argia.eus
INPRIMATU
ANTENA BERRIA BEHAR DUTE IRATI IRRATIAN
2021eko uztailaren 19a
ANTENA BERRIA BEHAR DUTE IRATI IRRATIAN
Bertako «uskara» zuzpertzeko asmoz sortu zen Irati Irratia. Hain xuxen, Aribeko egoitzatik hiru orduz uhineratzen da egunero Aezkoa bailara, Auritz, Erroibar eta Orreaga herrietan gaindi, bide batez isolatua dauden ibar hauek irrati bidez lotuz. Emisio elebiduna zoko guztietara hel dadin ordea, antena baten beharra dute, lau milioi pezetako inbertsioa eskatzen duena. Halaber, irrati barneko tresnak zaharkituak geratu zaizkie. Halaxe, uneotan Udal ezberdinekin solastatzen ari dira Irati Kultur Elkartekoak, baita Cederna Garalur Elkartearekin ere hitzarmen bat lotzeko xedez