NAFARROA IZANGO DA AURTENGO PROTAGONISTA

  • Iaz baino argitalpen gehiago izango da eta Nafarroa hartu dute gai nagusitzat.

2021eko uztailaren 27an
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 34 urte beteko ditu aurten. Gerediaga elkarteak «Azoka Birtuala» sortu du eta 2000 urte hasieratik aurrera salmenta elektronikoa gauzatuko da. Etorkizunerako egitasmo honi esker, urte osoan munduko edozein tokitatik Euskal Herriko liburu, disko, CD-ROM, aldizkari eta bestelako produktuen berri izan eta hauek erosteko aukera izango dugu www.durangokoazoka. com helbidera zuzenduz. Urtero lez, milaka euskaltzale hurbilduko da Durangora. Gerediaga elkarteko zuzendari Anton Mari Aldekoa-Otalorak dio asko aberasten dela herriko giroa azoka egunetan:

«Pasa den urtean 120.000 pertsona inguru hurbildu zen eta herriak beste kolore bat hartu zuela esan daiteke
». Gerediagako zuzendariari ilusioz dir-dir egiten diote begiek azoka egunotan agian ezuste baten berri emango digutela azaltzean:

«Tamalgarria da giro euskaldun hau urtean behin soilik bizitzea. Horregatik, agian urtebete barru euskarak eta euskal kulturak herri honetan toki berezia izango dute
». Ezuste eta omenaldiz betea egongo da aurtengo azoka.
800 urte dira Durangoko lurra Nafarroatik banandu zela eta

«beti esaten da Nafarroa Euskal Herria dela, baina gero hori guztia airean gelditzen da. Horregatik erabaki dugu aurtengo azoka Nafarroari eskaintzea, beroni merezi duen lekua emanez»
. Azokako mahainguru eta hitzaldiak Nafarroari buruzkoak izango dira: euskarazko komunikabideak Nafarroan, ohiturak, lurra, eta euskararen egoera, besteak beste.

Nor hurbiltzen da azokara

Pazientzia ikaragarria behar izaten dute informazio standean egoten diren Gerediagako kideek eta informatzeko lan horretan makina bat buruhauste izaten dute. Behin emakume bat beraiekin haserretu zen, ez zekitelako bere ilobak eskatutako liburua zein zen.

«Esan dit azalean 3 globo dituela: bata azula, bestea gorria eta berdea bestea. Zein standetan aurki dezaket?»
.

«Gu aho zabalik gelditu ginen»
azaltzen du Gerediagako kide batek

«eta galdetu genion ia izenburua bazekien, edo behintzat zeri buruzkoa zen. Azkenean gurekin haserretu eta alde egin zuen. Baina honelakoak salbuespenak baino ez dira»
. Gainera, aurten lehen aldiz liburu aurkezpenak egitarautik kendu dituzte –

«ez baitzen inor joaten»
– eta informazio standean azokako berritasunak azaltzen dituen aldizkaria eskura dezakegu.

«Zorionez, azokan asko saltzen da eta urtero 100 milioi pezeta inguru (4 milioi libera) gordin fakturatzen da; batez beste, 700.000 pezeta standeko. Sartzen den oro poltsarekin irteten da»
, azaltzen du Gerediagako arduradunak. Azokara hurbiltzen denaren profila honela osa dezakegu, lau tipologiatan: 1) egun pasa hurbiltzen den familia; 2) gazte koadrilak, Ibilaldian bezala, lehenengo azokara bisita eginez eta arratsaldez tabernetara poteatzera doazenak; 3) egunero azokan daudenak eta beti zerbaitegaz irteten direnak; 4) gauza zehatz baten bila sartzen direnak.

Karpaz landa zer eta non

Aurten azokako 3 postutan kutxa txartelagaz ordaintzeko aukera izango da.

«Urtero arazoak izaten ditugu trukerako txanponen faltan izaten garelako. Hau dela eta, aurrerantzean pixkanaka kutxa txartelaz ordaintzeko baliabideak jartzen joango gara»
, dio Aldekoa-Otalorak. Dena den, aurten azoka ondoan BBK-ko autobus bat egongo da bisitariei erosketa errazteko.
Durangoko Azokako karpatik gertu dagoen Momotxo tabernako Iñaki Loizateren ustez,

«egun horietan, asteburuan batez ere, 20 aldiz hazten da jende kopurua eta batez ere gipuzkoarrak hurbiltzen dira»
.

«Noizbehinka kokoteraino bukatzen dugu, jendea trumilka eta presaka etortzen baita, tragoa edo pintxoa hartu eta berriz azokara bueltatzeko. Durangoko jaietan eta azoka egunotan saltzen dugu gehien»
. Azoka inguruko tabernariak oso pozik daude azokarekin. Axpe tabernako Karlos Aranzabalek dioenez,

«jende gehien goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean izaten dugu. Guk normalean baino pixka bat goizago zabaltzen dugu; jendeari, hotzarekin, salda beroa hartzeko gogoa sartzen zaio goizean»
. Taberna hontako arduradunak dio bertaratzen den % 80 kanpokoa dela eta guztientzat jakia egoteko inoiz baino pintxo gehiago prestatzen dituztela. Begiak tabernako Jabier Bilbao ere gustura dago:

«Inoiz baino lan gehiago izaten dugu, tabernan lanean beste 2 gehiago izaten dira. Jende jatorra hurbiltzen da. Azoka merkatu plazan burutzen zenean jende gutxiago izaten genuen baina Landakon egiten denetik askoz jende gehiago dator gurera»
. Liburu eta Disko Azokatik gertu dauden taberna hauek lekukoa alde zaharrekoei pasatzen diete azoka ixten denean. Iluntzean, Goienkaleko tabernak Durangora hurbiltzen diren gazteez betetzen dira eta egunez ere alde zaharra jai giroz janzten da. Bestalde, urtero lez, azokako taberna karpan bertan egongo da eta merkatu plazan, berriz, artisau erakusketa.
Egun hauetan, ostiralean hasi eta asteazkena bitarte, adin guztiendako anitz ekitaldi egongo da. Aipagarrienak hauek dira: haurrentzako eskaintzen artean, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen bisita batetik, eta Berbaro euskara elkarteak azoka barnean prestatu duen irakurketa txokoa, bestetik. Abenduaren 4an, larunbatean,

«+ dendak»
elkarteak antolaturik, Benito Lertxundiren kantaldia izango da Jai Alai Pilotalekuan. Dantza emanaldi bat ere ikus ahalko da: abenduaren 5ean herriko Kriskitin dantza taldeak

«Galeusca 99»
ikuskizuna eskainiko du. San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 20:00etan, Durangoko taldea Galizia eta Kataluniako taldeekin batera arituko da dantzan. Abenduaren 6an, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Jon Lopategi muxikar bertsolariari (Euskal Herriko txapeldun 1990ean, Bizkaiko txapeldun 1962, 1964 eta 1967an) omenaldia egingo diote Jai Alai Pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan. Izan ere, Lopategik asko lagundu die Durangoko zenbait bertsolariri: Unai Iturriaga, Igor Elortza... Bizkaiko bertso eskola askoren alde eginiko lana eskertuko diote bertan bilduko diren 30 bertsolarik, eta azken mendeko bertsolaritzari errepasoa egingo diote.

Omenaldiak

Aurtengo azokan beste 2 omendu egongo dira. Gerediaga elkartekoek sarrera hitzaldia abenduaren 4an egingo dute eguerdiko 12:30etan. Bertan

«Euskararen alde Nafarroan lan asko egin duen Jose Maria Jimeno Jurio»
omenduko dute. Artaxonako historialari eta etnografoak Nafarroako historia, folklorea eta geografiaren inguruko ikerketa asko argitaratu ditu, beti historiografia ofizialak ukitu gabe utzitako edo egia estaltzeko landutako gaiei helduz. Hala nola:

«­Dónde fue la batalla de Roncesvalles?»
,

«Historia de Pamplona»
,

«Navarra jamás dijo no al Estatuto»
eta

«Historia de Navarra, desde los orígenes hasta nuestros días»
, besteak beste.

«72 urteko gizon hau beti borrokan ibili da Nafarroan euskal kultura defendatzen»
eta hau saritzeko Gerediagak, bere seme Roldan Jimenorekin batera, omenaldia egingo dio.
Gerediaga elkarteak urtero Durangaldeko pertsona bati eskaintzen dio azokako azken eguna. Aurten, iragan mendean jaiotako Mañariako emakume bati eskainiko dio, Rosa Bustintza Ozerin,

«Mañariko Errose»
ezizenez ezagun zen idazleari. Ebaristo Bustintza

«Kiriki- ño»
ren iloba zen eta 1899 eta 1953 urte bitartean bizi izan zen. Ipuin alorra landu zuen batik bat. Euskal Herriko ipuinak batu, jantzi, idatzi eta argitaratu zituen.

«Irudimen aberatsa zuen eta lan ederra utzi digu»
, azaltzen du Aldekoa-Otalorak.

«Inguruko baserrietan hamaika ipuin zahar jaso eta berpiztu zuen, euskal kulturarako balio handiko lana burutuz»
.

«Euskalerriko Ipuinak»
izenburupean argitaratu dira bere ipuin eta alegiak.

Ziber-azokan nabigatzen

Aurten 20.000tik gora liburu, 1.500 disko, 50 CD-ROM eta 15 aldizkari inguru izango dira 247 standetan sakabanatuta. Produktu hauek urriaren 27tik daude ikusgai Gerediagak prestatutako web orrian. Diskoetxe, argitaletxe eta enpresa bakoitzak bere txokoa edo denda izango du bertan eta datorren urteko urtarriletik aurrera salmenta elektronikoa martxan jarriko da. Anton Mari Aldekoa-Otalorak ziber-azokaren garrantzia azpimarratzen du:

«Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunentzat oso erabilgarria da euskal kulturaren inguruan egunean egoteko»
. Izan ere, urte osoan produktu berriak aurkezteaz gain, argitaletxe bakoitzak duena azalduko du web orri horrek, eta gainera euskal kulturarekin zerikusia duten berriak azalduko dira euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Gerediagako arduradunaren arabera, legez Durangoko Azokan ezin dira saldu ez erdaraz abestutako diskoak ezta euskal gaien inguruan mintzo ez diren argitalpenak ere.

«Baina, tamalez, mahaipetik beti saldu izan dira gaztelerazko produktuak»
. Diskoei dagokienez, onartzen da atzerritar taldeen diskoak saltzea, baina soilik instrumentalak direnean; liburuetan, halaber, euskara hutsezkoak eta euskal gaiak ukitzen dituzten gaztelerazkoak.

34 urteko ibilbidea

Gerediaga elkartea 1965ean hasi zen antolatzen Durangoko Azoka, Andra Mariko Elizpean. Hasieran erakustazoka zen, euskal produkzioa txikia baitzen. Baina laster hasi zen ugaltzen.

«1973an Frankoren azken ostikadak bizi izan zituen azokak. Bizkaiko gobernadore zibilak Andra Marin debekatu egin zuen azoka eta euskal produktu horiek, porru eta bestelako barazkiekin batera, merkatu plazara eramateko agindua eman zigun. Baina azkenean, bera konturatu gabe, kaltea egin beharrean mesedea egin zion euskal kulturari, bigarren toki hori handiagoa baitzen»
. Urteen poderioz, Euskal Herriko azoka

«nazionala»
bilakatu da.
Anton Mari Aldekoa-Otalorak, ordea, uste du

«produkzio nagusia Durangoko Azokan argitaratzea ez dela ona. Jendeari berritasunak pilatu egiten zaizkio eta ezin du dena batera erosi»
. Gerediaga elkartea 1983an saiatu zen antzerako azoka bat ekainean ipintzen baina ez zuen arrakastarik izan.

«Negua aproposagoa da honelako azoka baterako, udan jendeak beste plan batzuk dituelako»
.
Dena den, Gerediagako kideek abendu hasiera hontan sortzen den giroaren falta sentitzen dute urteko gainerako egunetan. Horregatik,

«denbora gutxi barru euskal kulturako ekitaldientzako beste zerbait prestatzeko asmoa dugu»
. Zerbait gehiago egiteko

«behar hori nabaria denean, egitasmo bat osatu eta udalari aurkeztuko diogu»
, azaltzen du Gerediagako zuzendariak.

Azoka posible egiten duten laguntzak

Gerediaga Elkarteko batzordea duela 21 urte sortu zen eta Anton Mari Aldekoa-Otalorak 18 urte daramatza zuzendari.

«Orain arte jarritako helburuak bete dira eta gure hurrengo erronka ziber-azoka da»
. Urtero urtarriletik uztailera batzarrak egiten dituzte azoka eta honen ingurukoak hobetzeko bideak bilatzeko. Eta irailetik abendura bitartean bost kide aritzen dira guztia lotzen.
Dirulaguntzek ere zeresan handia dute azokan. Eusko Jaurlaritzak urtero 8 milioi inguru pezeta (320.000 inguru libera) jartzen ditu; Durangoko Udalak milioi bateko kopuru sinbolikoa eta azpiegiturak (udaltzaingoa, garbitzaileak...); BBK-k logoaren edizioa finantzatzen du, liburu eta diskete formatoan; Euskaltelek

«Azoka Birtuala»
n laguntzen du; eta Eroskik 4 milioi inguru pezeta jartzen ditu


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude