argia.eus
INPRIMATU
NOIZ ARTE IRAUNGO DU «ALGARA»K?
2021eko uztailaren 19a
NOIZ ARTE IRAUNGO DU «ALGARA»K?
Onera egin du ETBk zuzendaritza berriarekin, beste sentsibilitate bat erakusten ari baita. Bada zerbait ordea, oraindik zapping laster batean egitera bultzatzen zaituena: «Algara» saio koipetsu eta irenstezina, besterik ezean betegarri gisa noiznahi sartzen dutena. Hain garestia al da ba animaliei buruzko dokumentalak ematea?

TELESAILEN ALDEKO APUSTUA
Elkarri kopiatu eta aldi berean orijinala izaten saiatzea; hori da telebista gehienek izango duten joera. Mikel Lejarza Tele 5eko zuzendari nagusiaren arabera, epe motzera lehiaketa handien itzulera, errealitatea eta fikzioa nahasten duten saioak eta akzioan baino sentimenduetan oinarria duten telesailen garaia helduko zaigu

AURKEZLE ALDAKETA «KTM» SAIOAN
Telegenia handia zuen Nerea Garmendiak «KTM» aurkezteari utzi dio; antza, bere euskara maila hobetzeko. Euskadi Gaztean aritutako Ilazki Serranok hartuko du bere lekua Xabier Aldanondorekin batera aurkez dezan. Halaber, dekoratua eraberritu eta sail berriak sartu dituzte, iraupena ere 40 minutura murriztuz