TXANPONEK ETA SEILUEK BADAKITE EUSKARAZ?

  • eta Espainiako Konstituzioak hizkuntza ofizialak babesteko obligazioa ezarri, agintariek ez dute askorik egin. Orain bada katalana, galiziera eta euskararentzat tokia eskatzen duenik.

2021eko uztailaren 19an
Juan Carlos I Rey de España, 1998», hori da egun 100 pezetako txanponetan, Espainiako erregearen aurpegiarekin batera idatzirik dagoena. 25 pezetakoek berriz, «Castilla la Mancha» daramate jarrita erdiko zulotxoaren inguruan. Aldatzekotan ere, txanpona egin deneko urtea aldatzen da. Beste guztia berdina da, bai Katalunian bai Galizian eta baita Euskal Herrian ere. Azken 130 urteetan bileteen eta txanponen hizkuntza bakarra gaztelera izan da. Europako Batasunean egonik, 2002ko urtarrilaren batetik txanpona bera aldatuko da. Zirkulazioan sartuko dira egun horretatik aurrera euroen bileteak eta txanponak Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo eta Portugalen. Bileteak berdinak izango dira leku guztietan. Txanponek ordea, alde bat izango dute komuna eta bestea herrialde bakoitzak diseinatuko du, bere berezitasunekin. Espainian, 1 eta 2 euroko txanponek Juan Carlos I.a erregearen bustoa izango dute; 10, 20 eta 50 zentimoko txanponetan Cervantesen aurpegia agertuko da eta 1, 2 eta 5 zentimokoetan Santiagoko Katedralaren irudia. Hori da agintariek erabaki dutena. Eta gainera, txanponek Estatuaren izena gaztelaniaz idatzia izango dute soilik. Hizkuntz Aniztasunaren aldeko Erakunde (HAE) kataluniarrak «Euro anitz baten aldeko» kanpainia bultzatu zuen orain urtebete. Egitasmo honekin euroen txanponetan euskara, katalana eta galiziera erabiltzea eskatzen zuen. Espainia guztiko 33 alderdi politikoren adostasuna lortu zuen. Eta egun Diputatuen Kongresuko Ekonomia, Merkataritza eta Ogasun Batzordea euskara, katalana eta galiziera euroen txanponetan erabiltzeko lege bat lantzen ari da.


ESPAINIAR ANAKRONISMOA.

Espainian ez bezala, Europako beste zenbait herrialdetan beren hizkuntz aniztasunaren ispilu bihurtu dituzte monetak: adibidez, franko belgikarren bileteek alemana, frantsesa eta nederlandera darabilte; eta libera irlandarren bileteak gaelikoz eta ingelesez daude idatzirik. Txanponarekin batera, posta-seiluak ere herrialde baten nortasuna eta hizkuntza zabaltzeko egokiak dira. 1850eko urtarrilaren 1ean Espainiak lehen posta-seilua emititu zuenetik, 4.000 seiluetatik, lauk izan dute euskarazko testuren bat, 19k katalanezkoren bat eta zazpik galizierazkoa. Espainiak ez du emititu seilu bakar bat ere aragoieraz, asturieraz eta Aran haraneko okzitanieraz. Eta ez da inoiz egon euskaraz bakarrik idatzitako seilurik, ez eta Espainian, gaztelaniaz gain, dauden beste hizkuntzetan ere.
2000 urteko urtarrilaren 1ean beteko da Espainiako lehen posta-seilu modernoa sortu zeneko 150. urteurrena. Horregatik Hizkuntz Aniztasunaren aldeko Erakundeak «Seilu anitzak» egitasmoa jarri du martxan. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak parte hartu du kanpainan. Horrez gain, EAJ, EA, Ezker Batua eta Nafarroako CDNren atxikipena lortu du. Eta Alderdi Popularra ezik, Katalunian, Balear Irletan eta Valentzian ordezkaritza parlamentarioa duten alderdi guztien babesa du. Egun autonomia erkidegoetako parlamentuetan gaztelania ez den beste hizkuntzak seiluetan erabiltzearen aldeko lege proposamenak onartzea du helburu, gero hauek Diputatuen Kongresura hel daitezen.


BOST AUKERA.

Bost proposamen tekniko egin ditu HAEk, euskara eta beste hizkuntzak «Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionalean» emititzen den edozein posta efektutan (ez bakarrik seiluetan, baita postaletan, aerogrametan, posta etiketetan eta abar) erabil daitezen. Espainiako seilu guztiak lau hizkuntzetan egotea da horietako bat. Bigarren aukera bat da bertako hizkuntza ofizialtzat duten autonomia erkidegoetan banatzen diren seiluak hizkuntza horretan eta gaztelaniaz egotea. Sortu daitezke baita ere hizkuntza bakarreko seiluak: gaztelaniaz, katalanez, galizieraz edo euskaraz bakarrik daudenak. Beste irtenbide bat autonomia erkidego bakoitzak posta autonomia izatea litzateke, honela seiluan agertu beharreko hizkuntza, barne hizkuntza antolamenduaren arabera erabakiko lukete. Azkenik, beste ereduen konbinazioa: autonomia erkidego bakoitzak nahi duenean sortzea bere seiluak.


KONSTITUZIOAREN BABESA.

1978ko Espainiako Konstituzioak katalana, galiziera eta euskararen ofizializazioa baimendu zuen lurralde historikoetan. Eta gainera, Estatuak barne-aniztasun linguistikoa errespetatu eta babesteko beharra ezarri zuen. Katalanezko testuak dituzten 19 seiluetatik 17 eta galizierazko eta euskarazko guztiak Konstituzioa onartu ondorengoak dira. Baina HAEren ustez, honek ez du adierazten Estatuak hizkuntza desberdinen sustapen nabarmena egin duenik.
Aurten hain zuzen lortu dute bai Eskoziak eta baita Galesek ere autonomia postala, euren parlamentuen berreskurapenarekin batera. Eskoziako seilu berrietako batek bere bandera du osagai nagusi, eta Ingalaterrako erreginaren bustoa ertz batean txikian agertzen da.
XVIII. mendean, karlistek Hego Euskal Herriko lau herrialdeak bere egin zituztenean sortu zen euskal posta erakundea. Egun, EAEk, Nafarroak eta Errioxak Correos y Telegrafos-en hirugarren eskualdea osatzen dute. Eskualde honek 1998an 305 milioi posta efektu sortu zituen. Espainiako Estatura atzerritik 162 milioi posta efektu iritsi ziren eta 174 milioi bidali. Datuok seiluetan (eta bestelakoetan) hizkuntza bat edo beste erabiltzeak duen garrantziaren adierazle besterik ez dira


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude