argia.eus
INPRIMATU
«PETRA DELICADO»REN KASU ARRAROA
2021eko uztailaren 19a
«PETRA DELICADO»REN KASU ARRAROA
Kantitatea ez da kalitatea. Hori da bederen, Tele 5ean deritzotena, ostegun gauetako «Petra Delicado» saioak antenan segitzen baitu, audientzia baxua izan arren. Zergatik? Tartean doazen iragarkiak oso errentagarriak direlako. Telesaila ikusten duen jende gehiena 54 urtetik beherakoa da, eta % 65 berriz, klase ertainekoa eta goi klasekoa

PAILAZOEN ITZULERA «BARREBUS»EN
Iaz 25 urte bete zituztelarik, eta aspaldiko partez saio finko bat eduki gabe egon eta gero, indarberriturik etorriko zaizkigu Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak. Ikuskinek ekoiztuko duen saioak «Barrebus» du izena eta astero grabatuko dute Miramongo estudioetan, Kike Amonarriz zuzendari lanetan dela

MIKEL LEJARZA FUTBOL EMANALDIEN KONTURA
Mikel Lejarza Tele 5eko zuzendari nagusiak datu argigarri bat bota du berriki: Espainian iaz 37.500 milioi pezeta xahutu ziren 700 futbol emanalditan. Ba, horren erdia bakarrik eman izan balute, gainontzeko aurrekontuaz 13 telesail, 175 telefilm eta 350 milioiko 300 film egingo ziratekeen, bidenabar ehundaka lanpostu sortuz