KONTSEILUA: HERRIAREN XEDEA


2021eko uztailaren 19an
Z

eintzu dira Kontseilu Nagusiko hizkuntza gutxituen saileko buru gisara zure betebeharrak?
Hasteko erran behar dut, nire lanpostu hau sortu berria dela, eta ez dut ez xede zehatzik ez baldintzarik. Nire betebeharra, Kontseilu Nagusiak agintzen eta dituen eskuduntzen araberakoa da, ez aboro. Orokorki, bai gaskoiari bai euskarari sostengua emateko sortu da nire lanpostua. Erran behar dut alta, bakarra naizela. Ez naiz sail bateko burua. Buru bakarra naiz.

Azken sei hilabeteotan zein izan da burutu duzun lana, bada?
Ene lana, funtsean, Kontseilu Nagusia eta herri elkarteen arteko harremanak sustatzea da. Kontseilu Nagusiak onartu du bere aurrekontuan diru bat ematea euskaraz nahiz biarnesez ari diren herri elkarteei. Hori da azpimarragarriena nik uste. Eremu ezberdinetan ari diren elkarte hauekin harremanak zertan diren, eta plangintza bat aurkeztu berri dut Kontseilu Nagusian. Orain, plangintza onartzearen beha naiz.

Eta nolakoa izan da elkarte ezberdineko partaideekin izaniko harremana?
Goizegi da bilan baten egiteko. Besteak beste, AEK, IKAS, Seaska nahiz Kalandreta, Ikas-Bi elkartearen ordezkariekin bildu naiz, banaka. Haien proiektuak nola dauden aztertu ditugu. Nik beren txostenei jarraipena egiten diet, eta nire esperantza da elkarte hauen proiektuak Akitaniak Estatuarekin sina lezakeen hitzarmen batean sartzea. Horixe da gure helburua. Baina ni teknikari bat besterik ez naiz.

Hedabide alorrean ari diren elkarteekiko harremana ere landu al duzu?
Bai. Alor horretan bederen nire izendatzeak irekidura bat gehiago ekarri du, lehen ez baitzen nehor arduratzen. Euskal Irratiak edota Okzitaniako Radio Pays-ekin bildu naiz.

Nolako dinamika dago Biarnoan okzitanieraren inguruan?
Hemen ere elkarteak daude. Euskal Kultur Erakundearen antzeko bat «Etudes Occitaines» deitua. Oro har, Biarnoko kultur zentroak eta elkarteak egoera zailean daude. Ipar Euskal Herriko egoera ahula dela uste badugu, hemen are ahulago da herri mugimendua.

Hizkuntz Kontseiluaren aferaz zer iritzi duzu?
Oixtian aipaturiko Estatua eta Akitania Erregioaren arteko hitzarmena gauzatzen bada, naski, Hizkuntz Kontseilua eratuko da. Alta, afera biziki konplikatua da. Hautetsien artean ere diferentziak daude. Batzurentzat Kontseilu hori gehiegizkoa da, beste batzurentzako ez aski. Artean, euskaldunok gara petzero, bistan da

Konstituzioa oztopo

Frantziako hizkuntza gutxituen auzia ez omen da ezker eta eskuinaren arteko kontua. Gisa horretara uste dute behintzat, herri gutxituen alde lanean ari diren erakunde eta elkarteko partaideek. Politiko frantziarrak –herri minorizatuen izenean kargudun abertzalerik ez dago– nagusiak izaki, intuizioz mugitzen dira auzi honetan. Politikaren eragileen arteko kontua da handi-handika; politiko bakoitzaren baitan garatzen ari den sentsibilitateen araberakoa, funtsean. Politikoen beren konbikzioak aldatuz eta eboluzionatzen ari dira hizkuntza gutxituei buruz, nolabait. Badago betiere, konbikzioak aldarazten dituen faktoreak naski. Hizkuntza gutxituen kasuan, eskualde bakoitzean, herritarren kontzientzia handitu da azken hamarkada honetan. Inkestek erakusten dutenez, herritar gehienak babes gabeko hizkuntzak salbatzearen alde agertzen dira. Frantzia Europan sartzearekin batera, herritar norberak kontzientzia amini bat gehiago hartu du bere nortasunaz, antza. Frantses herritarren nortasun mugatzailea Frantziako Konstituzioa bera da: hizkuntza frantsesa da bakarra Estatuan.
Hori dela-eta, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilu Nagusiak Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua aldatzea eskatu du aurten. Francois Bayrou kontseilari nagusiak aurkezturiko mozioaren alde agertu ziren hautetsi sozialista guztiak. Departamenduko ezkertiarrek eta zentristek bat egiten dute puntu honetan, Baigorriko auzapeza –UDFko– Marcel Monlog hautetsiak salbu. RPRko hautestien artean, 13tik 6 Konstituzioa aldatzeko agertu dira. Konparazione, Garaziko Michel Intxauspe kontseilaria alde dago, eta Donibane Lohizuneko Michele Alliot-Marie kontseilaria kontra izan gabe, Jacques Chiracen alde agertu ohi da. Honen ustez «Europako Kartari buruzko hainbat puntu nekez aplikatu ahal izango da»


Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude