Ez digu ez dakigun berririk ekarri. Baina jakina, pairatzaileak berak edota ingurukoek errana baldin bada, ez diogu berea ematen, abere erakeituaren marruez egin kanturik maite ez dugun legez. Eta gurean zaharrak ditugun presoen orru bortitz oroitarazleak, herri honek kanporatu ditzakeen igorki modernoetarikoak ditugu tamalez. Frantziako La Sante kartzelako mediku buruak, Véronique Vasseur andereak presoen egoerari buruz egin du bere bestselerra, liburua. Izugarriak kontatzen omen ditu, idazteko jasateko baino errezagoak diren horietakoak hain zuzen. Eta pertsonaien sentsibilitatea arrotu omen du bereaz. Eta gurea, orain artean bere salakuntzaren arduraren parte izan denak damua erakutsi baitigu. Frantzes gizarteari zuzendu zaio, holako egoerak sostengatzeko ezinbestekoa den horrek bere jakingea gainditu dezan. Orain badaki. Egina. Eta badaki ez duela geihago luzatu behar sarraskia. Bere agintariak, preso eta ingurukoen sufrimendua geldiarazteko gauza direnak, bortxatu behar lituzkela alegia, salatua izan zaion horri bukaera eman diezaioten oraintxe bertan. Presoak etxera