BIKTIMAREN KILIKAK BILATUZ


2021eko uztailaren 19an
Zoombados»eko aktoreak ezin dira hedabideetan agertu. Aurpegia emanez gero, haienak egin du; alde batetik, jendeak aise ezagutuko lituzkeelako eta bestetik, eskaintzak jasotzen hasiko liratekeelako. Halaxe, antzezleak ez dituzte inoiz akademietan atzematen, jasotako eskutitzen bidez baizik. Aurten, gizonezko adina emakumezko hartu dituzte, 20 antzezleko «plantila» osatu arte, besteak beste: Alfonso Diez, Julen Lopez, Mercedes Luzuriaga, Vicky Arrien, Pablo Benturino, Viviana Herrera, Maya Schneider, Javi Anton, Manu Gainza, Nuria Conde, eta Raul Cancelo ditugu.

«Baldintza bakarra, bromak aurrera ateratzea da, nahiz eta batzuetan ahalegin berezia egiten dugun aktore bati txantxa bat ongi atera arte»
diosku Jose Aurrekoetxea saioko ekoizleak.

«Finean, oso genero zaila da, edozein txorakeriak dena izorra baitiezazuke, egin kontu: mikroa edo kamarekin arazoak direla, `biktima'k baxuegi hitz egiten duela, aktoreak egun txarra duela, `biktima'k oso umore ona duela esan arren, zeharo ozpinduta agertzea, edo `biktima'k berak kamera ezkutua aurkitzea»
. Horren eraginez, lan nekagarria da benetan bi txantxa egunean grabatzea. 10 brometatik 7 ateratzen dira aurrera. Emititzeko moduan berriz, 5 baino ez.
Ikusleok trufatua denaren tokian jartzen dugu geure burua, hor dago Baleukoren ekoizpen honen gakoa. Duela 3 urte hasi zenez geroz, erabat neurtuta dute saioa, audimetriaren bidez jakiten baitute jendeak ze broma mota eta ze aktore nahiago dituen.

«Oso pozgarria da azaroan, gure ordutegian, saio ikusiena izan garela jakitea. Baina zailena, ez da iristea, goiari eustea baizik. Eta arrakastak ezustean harrapatu gaituen arren, hasierako jokamolde xumea mantendu dugu. Horretarako jakina, irudimena ez da aski, zortea ere eduki behar da»
azaltzen digu Aurrekoetxeak.
Berak eta Iñaki Zabala errealizadoreak ez dute kanpoko saiorik hartu inspirazio iturritzat, nahiz Frantzia edo Alemaniako kamera ezkutuko saio franko ikusi,

«euskal labela du `Zoombados'ek, ez genuen inoren antza hartu nahi, sortutako egoerak guk geuk asmatutakoak dira. Eredu unibertsal batekin hasi baginen ere, konturatu gara tiradizo handiagoa dutela pertsona jakin bati egindako bromek»
.
Lotsagabekeriak bururatzeko, oso lagungarri zaie jendearen dei mordoxka (906 42 25 26 telefonoa). Ideiak eta iradokizunak botatzen dizkiete «No te fies» delako atalean bere lagun bati broma bat egin diezaioten. Hortik aurrera, «Zoombados» eko 5 gidoilariek burua estutzeari ekingo diote. Zirikadak onartu eta gero, besteen txanda helduko da, hots, lokalizazio arduraduna, bi ekoizpen-laguntzaile eta kamerak ezkutatzeaz arduratzen direnena. Kamerak ahal duten tokietan ezkutatzen dituzte; gero eta txikiagoak izaki, ia nonahi. Jendea ordea, oso obserbatzailea denez, oso zuhur jokatu behar da.
Bestenaz, egoerak sortzeko egunero gertatzen diren gauzak dituzte oinarri.

«Gehien laguntzen gaituenetako bat, Baleukon garbiketa egiten duen emakumea da. Bere iritzia oso baliagarria zaigu, kaleko lotura ematen digu-eta. Bestalde, broma on bat lortzeko, aktoreari bezainbat `biktimari' zor zaio; bereziki haserretu eta aldi berean arrazoitzen duenean. Teorian gidoi on bat dirudiena, ezerezean gera liteke gero; baita alderantziz ere».
Mota guztietako arraileriak grabatzen dituzte, seme-alabek gurasoei egin nahi dizkietenak, nagusiek langileei eta alderantziz, lankide eta ikaskideen artekoak, baita ezkon-agurretan ere. Ohiko pertsonaien artean Argentinako gizona eta Danimarkako emakumea ditugu, egoera dibertigarriak antzezten dituztenak atzerrikoak direla pentsaraziz. Bestalde, ama eta semea daude, sinaduren bila dabiltzanak Eusko Legebiltzarrean lege bat onar dezaten, bakoitza helburu ezberdin batekin baina. Amak seme-alabek 25 urterekin alde egin behar dutela etxetik aldarrikatzen du, eta semeak berriz, juxtu kontrakoa, 40 urte bete arte gurasoen etxean egoteko eskubidea dutela. Edota karrikan dabilen udaltzaina gaizki aparkatuta dauden kotxe gidarien aurka eta errepidea zebra bidetik pasa ez duten oinezkoei errieta eginez. Halaber, jendeak uste du Manu «Punki»arena egiten duen aktorea mozorrotu egiten dela; ba, ez. Punkia da benetan.


NORAINO EUTSI?

Aktorea bestea amorrarazten doan neurrian, noraino eutsi ziri sartzea? Aurrekoetxeak, kazetaria ez ezik, abokatua ere badelarik, garbi dauka:

«Lehen muga, 1982ko maiatzaren 5eko legea da, alegia, norberaren ohore, irudi eta intimitaterako eskubidea. Ikuspegi etiko batetik, ez badigu bere oniritzia ematen ez dugu inoiz emango. Maiz gertatzen zaigu, beroan egonda, jendeak ezezkoa ematea, sinetsita baitago haien kalterako izango dela. Alabaina, behin bideoa editatuta dagoela, ikusi eta gehienek onartu egiten dute»
. Horren haritik, nahiz eta jakin egoera batek «morboa» ukan dezakeela, autozentsura egin ohi dute,

«kate publiko batean egonik, gustu txarra duten planoak kentzen ditugu, edota zuzenean baztertu. Esaterako, haurdun zegoen emakume bat etorri zitzaigun senarrari broma bat egin nahi ziola esanez. Esperoan zegoela jakinarazi nahi zion, baina gure aktore beltz bat lagun zuela; eta orduan esan ez zela berea, beltzarena baizik. Tira, errealitateak fikzioa gainditzen du. Infidelitateen aurrean ere amu gisa erabili nahi gaituzte sarri. Beraz, denak ez du balio, publikoak ez liguke barkatuko, gainera»
.
Normalki, aktoreek kontrolpean dute egoera, besteak izan ditzakeen erreakzio guztiak aurreikusiz,

«baina finean, pertsonak dira eta batzuetan, aktorea bera da broma geldiarazten duena, besteari broma kontrako eztarritik sartu zaiolako»
.
Aurrera begira zer gertatuko den ikuskizun egonda ere,

«etengabeko azterketa horrekin segiko dugu, beti ere kontuan hartuz lehiakor eta errentagarri izan behar dugula. Zorionez, saioaren taxukera malgua da, esaterako, San Ferminek, eski denboraldiak edo hondartzek udan joku asko ematen digute»
.
Egoera katramilatsu hauen aurrean, ikasbide nagusia atera dute giza kondizioaz,

«onerako harritu nau jendeak; muturreko egoeretan egonda ere, guk uste baino askoz gehiago kontrolatzen duela bere burua. Broman jausten badira ez da inozo hutsak direlako, gizalegez jokatzen dutelako baizik»

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude