DIRU BELTZAK "FINANTZA TXIRINGITOAK" DAKARTZA

  • aldakorrak murriztean, iruzurgile profesionalak agertu ohi dira. Iruzurgile hauen atzaparretan ez erortzeko, zer jakin behar den aztertu dugu.

2021eko uztailaren 21ean
Finantza munduan iruzurgile profesionalak aberasten ari dira. Inguru sozioekonomikoa beraien alde dute: gure aurrezkien errentagarritasuna etengabe beherantz doa –interes tipo ofizialak ez dira % 2,5 baino altuagoak–. Inbertsio fondoak ere errentagarritasun murrizpen horren menpe daude. Burtsa berak ere gorabeherak dauzka. Gainera, eta batik bat une hauetan, diru beltz asko dago –Europan bilioi pezeta asko, eta hortik kopuru garrantzitsua Espainian eta Euskal Herrian–, eta 2002. urtea baino lehenago azaleratu behar du, urte horretan Europako moneta ofiziala, euroa, izango baita.
Batzuk azkarrak dira ordea eta iruzurgile profesionalak, berain «finantza txiringito»en bitartez, egoeraz baliatzen dira, % 20, % 30 eta baita % 100eko errentagarritasuna ere eskainiz. Hori guztia aurrezkiak etorkizuneko merkatuetan eta dibisa edo merkantzien gaineko aukeren merkatuetan kokatzeagatik. Iruzurgile hauek Ogasun Publikoa saihesteko aukera ere eskaintzen dute. Horrela, diru beltza etxean dutenek diru horretaz libratzeko aukera ikusten dute eta era berean, errentagarritasun handia lortzeko parada. Nahiz eta guztiok jakin pezetaren truke durorik inork ez duela ematen, gero eta pertsona eta familia gehiago erortzen ari da iruzurgileen atzaparretan. Hemendik aurrera, diru beltz kopurua ikaragarria dela jakinda, finantza txiringitoak gehiago iruzurtzen ahaleginduko dira; nahiz eta gaiari buruzko informazio asko eskaini den eta iruzurra jasandakoak ere badiren.


SOZIETATE IRUZURGILEAK.

Horrelako operazioak eskaintzen dituzten sozietateak gehienetan iruzurgileak izaten dira. Finantza txiringitoak deitzen zaie eta kapital merkatuen liberalizazioaren babesean sortu dira, hemen eta Europan zehar. Lehenago nazioarteko enpresetan aritu izan dira operazioak kudeatzen. Instituzioek trabak jarri ahala, sofistikatzen joan dira enpresok.
Gaur egun, inbertsioak bai atzerriko

broker
-en bidez eta baita berme nahikoa ez duten merkatuetan ere egiten dituzte. Kapital ezarpena ere simulatzen dute dibisen erosketaren bidez. Erabakietan presa handia izaten dute. Honako arrazoiak jartzen dituzte mahai gainean: hautatutako lagun talde txiki bati eskainitako aukera bakarrak dira eta operazioak atzeratzen badira, ez dago etekinik. Txiringitoek beti urrutikoak eta exotikoak diren finantza merkatuak aukeratzen dituzte. Txiringito hauetan komisioak gehiegizkoak dira. Transworld Financial Services sozietateak –Espainiako Merkatu Baloreen Batzordeak (CNMV) 20.000 milioi pezetako isuna jarri zion– lotsarik gabe azaldu zuen Interneteko orrian 10.000 dolar inbertitzen zituen bezeroarentzat lehen komisioa % 40koa zela. Transakzio bakoitzeko 65 dolar gehiago ordaindu behar ziren.
Eta ez pentsa hau zientzia fikzioa denik. Ez. Erakunde ofizialek, azken urteotan, berrogeita hamarretik gora sozietate ikertu dituzte Espainian. Prozedura beti bera da. Informazioa eskatzen zaie eta gero hasten da ikerketa. Batzuetan txiringitoek beraiek egiten dute jardueren publizitatea, beste batzuetan iruzurra jasan duenetarikoren baten informazioa dago, eta bestela sozietate hauek hainbat herrialdetan egindako jarduera ezagutzen da.
Administrazio arauak ez dituztela betetzen jakindakoan, sozietateei isunak administrazioren bidetik jartzen zaizkie. Pertsonaren bati iruzur egin diotela ohartuz gero, epaitegiari eta poliziari berri ematen zaio, akzio legalak hasi behar badira ere.
Dagoenekoz Ekonomia eta Ogasun Ministerioak dozena bat sozietate baino gehiagori isunak jarri dizkie. Bide penala erabiltzea makalagoa eta zailagoa da. Batetik delitua zein herrialdetan egin den jakitea zaila da –sozietate hauek batzuetan beren gunea paradisu fiskaletan kokatzen dute – eta bestetik, salaketa gutxi egoten dira.
Sarritan, txiringito hauen bitartez inbertitzen den diruaren jatorriak eragiten du salaketa eza hori. Horrela da bai, finantza sozietate mota honen sarearen menpe geratzen diren pertsonak, zertan erabili ez dakiten diru beltzaren jabe ohi dira. Ez da ahaztu behar 2002. urterako diru beltzean dauden milaka milioi pezeta eta libera horiek zuritu egin behar direla eta, beraz, mafia ukitu bat duten sozietate hauen menpe erortzeko arriskua askoz handiagoa da. Hala gertatzen bada, Ogasunaren kontroletik kanpo dauden fondo batzuen jabe direla ezagutzeak, iruzur egin dietenen aurkako salaketa oztopatzen du. Zenbait adituren ustez, ostera, errenta aitorpen osagarri bat egitea eta diru hori legeztatzea, errentagarriagoa izan daiteke. Azkenean, diru beltza desagertaraziko duen iruzurgile horiengan konfiantza izatea baino errentagarriagoa bada behintzat.
Honakoak dira horrelako iruzurrak saihesteko Espainiako Merkatu Baloreen Batzordetik (CNMV) luzatzen diren aholkuak: Publikoarekiko Arreta Departamentuari kontsulta egitea, dagokion entitate hori erregistratua dagoen egiaztatzea eta inbertsio zerbitzuak eskaintzeko baimenik duen jakitea.
CNMVek hiru sozietate zehatzen irregulartasunen berri eman du publikoki: Madrileko helbidea duen Transworld Financial Services SL, Bartzelonako helbidea duen Forex Gestion SA eta Dinamica Directiva SL, Bartzelonako helbidearekin hau ere. Oraintsu, 1999ko abenduaren 5ean, «El Pais» egunkariak «

susmagarriak
» diren beste sozietate batzuk aipatu zituen, tartean Donostiako Askatasunaren Etorbideko 17. zenbakian dauden bi: Plaza Capital Asesores Financieros SA eta Trading Floor Servicios Financieros SA. Informazio iturri hauen arabera, bi sozietate «

susmagarri
» hauen administrari bakarra Guillermo Juan Gabiña Plaza da. Honakoak dira beste sozietate susmagarriak: Madrileko Consultoria y Asesoria Financiera Internacional SL (CAFI) eta Zaragozako Centro de Finanzas e Inversiones SL.
Sozietate hauek guztiak erakunde honetan erregistratu gabe daudela jakinarazi du CNMVk; ez dutela aurrezki publikoen erabilerarako baimenik; inbertsio zerbitzu enpresenak diren jardueretan aritu izanaren zantzuak badirela; eta, dagokien erregistro administratiboetan izena eman gabe egon eta baimenik gabe inbertsio aginduen jardueran aritzean arau-hauste larriak egin izanagatik, espediente zigortzaileak ezarri zaizkiela

Iruzurgileak nola harrapatu

Iruzurgile profesionalek kudeatutako finantz sozietate hauek ezagutzen dituzten adituek, txiringito hauek dituzten ezaugarrien berri eman diote iritzi publikoari. Komeni da zeintzuk diren ezagutzea, horrela beren sareetan erortzea eta gure aurrezkien kudeaketa saihestuko dugu.
Lehenik eta behin, txiringito hauek ohiko beste edozein finantza alternatibak baino askoz errentagarritasun handiagoa eskaintzen dute. Eragiketak atzerrian egingo dira, finantza produktu korapilotsuak erabiliz, esate baterako etorkizunekoak eta lehengaiak, dibisak edo indizeak erosteko aukerak. Horrez gain, inbertsio espekulatiboa dela esanez, dirua galtzeko arriskua onartzen duten klausulen sinatzea ere beharrezkoa izaten da; kudeaketa komisio handiak bereganatzen dituzte; eta izan litezkeen bezeroei ematen dieten informazioa ondo diseinatua eta enkuadernatua dago.
Txiringito hauek dirua atzerriko sozietate baten kontu korrontean sartzera behartzen dute bezeroa. Jakina, ez daude erregistratuak inongo erakunde publikotan. Sarritan izaten dituzte luxuzko egoitzak eta tankera honetako inbertsioetan izan daitezkeen arriskuei garrantzia kentzen diete. Dauden aukerak ez galtzeko, erabakiak azkar hartzea eskatzen dute eta hurbildu zaien pertsona eta beraien arteko konfiantza harremanaz ere sarri mintzo dira.
Azkenik, bezeroak nola bereganatzen dituzten jakitea ere komenigarria da. Bezeroa telefonoz harrapatzen dute lehenbiziz, baina posta, Internet eta komunikabideetako publizitatea ere erabiltzen dute

Iruzur egin dizutela susmatzen baduzu, presio egin eta salatu

Mota honetako sozietateekin kontu izatea gauza bat da, baina agian izan daitezke jadanik iruzurrean jausi diren pertsonak edo familiak, beren aurrezkiak horrelako finantza bitartekari baten eskuetan utziz. Agian, bere aurrezkiak horrelako baten kudeaketapean utzi dituen susmoa besterik ez du norbaitek. Susmo horiek egiazkoak bihur daitezke, inbertsio oparo horiek egin zituztenengana iristea bat-batean ezinezkoa denean, edo heldu beharreko informazioa inoiz heltzen ez denean, edo informazioa iluna eta osoa ez denean, edo sozietateak itzuli beharreko dirua inoiz heltzen ez denean, edo dirua erretiratzeko ahaleginaren aurrean hori egitea inbertsioarentzat une honetan izugarri txarra litzatekeela diotsutenean.
Horrelako egoeren aurrean, CNMVk norberaren dirua eskatzea aholkatzen du eta, beharrezkoa balitz, dagokion agintaritzarekin mehatxu egitea. Batzuetan presio honekin dirua berreskuratzen da, ohikoena ez bada ere. Berreskuratu ezean, gertatutakoa burtsa agintaritzari jakinarazi, eta epaitegian salaketa jarri. Holako iruzurgile profesional baten sarean erori bazara, zure inbertsioa berreskuratzeko aukera gutxi izango duzu, baina beste pertsona batzuk iruzurrean erortzea saihestuko duzu


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude