argia.eus
INPRIMATU
JOALDUNAK EUROPA ZAHARREAN
2021eko uztailaren 21a
JOALDUNAK EUROPA ZAHARREAN
Europako mundu zaharrean zehar
barreiaturik dago joalduna. Ez da
soilik euskalduna. Eihartzea Kultura
etxeak burututako ikerketak toki
bakoitzak era ezberdinetako joaldunak
dituela ondorioztatu du. Thierry Truffaut etnologoak egindako ikerketa euskaldunak
duela bizpahiru mila urte zeuden lurraldetatik hasi zen. Ondoren, Kantabrian eta Biarnoan –garai batean euskaldunak ziren lurretan– ohitura berdintsuak aurkitu zituen. Eta azkenik, Portugalen, Bulgarian eta Grezian ere topatu ditu Truffautek joaldunak. Aurkitutako ñabardurak erakusketa ibiltari batean ikusi ahal izango dira orain. «Txilin» izeneko erakusketari otsailaren bukaeran emango zaio hasiera Hazparnen. Ondoren Euskal Herri guztian aurkeztuko
delarik. Internet gune bat ere jarriko dute informazio guztia bilduz. Horrez gain,
kaleko animazio bat sortuko dute
inauterietako pertsonaia nagusiekin.

«Putz» eta «Bazka» aldizkari berriak.

EOSek lan berria egin du Carlos Alvarezekin.