AMAITU DA DIAGNOSTIKOEN AROA


2021eko uztailaren 20an
Abenduaren 1, 2 eta 3an burutu zen Bilbon Eremu Urriko Hizkuntzen Biltzarra. Jende ugari bildu zen Euskalduna Jauregira, atzerritik etorritako adituak batetik, eta nagusiki bertakoak, hizkuntzaren normalizaziorako esparru desberdinetan lanean ari den jendea; esan nahi baita, irakaskuntzan, erakunde publikoetan, lan munduan, euskara elkarteetan eta abar.
Sarrera hitzaldia entzun gogoz lehenengo egunean garaiz iritsi ginenok disgusto txiki bat izan genuen Joshua Fishman soziolinguista ospetsuak etortzerik ez eta hark idatzitakoa Richard Bourhisek irakurriko zuela jakinarazi zigutenean. Hainbestetan entzundako izenaren atzean zer figuratako gizona dagoen jakinmina izaten baita.
Sarrera hitzalditik aurrera bata bestearen atzetik etorri ziren herrialde desberdinetako hizlariak, Québec, Gales, Eskozia, Alsazia, Katalunia, Euskal Herria... Batzu-batzuekin estuasun politak pasa zituzten bat-bateko itzulpenaz arduratu zirenak. Horrelakoetan jabetzen zara zein gutxi diren komunikatzaile onak, zein gutxik pentsatzen duen entzule edo jasolearengan bere lana prestatzerakoan, edota zein gutxi diren horretarako gai. Eta alde horretatik, besteak beste, gozamena izan zen Miquel Siguan psikolinguista katalandarra entzutea. Zahartzaroak ematen duen lasaitasun eta patxada kutsu horrekin bere jakinduriaren handitasuna erakutsi zigun oso modu apalean eta didaktikoan. Eskertzekoa benetan.
Hainbeste jende elkartzen duen gune batek zer ematen du? Nagusiki, erreferentziak, jende, proiektu eta informazio-guneei buruzkoak, besteak zertan ari direnaren berri, zeregin beretsuan dabilen jendearen arteko solasaldiak eta inpresio trukaketak; azken batean, zeure egoera neurtzeko beste neurgailu bat: haiek baino hobeto gauden, edo tokitan gauden, edo ez gabiltzan hain desbideratuta... Tartean egokitzen dira, baita ere, gutxienean, proiektu zehatz eta konkretuei buruzko informazioak, aplikazio konkretu baterako interesgarriak direnak. Bat aipatzekotan, Kataluniako Santa Coloma de Gramenet hiriko Consorci-ko teknikariek aurkeztu zuten OFERCAT bezalako aplikazio informatikoa, hiriko katalan-eskaintza zein den ezagutzeko balio duena.


ZENBAIT GOGOETA.

Eta kronika labur honetaz gain, hiru eguneko hitzaldi-betekada digerituta, zenbait gogoeta eragin digu biltzar honek gurera etorrita.
Lehenik, amaitu dela diagnostikoen garaia. Behin eta berriro errepikatu ziren aspaldidanik gure aho eta paperetan dabiltzan gauza berberak: hizkuntza erreproduzitzeko mekanismorik garrantzitsuena familia da. Honek huts egiten duenean, eskolak bete behar du egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Beraz, aisialdia, lagunartea, ingurune hurbila... eremuak apoio garrantzitsuak izan behar dute, hurrengo belaunaldietan familia izan dadin berriro transmisiorako bidea... Hizkuntzaren ezagutza ona izateak erabileran duen garrantzia, edota aldeko legedia izatea ez dela aski hizkuntza bat normalizatzeko, eragile sozialen eta dinamizatzaileen garrantzia... Diagnostikoak egitea ez baizik eta diagnostikatu dugunari aurre egitea da kontua, proiektu eta egitasmoak abian jartzeko garaia da.
Bigarrenik, aurre egite horretan ez gara zerotik hasten, gauza asko dago jadanik eginda, probatuta, saiatuta, kanpoan eta hemen. Beraz, garrantzitsua da, batetik, egina dagoen hori aprobetxatzen jakitea, ahalegin berean denborarik eta indarrik ez galtzeko, eta bestetik ongi aprobetxatzea, hau da, nork bere beharretara egokituz erabiltzea, mimetismo hutsak ez baitu funtzionatzen. Eta hemen ikusten dut daukagula Euskal Herrian zeregin inportantea gaur egun eskueran izan ditzakegun teknologia berriak erabiliz. Batean eta bestean, Euskal Herritik bertatik atera gabe, egin diren esperientziak, ikerketak, lanak, gogoetak, ongi sailkatuta eta antolatuta erraz iristeko moduan bageneuzka, etengabe aberasten, egokitzen eta osatzen aritzeko moduan, izugarrizko abantaila izango litzateke normalizazio edo biziberritze arlo honetan ari garen guztiontzat.
Eta azken gogoeta unibertsitatearekin lotua dago. Unibertsitateak normalizazioaren arlo honetan ere errealitatean dauden ikerketa eta azterketa-beharretatik hurbilago egon behar lukeela iruditzen zait. Oro har uste dut unibertsitateak bere dinamika propioa eramaten duela lanak planteatzerakoan eta maiz ez datorrela bat egon daitezkeen behar praktikoekin. Lehenik, azterketa-behar horiek definitu beharko genituzke, hau da, zer azterlan ditugu beharrezko? Eta ondoren azterlan horien arduradunak eta egileak zehaztu. Eta arlo honetan unibertsitateak badu zer eginik.
Honaino biltzar honek gogora ekarri diguna. Gogoeta gune txikiagoak eta zehatzagoak ere egokiak lirateke hizkuntza ezezik gu geu ere tarteka biziberritzeko


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude