LAN GATAZKEK ERAGIN ZUTEN ENPRESARIEN ANTOLAKUNTZA

  • enpresarien lehen antolakuntzaren oinordekoa da. 1899an sortu zen, bereziki Ezkerraldean eta Ibaizabalen inguruko meategi ingurunean bizi zen langiro gatazkatsuari erantzuteko.

2021eko uztailaren 21ean
Bizkaiko Enpresarien Konfederakuntza (CEBEK) euskal enpresarien lehenengo antolakuntzaren jarraitzaile da, hau da, Ekoizleen Bizkaiko Liga (1894) eta Bizkaiko Industri Zentroa (CIV) (1899) izeneko haien oinordeko, eta ehun urte bete ditu aurten. Espainiako Estatuari dagokionez, enpresarien bigarren antolakuntza zaharrena da. Gaur egun ere, Bizkaiko enpresariek konfederakuntza batean bildurik jarraitzen dute, herrialdeko elkarte, federazio eta enpresen euskarri izateko xedez. Industrializazioa Euskal Herriko lurralde gehiagotara hedatu zen heinean, enpresarien antolakuntza berriak sortu ziren, beti ere Hego Euskal Herrian nahiz Iparraldean indarrean egon diren legeria politikoak mugatuak.
CEBEKeko egungo lehendakari Jose Maria Vazquez Eguskizak honela laburbiltzen du erakunde honen jatorria: «

Ehun urte igaro dira Bizkaiko enpresari kopuru garrantzitsu bat antolakuntza baten beharraz jabetu zenetik, kolektiboaren kezkak eta eskakizunak aurkeztu eta bideratzeko beharraz jabetu zenetik. Gaur egungoaren aldean oso ezberdina zen egoera. Garai hartan gai batzuk nagusitzen ziren: merkatu eta produkzio nazionalaren babesa, erakunde sindikalen indarraren ondorioz sortu zen desorientazioa eta merkataritza mugak desagertarazi zitzaketen nazioarteko hitzarmenekiko kezka larria. Horrela sortu ziren Ekoizleen Bizkaiko Liga (1894) eta CIV (1899)
». Azalpen hori erakunde horren ehun urteko historia biltzen duen liburu mardularen aurkezpenean egin zuen. Liburua historia arloko euskal aditu talde batek osatu du.


BIZKAIKO INDUSTRI ZENTROA.

Nahiz eta CEBEKeko oraingo lehendakariak adierazitakoa joan den mende amaierako egoerari ondo egokitzen zaion, egia da, bestalde, enpresarien lehenengo erakunde horren sorrera, batez ere, garai hartako langiro gatazkatsuak eragin zuela, orduko partaideek aitortzen dutenez. Horrela, 1933tik 1937ra CIVeko lehendakari eta ondoren idazkari izan zen Luis Barreirok honako hau idatzi zuen 1942an, aurreko urteetako jarduerari buruzko memoria batean: «

Industriariek, sarritan, laneko jarduera hausten zuen giro gatazkatsua izaten zuten langileekin (...) eta elkarte bat eratzea erabaki zuten, lan arloko konponezinak sortzen zirenerako jarraibide batzuk adosteko eta, xedapen ofizialak aztertu ondoren, enpresariek bere jardunean jarraitu beharreko prozedurak ezartzeko...
».
Ignacio Olabarri Gortazar eta Ignacio Arana Perez euskal historialari doktoreek hainbat azterketa egin dute enpresarien euskal erakunde honen jatorriari buruz, eta honela diote: «

Urte hartako (1898) sindikatuen berrantolaketa eta indartzealdiaren testuinguruan, metalurgiako enpresari talde batek –horietako gehienak Ekoizleen Ligako partaide edo zuzendariak– eta eraikuntzako hainbat nagusik industri zirkulu bat sortzea erabaki zuten. Honela zioen 1898ko azaroaren 6ko "La Voz de Vizcaya"k Bizkaiko Industri Zentroa izango zenari buruz egunkarietan argitaratu zen lehen berria izan litekeen honetan: `Ekoizleen Ligari eta Merkataritza Ganbarari indarrik kendu gabe, industriarien elkarte iraunkor bat eratuko du industri zirkuluak, langileekiko harremanetan elkarren artean babesteko, antzeko fabrikatzaileekin maiztasunezko harreman teknikoak izateko eta, behar denean, gobernuarengana joateko legezko interesak defendatzera'
».
Proiektuari honako hauek ekin zioten: Ignacio Ituarte, metalen fundiziorako tailer txiki baten jabea eta Ekoizleen Ligako partaidea; Marcelino Ibañez, ohe metalikoen lantegi baten jabea, Ligako bazkidea; eta Lucio Ortiz de Urbina, latorritegi lantegi baten jabea. Hiru horien artean osatu zuten 1898ko abenduaren 4ko Industriarien Batzarrean buru egin zuen behin-behineko mahaia, CIVen ibilbideari hasiera emanez. Handik astebetera, abenduaren 11n, CIVen batzar eratzailetzat har dezakegun bilkura egin zen. Erakundearen estatutuak onetsi zituzten bertan. Handik hilabete bira, 1899ko otsailaren 18an, erakundea legez eratu zen

Langile-erresistentziako lehen elkarteak Bizkaian eratu ziren XIX. mendean

Bizkaiko Industri Zentroaren (gaur CEBEK) sorrerak lotura zuzena da XIX. mende amaierako langileen bizi eta lan baldintzekin. Nagusiek garai hartan ezarritako neurri batzuk langileen erresistentzia indartzea, elkarteak eratzea –gerora sindikatuak sortu ziren– eta hainbat greba –kasu batzutan oso bortzitzak– burutzea ekarri zuten.
Garai haietan etorri zen Bilbora Facundo Perezagua Toledoko metalurgilaria. XIX. mende amaierako sindikalista nagusiak sozialismoa ezartzeko egin zuen bertan lan. 1886tik 1903ra bitartean tokian tokiko 13 elkarte sozialista eta 59 erresistentzi-elkarte osatu ziren, bide batez UGTren oinarrizko lehen zelulak eratuz. Bizi eta lan baldintzak hobetzeko aldarrikapenak egiteko baliabide erangikorrenak izango ziren Bizkaiko langileentzat. 1890ean egin zen maiatzaren 1eko lehen ospakizuna, eta baita meatzarien lehen greba orokorra ere. Eta lan arloko negoziaketetako baliabide nagusi gisa bortizkeria erabiltzea izan zen garai hartako borroken ezaugarria.
Ignacio Olabarri Gortazar eta Ignacio Arana Perez historialarien ustez, «bortizkeria» hori arrazoi jakin batzuengatik gertatu zen. Batetik, meatzari, siderurgilari eta eraikuntzako langile askoren behin-behinekotasuna eta espezialitate maila urria kontuan izanik, erraza gertatzen zen grebalariak ordezkatzea, eta horrek ahuldu egiten zuen nagusiekiko zuten indarra. Eta bestetik, erresitentzi-elkarteak ez ziren nahiko indartsuak eta ez zuten biltzen zegokien lanbideko langileen gehiengoa modu iraunkorrez; horri esker nagusiek beti zeuzkaten behar zituzten «eskirolak», eta grebalariek horien lana eragotzi beharra zeukaten, beren borroka irabazi nahi bazuten.
Historialari horiek beraiek diotenez, bortizkeriak garai hartan Bizkaiko lan harremanetan izan zuen presentzia kontuan izanik, «

atsedenik gabeko gerraz
» hitz egin genezake, bai langileen elkarteen jarreragatik eta bai nagusien elkarteek haien aurka hartutako jokabideagatik. Atsedenik gabeko borroka giroa nabarmen ageri da XIX. mendearen azken hamarkadan izandako greba kopuruan ere: gutxienez 23 izan ziren lehen greba uholdean, 1890etik 1893ra bitartean (horietako bi greba orokorrak meagintzan, 1890ean eta 1892an); eta hamarkadaren erdialdeko bi urteetan halako barealdi baten ondoren (12 greba, gutxienez, 1894tik 1898ra bitartean), bigarren uholde bat izan zen, 51 grebatik gora burutuz 1893tik 1903ra bitartean.
Gatazka giroa oso larria izan zen 1898an eta 1899an. Oinarrizko jakien prezioak igo izanak eta urte horretako ekonomiaren indarberritzearen ondorioz Bizkaiko industriak geroz eta eskulan gehiago behar izateak erabat areagotu zuen lan arloko gatazka giroa 1898an: mearen zamaketarien greba, soldata igoera eskatzeko (martxoan, Urtuellan, hiru hildako eraginez); greba Labe Garaietan kaleratze baten ondorioz...
Hurrengo urtean, 1899an, gatazka areagotu egin zen industria eta garraio sektoreetako mobilizazioekin. 1900. urtean tentsio handia bizi izan zen Bilbon. Ia lanbide guztiak gatazketan murgildurik zeuden (tranbiak, telefonoak, portuko zamaketari eta orgariak, eraikuntza...), eta langile elkarteek martxotik ekainera bitartean bultzatutako ekintzak geroz eta gogorragoak ziren.
Gorakada horrekin batera, aipatutako historialariek diotenez, erresistentzi-elkarte gehiago eratu ziren; hala nola, Sestaoko Mekanikarien Elkartea 1898ko uztailean (torneroak, doitzaileak, arrabotatzaileak eta zulatzaileak bilduz) edo zilindreroena azaroan. Antolakuntza garapen hori erabat indartu zen 1899an, eta urte horretatik 1903ra bitartean 43 langile-elkarte berri sortu ziren.
Bizi eta lan baldintzak aldarrikatzeko elkartegintzaren beroaldi horrek eragin zuen, beste ezerk baino gehiago, patroien erantzuna. Bizkaiko Industri Zentroa eratu zuten hain zuzen ere 1899an, enpresari eta gremio korporatibo gisa zituzten interesak babesteko

Ekoizleen Bizkaiko Liga izan zen jatorria

Ekoizleen Bizkaiko Liga izan zen Bizkaiko Industri Zentroaren jatorriko elkartea. Elkarte hau 1894an eratu zen, batez ere, 1891ko Arantzela «lehertarazten» zuten Merkataritza Itunen aurka Kataluniako industriariek ekin eta bultzatutako protestaldien eraginez. Kataluniako industriariek itun horien aurkako bilkura handi bat antolatu zuten Bartzelonan. Garai hartako arazo politikoek ezinezko bihurtu zuten bilkura hori burutzea. 1893ko udan bi atentatu izan ziren Bartzelonan, bat Martinez Campos generalaren aurka (hildako bat eta hamabi zauritu eraginez) eta bestea lehergailu bidez Liceoaren aurka (25 hildako eraginez). Horren ondorioz, setio egoera ezarri zen Bartzelonan, eta bilkura Bilbon egin zen 1893ko abenduaren 9an. Bilera horretan, ekoizleen elkarteak «

lehendik ez zeuden lekuetan
» eratzea erabaki zen.
Testuinguru horretan eratu zen lehenik Bilbon Ekoizleen Liga Nazionala. Aldi berean euskal industriariek, batez ere Bizkaiko siderometalurgia sektorekoek, Ekoizleen Bizkaiko Liga eratu zuten –Iparreko Ekoizleen Liga eratzeko ahaleginean izandako porrotaren ondoren–. Estatutuak 1894ko urtarrilaren 15etik 17ra bitartean onetsi zituzten, eta Gobernadore Zibilak urtarrilaren 22an. Estatutuen arabera, Ekoizleen Bizkaiko Ligaren xedea «

ekoizpenaren arlo guztiak bultzatzea zen, botere publikoengandik lanaren eta ekoizpen nazionalaren garapena ahalbideratuko zuketen legeak eta xedapenak lortu ahal izateko asmoz
». Bertako Zuzendaritza Batzordea hainbat enpresa garrantzitsuri atxikitako pertsonaz osaturik zegoen, hala nola Labe Garaietako Molina, Pablo Alzola, Gabriel Villalonga, Enrique Disdier edo beste enpresa batzuetako Guillermo Pradera, Zaracondegui, Victor Chavarri, Federico Echevarria...


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude