argia.eus
INPRIMATU
ARTELAN IBILTARIAK
2021eko uztailaren 19a
ARTELAN IBILTARIAK
Sei artisten 11 lanek
osatzen dute Bosteko 99
erakusketa ibiltaria. Hiru
margolari eta hiru
eskultoreren margoak,
marrazkiak eta eskulturak
biltzen ditu. Mari Puri Herrero,
Mertxe Olabe, Pedro Txillida,
Koldobika Jauregi eta Roscubas
anaien artelanak, hain zuzen. Alicia Fernandezek, erakusketaren
komisarioak, urtean zehar Euskal
Herriko erakusketa aretoetan lan
interesgarriak izan dituztelako
aukeratu ditu artista hauek.
Bosteko 99 dagoeneko Arrigorriagan,
Zornotzan eta Mungian izan da.
Azken parada, ordea, Erromoko
erakusketa aretoan egin du.
Bertan izango da urtarrilaren
29a bitartean.

«Manolito laubegi» euskaraz estreinatu da.

Laboak orkestra eta orfeoia izan ditu lagun.