GIZARTEAREN ADOSTASUNA OFIZIALTASUN BIHURTUZ

  • medio. Ordutik hainbat mobilizazio egin ditu herrialdeko euskararen egoera salatuz. Orain Euskararen Legea aldatzeko 25.000 sinadura biltzeko kanpaina jarri du martxan.

2021eko uztailaren 19an
Nafarroako Gobernuak 1990ean irrati lizentzien adjudikazioan, Euskalerria Irratiko proiektuari lizentzia ukatu zion. Orduan nabari gertatu zen Nafarroan euskaldunek jasandako bazterketa, eta «

euskalgintzako taldeen artean koordinazio beharra agertu zen
». Mikel Arregi Oinarriak Plataformako kideak honela azaltzen du plataformaren jaiotza. Orduan egin baitzen gertakizun hura salatzeko lehen kanpaina. Egun, Oinarriak AEK-k, IKAk, irakaskuntzaren munduko hainbat elkartek eta sindikatuk eta Administrazioan normalizazioaren alde diharduten beste hainbatek osatzen dute. Ordutik aurrera, urteetan zehar, plataforma «

ia egunero
» euskararen inguruan ematen diren egoerak salatzen aritu da: Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskararen presentzia eskatuz, zenbait ikastetxeetan D eredua eskatuz... Orain ordea, dinamika aldaketa bat egin da Oinarriak-en: «

Gaia bera da, baina aurrera egin nahi izanez gero, marko legala gainditu behar da
», Arregiren aburuz.


DINAMIKA SUSTATZAILEA.

Nafarroan indarrean dagoen Euskararen Legeak ez dituenez bertako euskaldunen eskubideak bermatzen, azken urte eta erdian lanean dihardu Oinarriak-ek Nafarroako euskalgintzak bere proposamen propioa sor dezan. Proposamen hori 1999ko maiatzan eginiko jardunaldietan aurkeztu eta onartu zen. Proposamen hau da orain Nafarroa osoan martxan dagoen kanpainaren oinarria. Kanpainak aurtengo apirila bitartean 25.000 sinadura bildu nahi ditu. Arregiren esanetan, nafar gizarteak Euskararen Legeak ezarritako mugak gaindituak ditu jada: euskaldun kopuruak gora egin du, D ereduaren hazkundea nabarmenagoa da, eguneroko bizitzan euskaldunek bazterketa nabariak jasaten dituzte... Egoera horretatik abiatuta, Oinarriak-ek proposamenaren inguruko adostasuna sinaduren bidez kuantifikatzea erabaki zuen.
Proposamenak honako funtsok biltzen ditu: batetik, euskara ofiziala izatea Nafarroako lurralde osoan, egungo Vascuencearen Legea gaindituz, honek Nafarroa hiru zatitan banatzen baitu, eta bakarrik iparraldean onartzen baitu legez ofizialtasuna. Oinarriak-ek zera aldarrikatzen du: nafar guztiek dutela euskaraz bizitzeko eskubidea, non bizi diren kontuan hartu gabe. Bestetik, hizkuntza komunitate guztiek eskubide berdinak dituztela. Eta bat ez dela bestea baino gehiago. Proposamenak, gainera, hizkuntz eskubideek dimentsio indibidual eta kolektiboak dituztela azpimarratzen du. Eta pertsona bati ezin zaiola berezko eskubide bat ukatu, Nafarroako zein eskualdetan bizi den kontuan hartuta. Gainera, pertsonen hizkuntz eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela elkarbizitza uztartzeko. Proposamen honek forma legala du, hainbat artikulu bilduz. «Lege» honek hainbat atal hartzen ditu kontuan: administrazio publikoa eta organo ofizialak, irakaskuntza, komunikabideak, kultura, irakaskuntza, kirola eta arlo sozioekonomikoa. Bertan biltzen dira arlo bakoitzean hartu beharko liratekeen neurriak euskararen normalizazioa lortzeko.


HERRI EKIMENA.

Proposamena Herri Ekimen Legegile modura eraman nahi da parlamentura. Baina helburu honek arazo batekin topo egiten du: Nafarroako Foru Amejoramendu Legeak euskararen aipamena egiten du espreski, eta bertan dioena ezin da aldatu Herri Ekimen Legegile baten bidez. Talde parlamentario baten edo batzuen proiektuek bakarrik alda dezakete. Eta hori ez da Oinarriak-en filosofia: «

Euskararen normalizazioa iritsiko bada, gizartearen adostasunetik lortu behar da
», Mikel Arregiren esanetan. 8.000 sinadura behar dira Herri Ekimen Legegile bat parlamentura eramateko. Oinarriak-ek ordea, kopuru hori hirokoiztu nahi du, gizartearen sostengu handia duela frogatzeko.
Kanpainaren aurkezpen ofiziala azaroaren amaieran egin zen. Abenduan eskualdeetako lan taldeak martxan jartzen aritu dira. Guztira 20 bat talde daude osatuta. Orain tokian tokiko aurkezpenak egiten ari dira. Orain arte, beraz, plangintza lana egin da. Hemendik aurrera ordea, sinadura bila abiatuko dira plataformako kideak. Sinatu nahi duenak Nafarroan zentsatua egon behar du, eta 18 urte baino gehiago izan. Ondoren Oinarriak-ek zera lortu nahi du soilik: parlamentuan gai hau eztabaidatzeko aukera. Horretarako alderdi politikoen laguntza behar du. «

Ez dugu nahi alderdi bakar batekin aurrera jo, gehienen babesa nahi da parlamenturatzeko
», dio Arregik. Garrantzitsuena beraz, eztabaidatzearen aldeko adostasuna lortzea da eta ondoren etorriko da proposamenaren inguruko iritzia emateko momentua. Nabarmena omen da proposamena ez dela aurrera aterako. UPN eta PSN-k gehiengoa dute, eta oraingoz ez dute ofizialtasunaren aldeko jarrerarik. «

Zer aterako den aintzat hartu gabe, garrantzitsuena gizartearen sostengua jasotzea da eta proposamena gizarteratzea»

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude