezakete, baina gutxitan gertatu da honelakorik. Beraz, ez dirudi giza osasunarentzat arriskutsuak direnik. Dena den, kobazuloren batean topatzen badituzu, ez da komeni hartzea, honela koskada bat saihestuko duzu agian eta gainera bakean uztea eskertuko dizute pixkanaka gutxituz ari diren haitzuloetako laguntxo hauek. Bai, legedi ezberdinek babesturik egon arren, Europako toki gehienetan gero eta gutxiago daude. Horregatik saguzarrek dakartzaten onurak ezagutzea komeni da (besteak beste, intsektu kaltegarri asko jaten dituzte intsektizidak izango balira bezala) eta beharrezkoa da espeleologo eta mendizaleak ongi informaturik egotea


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude