IHAUTERI ISTORIOAK


2021eko uztailaren 21ean
Duela zenbait urte Lantz herrian Txatxoak eta gaineratikoak noiz aterako zain ginen. Prestaketan ari ziren etxean sar-atera anitz egiten zuten bertakoek, zerbaiten edo norbaiten bila; oraikoan sardeak ekartzen zituen batek, gerokoan belarra bertze batek, edo sabi-saski zaharrak, ezkilak, erramintak, lastozko txanoak... Kanpoan arrotzak baizik ez, pisi-pasa haiei so. Bazen ere nabarmentzen zen taldea ikusleen artean, adinekoak, bizkaitarrak, elkarrekin etorriak autobus batean. Ez, orain artio deus ez nabarmenik. Baina bakoitzak buru gainean zeraman paperezko txanotxo koloreduna eta ahoan zuten kutxufleta, bai zirela deigarriak. Are deigarriagoa haien jokamoldea, arras egokia baitzen Urtezaharreko kotillon baterako Bilboko hotel batean... Herritarrak aise ohartu zitzaizkieten, bistan da, eta liskar txiki bat sortu ere.
Mozorro festa eta herri ihauterien artean bereizten ez dakigunean gertatzen dira halakoak. Ez baitira gauza bera.


ALAITASUN LEHERKETA?

Jakin badakigu, kristautasunaren egutegian, penitentzia eta barualdia den Garizumaren aintzin heldu direla, alaitasun leherketa gisa aro ilunera sartu baino lehen. Bederen, hau da kontatu digutena. Baina, norbaitek ikus dezake alaitasun leherketa horren arrastorik Iturengo joaldunengan edo Lesakako zakuzaharrengan adibidez? Ez, jakina, badelako bertze zerbait herri ihauterietan, zuzen zer den ez badakigu ere. Garbi da errito zahar baten aintzinean gaudela, mendez-mende eta debekuz-debeku heldu zaiguna. Holakoetan gure amatxi zenaz oroitzen naiz, anitzetan erraten baitzigun ez badakizu zer den, ez ukitu, uste baitut aholkuak berdin balio duela: ez dakigu zer diren ihaute zahar hauek, beraz ez ditzagun ukitu, agian egun batez norbaitek argituko digu zerbait.
Zaila da erratea, bertzalde, zerk irauten duen gaur egun, jantzi eta dantza bitxiek soilik edota errito bereziak. Bertze gisaz erranik, egungo ihauteriak ikuskizun turistiko hutsa dira edo badute arimarik? Gaia sakona da, arras, eta zenbaitetan argi badago, bertze batzuetan ez.
Konparazione batera Donostian karrikaratzen dutena Turismo bulegoak antolatua da, oker ez banago. Bidenabar erranik, norbaitek idurika lezake mulata talde bat Sao Pauloko giroan ardi larruz jantzirik, joaleak gerrian estuki loturik, kilin-kalan, hango karriketan barna? Ba horixe da Donostian ikusten dena, gutxi-gora behera, eta izan, baditu ihauteriak Donostiak: Danborrada eta Kaldereroak.
Erran bezala, herrietan zerbait sakonago soma daiteke: Iturenen eta Zubietan, Lantzen, Altsasun, Unanun, Zalduondon, Lesakan... baina anitzetan hau ez da arras begi bistakoa, ez eta herritarrendako ere. Lesakan bertan Zakuzaharren ibilera harrigarri eta izigarria ikusterakoan herritar batek erraten zigun ez zutela deus berezi, karrozak zirela ederragoak, gurdi apainduak, nonahi ikus daitezkeenak alegia.
Behin Uztaritzen Zirtzilak, Kaskarotak, Kotilun-gorriak... eta gainerakoak ikusteko prest ginelarik Eguzkia, Basajauna, Sorginak... karrikaratu ziren; Xinple, Maska-dantza, Marmutx, Kaskarot martxa... aditu beharrean Lantzeko Zortzikoa eman zuten. Ikastolak antolatuak ziren ihaute berri haiek, eta segur borondate onez, baina...
Bertze batzuetan erritoa eta ikuskizuna nahasten dira, Zuberoako Maskaradetan bezala, antzerkia baitira neurri handian. Hemen orekan datza arazoa. Maskaradek izigarrizko indarra daukate, pertsonai beltzen alde basa ikusi behar da. Ikasitakoa eta bapatekoan asmatuaren artean dago igandeoroko berritasuna, urte berean hamabi-hamasei aldiz ematen baiditu maskaradak antolatzen duen herriak. Baina indarra eta freskotasuna zalantzan agertzen dira oreka ikuskizunaren alde galtzen delarik. Urte batez, hobeki adituak izan zitezen, hari-gabeko mikrofonoak zeramazkiten pertsonaiek, eta basakerietan –kasu handiz– zebiltzalarik galdu, zanpatu edo hautsi egiten zituzten, behar ez ziren etenak sortuz.
Ikusle kamaradunek ere hausten dute haria. Behin batez halako bat ezker-eskuin, irudi ikusgarriagoak hartu beharrez, beltzen joküetan sar-atera zebilen, buhame batek kamara kendu eta kasik txikitu egin zionean bertan, «jaun le photographe klik-klik» trufaka erraten ziolarik. Tamalez buhamia ez zen hasitako lana finitzen ausartu.
Bertzelakoak dira hiri ihauteriak, eta hauetan Tolosakoa eredu. Hauek bai direla mozorro festa; hauetan jendearen irudimena da kontatzen duena janzteko eta aritzeko, jendearena diot, ez mozorro-alokatze dendarena.
Aberastasun honek guziak Herri osoko ihauteriak arras ikusgarriak egiten ditu ezinbertzez, eta jendea du montioka erakartzen. Hirietan nornahik har dezake parte, herrietan berriz ez, eta horixe da gehien kutiziatzen duguna. Nik, bederen, Zakuzahar izan nahi nuke Lesakan, Joaldun Iturenen, Bolant Luzaiden, Zaldiko Lantzen, Hartza Markinan, Kaskarot Uztaritzen, Pitxu Xiberoan... funtsean, olerkariak eskribitu zuena: «Izan nahi nuke/ ihauteri/ izan ez naitekeena izateko» (J.A. Irigarai).
ARGIAko orrialde hauek informazioa eta deia dituzu, irakurle, gure ihauteriak hobeki ezagutzeko eta gozatzeko; lerro hauek, berriz, gogoetarako gonbitea, ikusle zaudelarik ahalik eta oztoporik txikiena izan zaitezen.
Denbora latzak iragan dituzte ihauteriek, ez ditzan orain arrakastak ito


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude