"27KO GREBA EGUNA EZINBESTEKO EKIMENA DA"

  • Preso politikoen eskubideak erdiesteko hamarna gose greba eta hamaika borrokaldi eginak. Espainiako Gobernuak Euskal Presoen Kolektiboari ukatzen dion hitza hartu dute eurek.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
M
anu Legarreta-Etxebarria eta Mitxel Sarasketarengana hurbildu gara Euskal Preso Politikoen Kolektiboa burutzen ari den gose grebari buruz solastatzeko. Joan den azaroaren 1etik 62 presok parte hartu dute baraualdian, eta 20k elkarren segidan eta txandaka eusten diote ekintza gogor honi egun: «

Argi eta garbi daukagu guri tokatzen zaigula transmisio lana egitea. Inportantea da barruan egon garenon ikusmoldea azaltzea. Ez gu barruan izan garelako, baizik eta oraindik haiek, preso kideak, barruan direlako. Ahal dugun guztietan lekukotasunak ematea da gure zeregina. Besterik gabe
», adierazi digute Mitxel eta Manu preso ohiek, protagonismotik ihesi, borroka gogorrean ari direnekin elkartasunean.


PRESO BAILIRAN DARRAITE.

Preso segituko balute bezala mintzatu zaizkigu: «

Guk presoen kolektiboko partaide bezala hitz egiten dugu, kolektibo honen erreferentziak oso gertu ditugulako. Gainera, beste arrazoi bat ere badago: presoek ezin dute hitz egin. Ez ETAko militante bezala, ezta Preso Politikoen Kolektiboko kide bezala ere. Haiek gure erreferente dira haien parte izan baikara orain gutxi arte. Gu ETAko militante gisa egon gara kartzelan eta horrela ikusten gaituzte herrian ere. Maila politikoan ere hor kokatzen gara. Presoek beraiek hartzen dituzten erabakietan sartu gabe, errespetu guztiz, haien xedeak eta nahiak transmititzen saiatzen gara. Eta batez ere, presoek, gure kideek, kartzelan jarraitzen dutelako
».
Hogeitaka urte luzeko espetxealdia bete ostean kalean bizi duten egoeraz mintzatu zaizkigu: «

Nik irten ostean ez nuen txoke handirik izan, nahiz eta denborarekin ikusi dudanez askoz hobeto kokatuta nagoen orain. Geroago ohartzen zarenez, irten berrian `galdu antzean' zabiltza. Harrituta zenbait gauzarekin, normala nolanahi ere
», diosku Mitxelek. Manuk honelaxe ostera: «

Mungia aldatuta ikusi dut. Etxebizitza eta txalet asko egin da. Eskualdetik haratago ez naiz joan, ordea. Herria aldatu da, eta jendea ere jakina. 20 urtetan fisikoki jendea aldatu egiten da. Buruan zenuen jendearen irudia eraldatua aurkitzen duzu
».
Euren iritziz, barruan 20 urte eginda ere, preso batek barrutik segitzen du kanpoko bizitza, eta areago preso politiko batek. Kalera begira bizi da, Euskal Herriari begira. Ez omen dira zulo batean sartuta bizi, ezer ikusi barik: «

Guztiz ezberdina da Euskal Herriko espetxe batetik segitzen duzun errealitatea edo Penintsulako beste muturretik jakina. Hemengo espetxeetan familia, lagunak eta komunikabideak ondo-ondoan dituzu
». Nolanahi ere, Penintsulan barrena dauden presoak kanpoko errealitateari oso atxikiak daudela diote Manu eta Mitxelek: «

Noski, preso batek hartzen duen informazioa beste ikuspegi batez bizi du, baina kanpoko gehienek baino zehatzago segitzen du errealitate zenbaitetan. Batzutan entzuten da presoek ez dutela informaziorik egoera politikoa segitu eta aztertzeko; ez dutela bitartekorik eta engainatuta daudela, eta ez da horrela. Uste hori presoek dituzten iritziak desitxuratzeko uste ustela da
».


ESPETXETIK ETXERA.

Gizarteratze hitzak esanahi desitxuratua hartu izan omen du euskal preso politikoen kasuan. Preso ohi hauek ez dira gizartetik at bizi izan. Hogei urteren ondotik gizartea nola aurkitu duten galdetu diegu: «

Egia esateko, bost bat hilabete pasa dira aske utzi nindutenetik eta ez naiz gizartearen erritmoan bizi, ez naiz gizartean sartuta. Baina orduan nituen urteak eta betebeharrak ez dira oraingoak
» dio Manuk. Mitxelek ostera, honela dio: «

Niretzako, hogei urte hauetan bolada diferenteak bizi izan dira. Gu kartzelan sartu gintuztenean, gizartea aldatzeko gogoz eta kemenez zegoen. Oso hedatutako jarrera zen. Gero belaunaldi ezberdinak etorri ziren; pasotismo garaiak tarteko. Gaur egun, gizarte ezberdin mota hainbeste jarrera daudela esan daiteke. Erosotasunari begira gehiago besterik baino, noski
».
Lizarra-Garaziren Adierazpena zabaldu berrian eta ETAren su-etena indarrean zegoenean atera izan ziren kalera Manu eta Mitxel. Bi gertakari hauen bilakaeraz aritu gara ere bai: «

Une honetan bizi dugun prozesuan, azken urte eta erdi honetan, gizartean gauzak planteatzeko eta aldatzeko gogoa badago. 20 urteko perspektibatik gorabeherak ikusi izan ditugu. Baina, gorabehera horien ondorioz, ostera ere mugimendua berpiztu da; ez lehenago moduan, hori normala da. Gu ere aldatu egin gara. Gu 24 eta 35 urterekin espetxeratu gintuzten eta 44 eta 56rekin atera ginen. Gure barruko grina ez da bera, baina kanpoan dagoen gure adineko batena ere ez. Gizartea bizirik dago hala ere. Ez dago hilda. Belaunaldi berriak lekuko
».


BESTELAKO GOSE GREBA.

Euskal presoak burutzen ari diren gose greba mugagabeaz jardun dugu modu zuzenago batez. Mitxel eta Manu hamarna gose greba burutuak dira. Ezagutu izan dituzte 35 egunetako baraualdiak, baita funtzionariek eta guardia zibilek emaniko palizak jasan ere. Oraingo ekimena ezberdin ikusten ote duten komentatu diegu: «

Borroka hau 1996an hasitako dinamika berri batean kokatu behar da; Espainiako Gobernuak buruturiko sakabanaketaren kontrako ekimena. Zentzu horretan, aurreko greben jarraipena da. Aldi berean, gose greba hau beste koordenada batzuetan kokatu beharra dago. Oraingoa ez da bakarrik kartzela barruko presoen eskubideak bete daitezen, baizik eta, Euskal Herriarentzako irtenbide politiko bat emateko. Presoek argi eta garbi esaten dutenez haien arazoaren soluziobidea kaleko egoera konpontzearekin etorriko da
». Herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte zuzenak izaki, presoek proposamen politiko bat helarazi diote gizarteari. Hartara, euskal gizartea horretaz jabetu eta haiekin batera borroka dezan nahi dute euskal presoek, preso izandako militante bi hauen esanetan: «

Euren borroka kaleko borrokaren azterketa politiko batetik dator, eta proposamen politiko bat dakar berarekin. Jendea jabetu egin behar da oraingo egoera politikoan euskal gizarteari eskatzen zaionaz: `Euskal Herriak hitza eta erabakia' hartu behar dituela. Espainiako eta Frantziako Gobernuen erabakien zain egon gabe hiritarrek har dezaten iniziatiba eskatzen dute euskal presoek. Presoak prest daude Lizarra-Garaziko Adierazpenaren arieran prozesuan parte hartzeko. Konpromiso maila izugarria hartu dute jada. Erakusten ari zaizkigun ekimena lekuko. Presoek holako gose greba basatiari ekiten diote prozesu politikoak aurrera egin dezan
».
Herritarrok kontziente ote gara horretaz, ordea? Gizartea esna al dago edo lozorro antzean oraindik ere? Josetxo Arizkun «Kantauri» presoak agerturiko kemenaz haratago egingo ote du presoren batek gizartea apur bat gehiago iratzar dadin?: «

Guk horretxetan ikusten dugu arrisku handiena. Alegia, preso bat hil daitekeela, eta euren egoerak eta prozesuak bere horretan segi dezaten beldur gara. Izan ere, preso bati, `Kantauri' edo beste bati, esango bazenio bera hilda egoera aldatuko litzatekeela, seguru hiltzeraino joango zela. Duda barik. Orduan, problema beste bat litzateke. Hots, herri honen aldeko borrokan biktima gehiago jasan behar izatea
».
Euskal Herriaren subiranotasuna lortzeko gutxieneko baldintzak sortze aldera ari dira xahutzen beren indarrak euskal presoak, gure solaskideen hitzetan. Badago gehiago baina: «

Jakina, euren jarrera horren urrun joatearen beste arrazoi inportante bat kartzelan jasaten duten bizimoduaren ondorioa da. Kaletik erraz esaten da `lasai egon'. Baina, presoek zer-nolako baldintzetan jarraitzen duten jabetu beharra dago. Haientzat eta euren familientzat estatuek ez dute inolako tregoarik eman. Beren bizi baldintzak ez dira duinak, beren eskubideak ez dira betetzen; egunero jasotzen dituzte tratu txarrak. Zer edo zer egin behar da».

«BATERA»Z HARATAGO.

Azken hilabeteotan sortu berri den «Batera» plataforma izan dugu hizpide. Plataforman, besteak beste, alderdi politikoak biltzen dira, eta funtzio inportantea bete badezake ere, ekimen hau mugatua da beren hitzetan. Zein da bidea ordea?: «

Gure ustez `Batera' plataformak herri mailako plataforma izatera pasa beharko luke. `Batera' bezalako ekimena, finean, eztabaida eta interes politiko batzuen menpe geratzen baita. Lizarra-Garaziren baitan gorabeherak direla orain, hauteskundeak datozela gero, `Batera' gora eta behera ibiliko da, eta bien bitartean, presoen aldeko mugimendua ez da behar beste garatzen eta azkartzen
».
Hil honen 27rako iragarritako greba eguna aipatu dugu honen arieran: «

Euskal Herritarrok-ek (EH) bultzaturiko borroka eguna da adibide argigarria. `Euskal Presoak Euskal Herrira' aldarrikapena bete dadin eginiko ahalegin guztien ondotik ezinbesteko ekimena da greba egun hori. Hala ere, borroka ekimen hori interes partidisten medio zapuztua geldi daiteke. Presoen gaia ezin da interes partikularren morrontzan erabili. Funtsean, alderdien interesek guztiz mugatzen dituzte presoen aldeko ekimenak. Azken finean, alderdi politikoek presoen amnistia eta askatasuna `Batera' plataformara mugatzea beren inplikazio osoa mugatzeko modua da. Finean, herri dinamika zabalago bat geldiarazi egiten dute. Presoen askapena eta prozesu politiko hau aurrera egiteko beharrezkoa da amnistiaren aldeko herri mugimendu indartsu bat».

AMNISTIAZ HARATAGO.

Amnistia hitzetik hortzera izanik, honatx beren iritzia horri buruz: «

Prozesu politiko batez hitz egiten bada, irtenbide politiko batez hitz egin behar da, eta amnistiarik gabe ez dago intenbiderik. Baina, amnistia ez da nahikoa ere arazoari irtenbide politiko emateko. Amnistiaren ondotik beste kontestu politiko batean sartu beharko genuke. Bidegintza horretan nazio modura soberania aldarrikatzen badugu, aipatu beharreko lehen hitza duintasuna da; baita lotsa hitza aipatu ere. Izan ere, herri modura agertu nahi badugu lotsagarria da Euskal Herriko soberania aldarrikatzeagatik herritarrak preso izatea. Onartezina da herri librea izan nahi duen batentzat presoak onartzea
».
Bizi dugun prozesuan presoek parte har dezaten modua lortzea da kontua uneon, baita errealistak izatea ere: «

Prozesua bideratzea badago. Lehenbizi, presoak Euskal Herrira ekarriz bertatik bertara prozesuan parte har dezaten. Urrats horrek bidea irekiko zukeen prozesuaren barnean aurrera joateko. Orain arte alderantziz gertatu da ostera. Espainiako Gobernuak presoak instrumentalizatzen ditu, eta hartzen dituen neurri guztiak justu presoen ekimena eta prozesua geldiarazteko izan dira. Hau da, prozesua ez dadin abiatu ere, prozesua lehertzeko. Honez gero, bi estatuko gobernuek prozedura bat ezagutzera eman behar zuten, eta ez dute egin»
Preso ohi hauek hogeina urte eman dute barruan
Mitxel Sarasketa
Eibartar honek joan den abenduaren 21ean espetxetik kalera libre atera zeneko bere lehen urtebetetzea ospatu zuen. Santo Tomas eguna izan zen. Pentsa daitekeenez, egun hori ez du sekula ahaztuko. 45 urte ditu, eta 20 urte luze eman zituen kartzelan. Baldintzapeko askatasunean dago, ordea. Hilabetero estatuaren bulego sozial batera doa, eta gizarte-laguntzaile baten aurrean bere sinadura botatzen du. Espainiako estatuaren mugetatik atera nahi izatera baimen berezia eskatu behar du bestalde.
Baldintzapeko askatasun murriztu hau sendagileek emaniko grazia medio erdietsi zuen. 1997an Almerian zegoela hemorragia zerebral bat izan zuen. Afaria eramatera joan zitzaizkionean konorte barik aurkitu zuten funtzionarioek bere zeldan. Buruko odoljarioa txikitatik zeukan zain baten malformazioak eraginda izan zela pronostikatu zioten ospitaleko medikuek; buruan angioma bat zuela jaiotzez adierazi zioten ere. Minutu bakar batzuk beranduago aurkitu izan balute gaur egun ez zen bizirik egongo. Espetxeaz lekora, Granadara eraman zuten eta bertako ospitalean egin zioten buru-ebakuntza. Egoera delikatuan zegoenez Basaurira ekarri zuten. Basaurira ekarri, eta urte bat eta erdira, epilepsia-atake bat jasan zuen. Sendagileak muturreko osasun egoera larrian zela ohartu ziren azkenik eta epaileek baldintzapeko askatasuna eman zioten.
Kaleratu zutenean bera zen barruan denbora gehien zeraman presoa. Aspaldiko urtetan espetxetik espetxera penintsulan barrena bere atzetik ibilitako ama kalera atera baino aste bat lehenago hil zitzaion Mitxeli. Hori ez du behehalakoan ahaztuko alajaina. Oraingo askatasun gradua bere osasun egoerarengatik eman zioten arren, legez 1993tik aske behar zuen; zigorraren bi herenak beteak baitzituen ordurako. Zigorra ez zaio 2005. urtera arte bukatzen baina. Getxon bizi da Uxune bikote lagunarekin, eta bigarren haurra izan dute urtarril honen 16an; Ander izena du. Lehenak, Xabier, 6 urte ditu

Manu Legarreta-Etxebarria
Mungiar hau joan den irailaren 17an utzi zuten libre Basauriko espetxean; 21 urteko kartzelaldia betetzeko 4 hilabete eskas falta zituela. 56 urte ditu eta 35 zituen –1979ko otsailaren 21ean– atxilotu zutenean. Kartzelan sartu zutenean bi alaba eta emaztea utzi zituen kanpoan. Egun Ainhoak 31 urte ditu eta Araidak 29. Mirentxu emaztea ostera orain hiru urte zendu zen. Manu irten zenean kartzelan denbora gehien zeraman presoa zen.
Emaztearen heriotzaren berri modu lazgarrian ezagutu zuen. Emazteak telegrama bat bidali zion Castellongo espetxera ebakuntza bat egin behar ziotela esanez. Telegrama hura ez zuen eskuratu, ordea. Emaztearen heriotza Jone Goirizelaia bere abokatuak eman zion telefonoz. Beranduago, Basauriko espetxean zegoela eskuratu zuen emazteak igorritako telegrama. Urte batzuk lehenago telegrama baten medio ezagutu zuen amaren heriotza, beste inolako abisurik gabe.
Askatasuna familiako egoeragatik iritsi zitzaion bestela kartzelan legoke egun bere iritziz. Aspaldi behar zuen aske izan edonola ere, orain sei urte bete baitzuen legeak agintzen duena. Artean, Basaurira ekarri zuten eta bertako espetxetik Mungiaraino korrika egin zuen askatu zuten egunean. «

Aske utziko zuten egunean, Euskal Herriko espetxe batean egonez gero, kartzelatik etxera korrika egingo zuela
» hitzeman zion emazteari behin batez. Basaurin hasi, Soria, Alcala, Puerto, Herrera, Sevilla, Aljeciras, Castellon eta Basaurin bukatu zuen bere presoaldiaren harat-honata.
Kirolari porrokatua da, eta horri esker iraun omen du osorik espetxean. Mitxel Sarasketak bezala, preso ohiei dagokien subsidioa jasotzen du: 51.000 pezeta hilean; urte bat eta erdiz. Biek kadukatua duten gida-baimena berritzeko arazoak dituzte. Jose Antonio Torre Altonaga «Medius» mungiar preso ohi eta lagunari Gipuzkoan besterik gabe berritu diotela aipatu zioten elkarri, eta karneta berritzeko gestioa egiteko asmoz geratu dira


Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude