argia.eus
INPRIMATU
ATHLETICEK BERE TELEBISTA SORTUKO DU
2021eko uztailaren 19a
ATHLETICEK BERE TELEBISTA SORTUKO DU
Barca eta Real Madriden antzera, Athleticen badakite marketing-a ezinbesteko osagaia dela futbolaren urrezko meatzean. Telebistek ematen dieten sosekin eta «merchandising» bidez lortzen dituzten irabaziak, jokalariei ordaindu ahal izateko izaten dira, baina. Athleticen telebista bat abiaraztekotan dira lehoien orroa Bizkaia osora hel dadin

«KTM»KO ALDAKETAK 0NERAKO
Agian ez du Nerea Garmendiak adinako telegenia, baina Ilaski Serrano bermeoarrak frogatu du ordezko ona dela. Kamera aurrean berezko naturaltasuna edukitzeaz gain, badu kalaka ederra, gonbidatuei askoz zuku gehiago ateratzeko balio diona. Nabari da irratitik etortzea mesedegarria dela ahotsa modulatzen jakiteko

«MAITE DITUT GAILURRAK» IRAILERAKO
Lilura sortu du saio honen atal pilotoak. Airez hartutako irudiak oinarri ditu eta Euskal Herriko bazter guztiak jaso dituzte, arrano batek ikusiko lukeen gisan. Zenbaitetan, helikopteroa itsasoa igurzten ari da edo harkaitz artetik pasatzen da. Dena den, udazkena arte itxoin beharko dugu lau urtaroak jaso nahi dituztelako