ERAKUNDEAREN ESKAINTZA ETA GIZARTEAREN ESKAERA


2021eko uztailaren 27an
Frantsesaren nagusitasuna finkatzen duen idazki fundatzailea 1539 urtean finkatu zen; Villers-Cotterêts-eko manupean: «Frantsesa da zuzenbidearen hizkuntza». Herri hizkuntzei nolabaiteko publikotasuna eman zien lehen idazki ofiziala 1951koa da, Deixonne deitu legea. Azken honek posibilitatu zuen tokian tokiko hizkuntzek Hezkuntza Nazionalean sartzeko baimena ematea. Bien bitartean, eta mende erdi bat iragan ondotik, hizkuntz eskubideak bi zerrendetan sailkatzen dira, alde batetik, frantsesa erabiltzeko eginbideak, bestetik herri hizkuntzak erabiltzeko askatasunak. Bien artean jokatzen da herri hizkuntzen aldeko borroka eta etorkizuna.
Hizkuntza guttituen salbatzeko bi baldintza beharrezkoak dira, hizkuntz erakundearen aldetik eta gizartearen hizkuntz eskaera. Biak elgarrekin doaz betiere: hizkuntza herriarena delakotz, erakundea hizkuntzaren zaindaria da. Baina ez da aski. Ikusi Irlandan zer gertatzen den. Hortakotz, hiztunek beren atxikimendua erakutsi behar dute hizkuntzaren alde, familiako jarraipena segurtatuz eta egunero erabiliz etxean eta gizartean.


ZERTAN DA GIZARTEAREN ESKAERA?

Hexagonoan eta itsas-handian badira 76 hizkuntza. Batzutan atxikimendua handia da, hala nola, euskararen, bretoiaren eta kreoleraren alde. Dirudienez, eskaera ahulagoa da OC eta Oïl-eko hizkuntz eremuetan. Inork ezer ez du eskatzen Guianako 20 hizkuntzentzat alabainan. Hain zuzen ere, Frantziako hizkuntz legediaren oinarria gizartearen eskaera da. Adibidez, guraso multzo aski handiak nahi badu, eskola batek ikasgela elebidunak ireki ditzake. Gizarte zerbitzuen mailan ere, eskaera zerbait bada: jatorrizko toponimia, euskarazko helbideak, posta zerbitzuetan, harreman elebidunak udaletxeetan eta saltegietan. Herri emankizunak irrati eta telebistan.
Zorigaitzez, euskarari buruzko atxikimendua ahulduz doa egunetik egunera. Alabainan, nekagarria da beti eskale izaitea: militantismoa beharrezkoa bada ere, ez da egoera normala, normalizazio falta frogatzen baitu. Familiako transmisioa guttituz doa, kasu: bi gurasoak euskaldunak direlarik ere, haurren % 83 dira euskaldun, guraso bat erdalduna delarik, haurren % 72 dira erdaldun.


ZERTAN DA ERAKUNDEAREN EGINBIDEA.

Eskaera ahulduz doa, hizkuntz eskaintza ahula baita erakundearen aldetik. Frantziako estatuaren herri hizkuntzez axolatzen direnen helburu nagusiak bi dira: «hizkuntz legea» eta «izate konstituzionala» erdiestea. Dirudi, gaur egun, Bernard Poignant eta Guy Carcassonne-en txostenak (1999) irakurriz itxaropena haizu eta zilegi dela. Alde batetik, gobernuak sinatu dituen Eurokartako neurriak, Kililea txostenak (1994) definitzen duen «legezko izate egokiaren» oinarriak dira. Bestalde, parekotasun bat agertzen da hizkuntzen artean: nola herri hizkuntzek Frantzian beren lekua bilatzen duten, halaber, frantsesak Europan berea zaintzen du. Borroka berdina daramagu. Legegileek gehi bezate «Frantziako hizkuntzek ondare nazionala osatzen dute». Helburu praktikoa da «hizkuntz antolaketaketa» programa zabal bat finkatzea eta urtez urte eramatea. Hortakotz, bilgune batzu eraiki behar ditugu hautetsien, administratzaileen eta hiztunen artean. Paperean, Eskualde hizkuntzen Kontseilu bat bada, 20 urte hauetan loerian dagoena. Dinamika gizartetik etorriko da.
Alor honetan, Euskal Herria eredu bilakatzen ari da. Alabainan, Garapen Kontseiluak «Lurralde Antolaketa Eskeman» (1997) euskararen aldeko programa definitu zuen, eta Hautetsien Kontseiluak ildo beretik 11 ekintza onartu zituen. Helburuak finkatuak dira. Bainan ikusiz Hizkuntz Kontseiluaren eraikitzeko zailtasunak, asma dezakegu gure esku diren elkarteen ekimenak beharrezkoak izanen direla, erakunde politikoen mugiarazteko


Azkenak
2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude