argia.eus
INPRIMATU
AURREKONTUAK ONARTUAK
2021eko uztailaren 20a

AURREKONTUAK ONARTUAK

EHrekin hitzartutako zuzenketen ondoren, hizkuntz politikaren, euskarazko kultur jardueren eta euskarazko hezkuntzaren ataletako aurrekontuak onartuak dira jada Eusko Legebiltzarrean. Igoera esanguratsuak izan dira zenbait ataletan, ikastola kontzertatuetan kasu (ia mila milioi pezetako diru partida hitzartu dute).


"IKASTIRA" MATERIALA AURKEZTU DA

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) eta «Deia» egunkariak elkarlanean garatu duten materiala aurkeztu berri dute. «Ikastira» du izena eta euskara ikasi eta hobetzeko asmoz sortu da. Antzeko ekimenak egin izan dira aurretik ARGIA astekariarekin, «Euskaldunon Egunkaria» eta «Gara»rekin (azken honek astero kaleratzen du gehigarri bat AEKrekin batera).


EUSKAL ESAEREI BURUZKO
JARDUNALDIAK BILBON

Euskaltzaindiako Herri Literatura Azpibatzordeak VI. Jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengorako aukeratu duten gaia euskal esaerak izan da, Justo Maria Mokoroaren omenez (argazkian). Horretarako Bilboko egoitza hautatu dute kokagune, Tolosakoa izan arren bizitza gehiena Bilbon egin baitzuen Mokoroak. Bestalde, Herri-izendegien Jardunaldiak eta lexikografia eta hiztegigintzari buruzkoak ere antolatuko ditu Euskaltzaindiak 2000. urte honetan.


"ZENBAT GARA" EUSKARAREN INGURUAN

Euskara du ardatz kaleratu berri den «Zenbat Gara» aldizkariaren laugarren zenbakiak. Besteak beste, J.M. Sánchez Carrión, Txepetxi bere azken liburuaz egin elkarrizketa; J.C. Etxegoien, Xamar D eredua aldatzearen premiaz mintzo den artikulua; eta Todor Etxaburuk, azken urteotako pedagogia desegokitzat joz eta ildo berriak proposatuz atondu duen «2000. urterako pedagogia» lana aurkituko dituzu.