- Gernikako estatutua onartu ondoren, Eusko Legebiltzarra sortu zen. Carlos Garaikoetxea izendatu zuten Lehendakari.
- Ramon Labaien Eusko Jaurlaritzako Kultur kontseilari izendatu zuten. Bere ekimenez sortu ziren ETB, Euskadi Irratia, HABE eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
- Martin Zabaleta, Pasang Temba sherpa lagun zuela, Everesteko tontorrera heldu zen. Munduaren gailurrean ikurrina paratu zuten.
- 1980ko martxoan 15.000 lagun bildu ziren Iruñean «Euskara Nafar Hizkuntza» lemapean.
- Ekainaren 18an, UPN, UCD eta PSOE euskara Nafarroan hizkuntz ofiziala izatearen aurka posizionatu ziren Nafarroako legebiltzarrea.
- Kaputxinoen jabetzakoa zen «Zeruko Argia» aldizkaria kooperatiba batek eskuratu eta ARGIA bilakatu zen.
- «La Voz de España» egunkaria desagertu zen.
- Azaroaren 14an, «Anaitasuna», «Jakin», «Herria» eta ARGIA aldizkariek «Euskal Prentsa euskaraz» kanpainari ekin zioten.
- Itzultzaile eskola sortu zen, Xabier Mendigurenen zuzendaritzapean.
- EHU Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa sortu zen.
- Euskaltzaindiak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua sortu zuen.
- Araba Euskaraz ikastolen jaialdia antolatu zen estreinakoz.
- Bertsularien lagunak Ipar Euskal Herriko bertsolarien elkartea sortu zen.
- «El proceso de Burgos» filma aurkeztu zuten urtarrilaren 11n.
- Dantzari Eguna zela eta, 150 dantza-talde bildu ziren Baionako errugbi zelaian maiatzaren 31n.
- Urtearen hondarrean, «Susa» literatur aldizkaria sortu zuten EUTGko filosofiako hainbat ikaslek.
- Xaguxarra izenez, hainbat euskal idazle garaikideren antologia plazaratu zen.
- Tere Irastortza idazlearen «Gabeziak» poesia-liburuak Espainiako Kritika saria jaso zuen.