argia.eus
INPRIMATU
EUSKAL HEDABIDEEN OREKA
2021eko uztailaren 27a
EUSKAL HEDABIDEEN OREKA
Jose Inazio Basterretxea honela mintzo zen «Gara»n, euskal komunikabedeen inguruan:
«
(...)Euskarazko hedabideen kontsumora helduak dira, jada, modu potentzialean behintzat, eredu anitzeko euskaldunak: gazteak eta zaharrak, tradizionalistak eta progreak, kaletarrak eta baserritarrak... Hedabideek erantzun egin behar diete horiei guztiei (...) Egun euskaraz jarduteak ez du, beraz, folkloretasunean murgiltzea justifikatzen. Euskara hutsezko nazio edo lurralde-hedabide batzuek euskarazko ardura betetzeko (...) genero mediatiko arin eta errazei ekiten diete. Eta ez da hori euskarak eta euskaldungoak (...) behar dutena. (...)
Hedabide eleanizdunetan, bestalde, zein toki betetzen du euskarak? (...) GARAk % 14 eskaintzen du euskaraz; «Deia»k, «El Mundo»ren «Vivir aquí» delakoak eta «Diario Vasco»k % 2 edo % 3 (...). Euskal Herriko gizarte-osaketa anitza kontuan hartuta, ez da zilegia euskaraz eskaintzen diren produktu mediatikoak modu masibo batean euskara-hizkuntzaren ingurukoak izatea, kasurik onenean kultur-gaiak eta salbuespen moduan politika eta gizarte arlokoak izatea. Edukietan ere oreka gorde beharra dago(...)».