argia.eus
INPRIMATU
SINPATIKO GEHIEGITXO
2021eko uztailaren 19a
SINPATIKO
GEHIEGITXO
Xabier Gurrutxaga honela mintzatu zen Durangoko Azoka eta euskal kulturaren inguruan «Zabalik»en:
«
Amaitu da aurten ere Durangoko euskal liburu eta diskoen azoka. (...) Nahiz eta bisitari gutxigo izan, salmentek ordea gora egin dute (...). Azoka honek kulturgintzaren arloan erakusten duen bizitasuna ikaragarria da. (...) Esan genezake euskaraz eginiko kulturaren bidea bide segurua dela eta etorkizunaz kezkati egoteko motibo handirik ez legokeela. Paradisuaren bidean bageunde bezala, alegia.
(...) Ez dakit, euskal letren eremura etorriz, azokak erakusten duen bizkortasun hori eguneroko errealitatean erakusten ditugun joera eta portaerekin bat datorren ala ez. Ezetz esango nuke. Alegia, azokako ispiluak erakusten digun paradisuaren eta urtean zehar geure kultur egarria (...) asetzeko erabiltzen ditugun iturri klaseen artean badela, noski, diferentzia nabarmenik. (...) Uste dut kasu honetan ere ederki aplika daitekeela Bernardo Atxagak duela gutxi Donostian emandako hitzaldi batean aurreratu zigun sailkapen hura. Alegia, azokaren inguruan (euskarazko kulturarenean) ere ez ote dagoen «sinpatiko» gehiegitxo «patetiko»en benetako kopuruaren kaltetan ».