HAIZE BERRI BAT EUSKAL IRAKASKUNTZA PUBLIKOAN

  • euskaraz ematen duten ikastetxe publikoek osatua. Izenak berak adierazten duenez, lehendik sortuta zeuden bi elkarteren batura da hau: Sortzen (Nafarroa) eta Ikasbatuazena (EAE).

2017ko azaroaren 28an
Nafarroan euskarazko irakaskuntzan jarduten duten eskola publikoek osatutako Sortzen eta EAEko publifikazio prozesuaren ondotik sare publikorako bidea hartu zuten ikastolek osatzen duten Ikasbatuazek elkartea berria eratu dute: Sortzen-Ikasbatuaz. Elkartea Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz eratu dela adierazi dute bertako ordezkariek.
Elkarte berriaren eraketa batzarra Miramar jauregian izan zen urtarrilaren 21ean eta bertan ziren bi elkarteetako ikastetxetako ordezkariak eta hainbat gonbidatu, irakaskuntza arlokoak bezala alderdi politiko eta sindikatuak. Ikastetxeetako ordezkarien artean, gurasoak nahiz langileak (irakasleak ala ez) ikus zitezkeen, horixe baita sortu den elkarte berriaren helburuetako bat, alegia, eskola-komunitate osoaren partehartzea bultzatzea.
Eraketa batzarra espero baino arinago joan zen, aurretik gaia aski landua zegoen seinale. Lau gai nagusiren bueltan aritu ziren, lauak bozkatu beharrekoak baitziren. Batetik, Elkartearen Estatutuak onartu ziren, azpimarratuz Euskal Herri osoa dela elkarte honen eremua, banaketa administratiboak gaindituz. Bigarrenik, barne antolaketarako proposamena egin zuten. Herrialdekako antolaketa proposatu zuten, kontuan izanik herrialde bakoitzaren dinamika eta beharrak desberdinak direla, eta herrialde guztien arteko koordinaziorako Euskal Herri mailako Talde Iraunkorra, beti ere Batzar Orokorra izanik organo gorena. Talde Iraunkorreko kideak ere hautatuak izan ziren batzarrean, bina lagun Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik, langile bat eta guraso bat. Iparraldea egituraketan azaltzen den arren, oraindik ordezkaririk ez dutela adierazi zuten. Azken eta laugarren gai nagusia elkartearen lan-ildo eta helburuei lotua zen. Ordezkarien hitzetan, helburuak orain dela hogei urteko berak izaten jarraitzen dute, aldarrikatzen dutena hauxe baita: Hezkuntza Sistema propioa, honako ezaugarriok dituen eskola-ereduarekin: euskalduna, autonomoa, laikoa, hezkidetzan oinarritua eta anitza, kalitatezkoa, integratzailea, osoki finantziatua eta lan-marko berri batean kokatua.


ASPALDIKO ALDARRIKAPENA.

Aspaldiko aldarrikapena da Euskal Eskola Publiko Berriarena Euskal Herrian. 19991n sortu zen Sortzen plataforma, Hernanin egindako bilera baten ondotik, Euskal Herri osoan sare desberdinetan ari ziren jende ugari biltzen zuena aldarrikapen honen inguruan. Bi urte beranduago, EAEko publifikazio-prozesu interesatu, narrats eta mingarria etorri zen eta Sortzen berregituratua, baina lehengo helburuei atxikita, Nafarroara mugatu zen. EAEn, berriz, Ikasbatuaz elkartea sortu zen publifikatutako zenbait ikastola bilduz. Urte gogorrak ziren irakaskuntzan, etendura eta errezelo handikoak, ikastola barnetik bertatik hasita, eta elkarlana urruti ikusten zenekoa. Eskertzekoa da giro hartan Ikasbatuaz bezalako elkarte bat planteatu eta martxan jartzeko adorea izatea. Elkarteak bere bidea egin du, bide xumea baina etenik gabea eta Nafarroako Sortzen elkartearekin zituen harremanei eutsi egin die, egungo bateratze-prozesuraino helduz. Urrats garrantzitsua benetan, kontuan izanik, bi administrazio-egitura desberdinen menpean daudela eta, berez egoera zaila izateaz gain, Nafarroako Gobernuan agintea duena bereak eta bi egiten ari dela elkarlan usaina duen edozer hausteko. Urrats inportantea, era berean, sare publikoan egon den eta dagoen sakabanaketari aurre egin nahi dieten beste eskola publiko euskaldunentzat erreferentzia izan daitekeelako. Urrats pisuzkoa, baita ere, irakaskuntzaren sektorean dauden hainbat sare, egitura eta elkarte desberdinekiko elkarlana aldarrikatu duelako sortzetik bertatik.
Eta azkenik, urrats oso inportantea, esan eta aldarrikatzetik egitera pasa delako. Izan ere, irakaskuntzan ere, gainerako arlo askotan bezalaxe, euskara, kalitatea, autonomia, kurrikuluma, partehartzea... foro eta txosten ugaritan entzun eta irakurtzen dugu, adostasun maila handia dagoela dirudi ideia eta kontzeptu askotan, elkarlana aipatu eta goraipatzen da etengabe, baina errealitatean ez gara gauza ezta matrikulazio-kanpaina bat bera ere elkarrekin egiteko. Bada garaia hitzetatik atera eta gauzak egiteko, gauza konkretuak, txikiagoak ala handiagoak, baina gauzak egin, eta pertsonen arteko harremanak konkrezio horien inguruan lantzeko, lanean ezagutzeko elkar. Eta horrek ez du esan nahi denok egitura, elkarte, talde berean egon behar dugunik, ezta helburu berberak izan behar ditugunik ere. Bakoitzak izango ditu bere ikuspuntua eta helburuak eta jarraituko dio bere ibilbideari, baina posizio hortatik egin ahal izango ditu gauzak beste batzuekin, batean batzuekin eta bestean beste batzuekin. Nola eman bestela buelta A, G eta X hezkuntza-ereduei, Euskal Herri osoan euskaraz ikasteko eskubide-ezari, hizkuntza-perfila lortu gabeko hainbat eta hainbat irakasleri, material eskasiari, kurrikulum propioari, administrazioen jarrerei...
Hortxe desafioa Sortzen-Ikasbatuaz Elkartearentzat eta elkarte berri honi ongi etorria ematen izan ziren beste hainbat eta hainbat erakunde, alderdi politiko, guraso elkarte eta sindikaturentzat


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude