argia.eus
INPRIMATU
EUSKADI IRRATIA DURANGOKO AZOKAN
2021eko uztailaren 19a
EUSKADI IRRATIA DURANGOKO AZOKAN
Akordio bat lotu dute Gerediaga elkartea eta Euskadi Irratiak, hilaren 4tik 8ra bitarte egitekoa den Durangoko Liburu eta Disko Azokan, bozgorailuetan EI gozoki entzun dadin. Eszenatoki txiki batean ipiniko dute estudioa, jendeak bertatik bertara ikus dezan. Eguneroko ohar eta jakingarriak emateaz landa, bazkalostean emankizuna zuzenean egingo da handik. Baita «Kulturteka» eta jaiegunetako beste saioren bat ere. Txalotzeko moduko hitzarmena, gisa honetako ekimenek, tokia girotu ez ezik, zalantzan dagoen jendea ere limurtu baitezakete nagiak aterata azokara hurbil dadin