argia.eus
INPRIMATU
«Irratian ere saltsera hutsa naiz»
2021eko uztailaren 19a
Sasoi xarmangarria du Irantzu andoaindarrak. Ez baitu kazetaritza ikasi, soziologia eta zientzia politikak baizik.

«Molotoffera gerturatu nintzen saiotxo bat egiteko asmoarekin, eta hau eskaini zidaten. Orduan AEKn nenbilen irakasle, zirt edo zart egin eta irratia aukeratu nuen, saltsera hutsa naiz-eta»
. Astean zehar 11:00etatik 1:00ak arte esatari lanetan dihardu «Hamaiketoff»en, Mikel teknikaria lagun duela.

«Ez dakit oso natural agertzen ote naizen mikro aurrean, nahiz eta nik uste baino lehenago neurria hartu diodan»
. Politena jendearekin egiten duen hartu-eman hori zaio,

«telefono bidez izanda ere. Eta nahi ala ez, gauza eta zurrumurru askoren berri izaten duzu. Gauza bitxien artean gertatu izan zait norbaiti elkarrizketa eginda gero, ezagunak ginela konturatzea»»