NAZIOARTEKO BANKUEK 51 BILIOI PEZETA ZURITZEN DUTE URTERO


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken hilabeteotan Espainiako Estatua droga trafikoarekin harremana duten diru zuritze operazio handienen eszenatokia izan da. Makina bat pertsona izan da atxilotua hainbat hiriburutan, Melillan kasu, non droga trafikotik zetorren dirua zuritzeko banku bulego baten atzealdea zerabilten. Antzeko operazioak ari dira gertatzen Europa eta munduan zehar. Hori kontuan hartuta, nazioarte mailako diru zuritze horren bide eta sistemak ezagutzea garrantzitsua da. Ondorengo lerrootan gaitz honen gakoak eman nahi ditugu ezagutzera.
Urtero 320.000 milioi dolar (51 bilioi pezeta, 2 bilioi libera inguru) zuritzen dira nazioarteko banku sarean. Hori dio Frantzian argitaratutako «Un monde sans loi» lanak. Bertan Europan diru beltzaren atzematean aditu diren zenbait epailek eskuhartu du. Euren ustez, merkatuak, finantzak, paradisu fiskalak dira munduaren jabe berriak. «Diru beltzaren munduko atlas»tzat jo den lan honen egileak, guztiak ere epaileak, hauek dira: De Renaud Van Ruymbeke –90eko hamarkadan afera politiko finantziero garrantzitsuenak aztertzeagatik ezaguna dena–, Eva Joly eta Laurence Vichnievsky frantziarrak, Antonio Gialenella italiarra, Benoit Dejemepe belgiarra eta Bernard Bertrosa suitzarra.
Epaile hauek guztiek inoiz beren ikerkuntzak geldiarazi behar izan dituzte paradisu fiskalekin topo egin dutelako edota ondoko herrialdeetako bankuen ateak itxi dizkietelako. Honek, beste ehundaka epaile europarrekin batera, 1996an Genevako Manifestua sinatzera bultzatu zituen. Adierazpen honek gai honi lotutako legeak indartzeko aholkatzen die europar gobernuei, nahiz eta orain arte ez den emaitza nabarmenik erdietsi. Horregatik, lan berri honekin, publiko zabalarengana jo nahi izan dute, gaitz sozioekonomiko honen aurkako euren aletxoa jarriz.


FINANTZA MERKATUEI GUZTIA ZAIE ZILEGI.

Stock argitaletxe frantziarrak kaleratutako «Un monde sans loi» liburuaren idazleak, Jean de Maillardek, zera dio: «

Finantza merkatuei dena zaie zilegi, ezer ezin baita debekatu
». Hori frogatzeko zenbakiak, datu historikoak eta gaiaren inguruko dokumentazioa ematen ditu. Nola frogatu, egunero eskuz aldatzen diren kapitalen artean, zeintzuk diren ezlegezko jardueratatik datozenak edota, sotiltasun handiagoz, altxor publikoa saihesten dutenak? Legezko eta legez kanpoko jatorri guztiak nahasturik, esku-aldaketa hauek 300.000 milioi dolar esan nahi dute urtean, Frantziako urteroko aurrekontuaren hiru halako. Mundu zabalean, urteroko krimen-produktu gordina 800.000 milioi dolarretakoa da, eta horren erdia droga trafikoaren bitartez sortzen da.
Liburuaren egileak garbi hitz egiten du: «

Finantza modernoak eta krimen antolatuak helburu berak dauzkate. Biek behar dute, euren garapenerako, arauen eta estatu mailako kontrolen deuseztea
». Lehenak eraginkortasunagatik, bigarrenak opakotasun beharragatik, urtero 320.000 milioi dolar zurituko dira, hots, banku zentralen erreserben herena.
Batzutan aski da arrasto garbitze bat diru kopuru altu bat arrisku gutxirekin zuritzeko. Egungo finantza tekniken sofistikazioak operazio mota hauek ahalbideratzen ditu. Hurrengo orrialdean munduan dirua zuritzeko dauden modu desberdinak ikus daitezke. Paradisu fiskalak,

offshore
kontuak,

swaps
ak dira hauen oinarri. Ordenadore bat eta trebetasun apur bat nahikoak dira prozesuaren atalak jarraitzeko. Alor honetan, irudimenak, fondo «beltzen» zirkulazioak bezala, ez du mugarik.
Bestalde, kontu-ikuskariek, abokatuek, higiezin-agenteek eta kasinoek egin ditzaketen diru-zuritzeen aurkako neurriak nola indartu aztertu du berriki Europako Batzordeak. Era horretan operazio zalantzagarrien kontrol esparrua zabaldu nahi du, droga ez beste legez kanpoko trafikoetatik eratorritako transakzioak barne hartzeko. Aurreko araudiak finantza eta kreditu establezimenduek –truke bulegoak barne– merkatal operazioaren hasieran bezeroari nortasun agiria exiji ziezaioten derrigortzen zuen. Baita operazioak 2, 5 milioi pezeta gainditzen zituenean edota operazio zalantzagarri bat zela uste zenean ere. Oraingo proposamenak aipatutako kontu-ikuskarien, abokatuen, higiezin-agenteen eta kasinoen jarduerei kontrol zorrotzagoa ezarri nahi die

Zer egin ezkutuko ekonomiak ekonomia ofiziala hain azkar kutsatzen duenean?

Zer egin ezkutuko ekonomiak ekonomia ofiziala kutsatzen duenean? Galdera hori egiten dio bere buruari «Un monde sans loi» liburuaren egileak. «

Lehen sintomak agerian dira dagoeneko eta ez zaie garrantzi berezirik eman. Ahaztutako Sizilia batean galduriko epaileek italiar Estatuaren oinarriak ipini dituzte kolokan... 20 urtetan, krimen antolatuaren irudia Coppolak jasotako Aitajaunaren folkloretik, nazioarteko gailurretako egunerokotasunera pasa da... Epaileak eboluzio baten lekuko harrituak izan dira eta euren benetako aurpegia ikusi duten lehenak izan dira eboluzio horretan... Gure erantzukizuna, magistratuena, gure ezintasuna aditzera ematea da, hemen egin dugun moduan
», onartzen du Jean Maillard-ek.
Bere testuan, hala ere, hainbat konponbide azaldu du: «

Banku eta finantza gardentasuna
», «

kooperazio judiziala
», «

herrialde setatien aurkako zigorrak
», «

nazioarteko merkataritzatik baztertzea
». Liburuaren eranskin batean, dagoeneko ezaguna den Ginebrako Manifestuarekin batera, Berdintasuna Legearen Aurrean elkarteak idatzitako «Europako paradisu fiskalen desegitearen aldeko adierazpena» dago. Europa bere eraikuntza amaitzen ari den une honetan, adierazpen honen egileek ez diete deia soilik epaileei luzatzen, hiritar guztiei baizik. Izan ere, euren hitzetan, «

Eurorako jauzia aukera ezin hobea baita diru beltzaren aurka egin eta finantza sistema aldatzeko
»

DIRUA ZURITZEKO HAINBAT MODU
Europako epaile adituek, hartutako esperientziari esker, diru beltza zuritzeko hainbat oinarrizko modu erabiltzen ari dela ondorioztatu dute: prozesu faltsuak, enkanteetako salmenta faltsuak eta simulazio bidezko zuritzeak. Ondorengo lerroetan formula bakoitzaren garapena azaldu dugu:


PROZESU FALTSUA:

1) Zuritu beharreko dirua Caiman Irletako sozietate baten bankuko kontuan sartuko da ezkutuan. 2) Zuritutako dirua berreskuratu behar duen Bostongo bankuak prozesua egingo dio Caiman Irletako sozietateari eta 10 milioi dolar eskatzen dizkio. Bi aukera eskaintzen zaizkio: amore ematea edo prozesua galtzea. Transakzioa adiskidantzazkoa bada, Caiman Irletako sozietateak zortzi milioi dolar ordaintzea onartzen du, prozesua alde batera uztearen truke. Prozesua edo arbitratzea aurrera eramanez gero, Caimango sozietateak kondena onartu eta auzitegiak edo arbitroak ezarritako kopurua ordaindu behar du.
Teknika hau oso sinplea da bere jatorritik bertatik; prozesu faltsuak lehenik zuritzaile bat behar du, bi enpresa dituen zuritzailea, bata zuritu beharreko fondoak dauden eskualdekoa eta bestea zuritutako fondoen helmuga izango den herrialdekoa. Denbora tarte luzea behar da, justizia mantsoa baita... Baina, prozesua azkartu egin daiteke nazioarteko merkataritzan oso ohikoa den arbitrajearen prozedurara joz gero. Poliziak arazo handiak izango ditu prozesua simulatua izan dela frogatzeko... Azkenean justizia diru beltzaren garbigailu moduan baliatu dute.


ENKANTEETAKO SALMENTA FALTSUA.

1) Salerosle batek hainbat artelan garaikide edo hainbat irudi afrikar ipiniko du enkantean... Zaila da objetu hauek identifikatzea. 2) Salmenta baino lehen, konplize bati diru kopuru jakin bat igorriko dio. 3) Salerosleak bere artelanak enkantean saldu eta konplizeak erosiko ditu. Lehenak, bere artelanen truke, zuritu nahi duen kopurua jasoko du. Kopuru hau enkanteko komisarioak igorriko dio. 4) Enkanteko salmentaren ondoren, konplizeak lehengo jabeari itzuliko dizkio artelanak, komisio bat jasoz.
Artelanen merkataritza kontrolatzen zailenetakoa da, objetuen identifikazioa bera bereziki zaila, batzutan ezinezkoa, izan baitaiteke. Bestalde, artelan baten balioa oso subjektiboa da eta, hortaz, nekez egiazta daiteke. Dirudienez, zuritze operazio ugari egin da arte enkanteen bidez, horrek merkatuaren igoera orokorra ekarri duelarik.


SIMULAZIO BIDEZKO ZURITZEA.

1) Errusiako mafiak Siberiako petrolioa desbideratu eta Rotterdameko merkatu librean salduko du 40 milioi dolarretan. 2) Dirua Londresko banku bateko kontu batean sartuko dute. 3) Errusiako mafiak, kontrolatzen dituen bankuen bidez, bilete berrien eskaera bat luzatuko dio New Yorkeko banku pribatu bati. 4) Londresko bankuak 40 milioiak igorriko dizkio New Yorkeko banku pribatuari. 5) New Yorkeko etxeak Erreserba Federalean 40 milioi erosiko ditu bilete berritan. 6) Erreserba Federalak bilete berriak eman eta hauek mafiaren kontrolpeko Moskuko bankuetara bideratuak izango dira. Bilete horiek, ondoren, likidoan egin beharreko legez kanpoko operazioetan erabiliak izan daitezke.
GAFI Kapital Zuritzearen gaineko Finantza Akzio Taldeak honela zioen 1996ko uztailaren 28ko bere txostenean: «

Azken 18 hilabetetan, egunero, Estatu Batuetako 100 milioi dolar inguru EEBBetatik Errusiara bidaliak izan dira espeziean, bereziki bi banku amerikarren eskutik, banku errusiarren eskaerei erantzunez. Eskatutako espezie kopuru altuak kontuan hartuta, pentsatzekoa da fondo hauen zati bat gutxienez Errusiako krimen antolatuaren beharrei erantzuteko erabiliko dela
». Beharrik ba al dute, bestela, Errusiako bankuek 100 milioi dolar bilete berrietan euren kutxa-gotorretan gorderik izateko?


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude