PARISEK JAN EZ GAITZAN: ELE!

  • ekimenak hats berria eman dio eskualdeko bizi kulturalari, euskarari erabat, gainera.

2021eko uztailaren 19an
Ezinezkoa izan da Alduden telebista bat sortzea. Mendi artean egonik, emititzeko sobera garesti ateratzen baita. Igorgailu anitz beharko lirateke mundu guztiarengana heltzeko. Oztopoak oztopo eta Aldudarrak bideo elkartearen egitura baliatuz, 1997ko ekainean herriko gazte saiatu batzuek Ele bista sortu zuten, xede nagusia bideoa tresna gisa baliatzea zelarik, jende artean komunikazioa pizteko. Izan ere, telebistak jendea indibidualizatu egiten du bere gibelean; Iparraldean ikusgai dagoen frantses telebista kasu, gero eta paristarrago ari da bihurtzen, auzo xume edo laborarien bizimodua ikusmolde deformatu baten bidez bakarrik irudikatuz, antropologia hutsa bailitzan.

«Elitearen ispilu horri kontra egiteko eta gure nortasuna biziarazteko, bideoa erabiltzea pentsatu genuen»
azaltzen digu Ximun Carrere Elebistako arduradunak. Hastapenetik hasi ziren aztertzen: zer egin jendeak parte hartuarazteko? Halaxe, aldizka bideo kazeta baten ateratzea bururatu zitzaien, non jendeak egin erreportajeak ikusiko ziren.

«Gure filosofia atxikiz, bideoaren demokratizazioa aldarrikatzeko gisan, nahiago genuen jendea ikusentzunezko baten inguruan elkartzea; telebista aitzinean zaudela, iduri baitu guk ez dugula deus erraitekorik. Bestalde, elkarte handietatik norbait lanen bat proposatzera etortzen zaigularik, gu haien zerbitzurako jartzen gira eta ez dugu haien hitza zalantzan jarriko, nahiz eta jakin ez dela sobera hola. Anitzetan, emaitza ikusita konturatzen gira horretaz
». Nagusiki beraz, enkarguzko lanekin ateratzen dute bizibidea, erakunde eta enpresendako bideo industrialak, Gazteriak-ek antolatu gauzen inguruko dokumentalak edo EKErendako bideoak direla.
Egitasmoari lotzeko, Europatik eta Euskal Kultur Erakundetik diru laguntza bat ukan zuten, bi aleak ateratzeko baliatu izan dutena. Berez, Elebista aski komertziala ez izanik, buruhauste franko dituzte irtenbideak atzemateko. Ximunek lañoki argitzen digunez,

«norbaitek kazeta erosten duelarik, emaiten duen sosak ez du kostua estaltzen. Hori da gure arazo nagusia, egiteke dagoen urrats komertziala falta zaigu. Herritarrek ez dute ulertzen kazeta horren erostera etorri behar dutela. Horren kariaz, pentsatu genuen onena kazeta eskaintzea zela eta haiek nahi bazuten, diruz lagun ziezagutela, hara, baina salgai jarri gabe. Iaz, abonamendu sistema bat abiarazteko nahikaria bagenuen, etxean lau kazeta urtean saltzeko. Baina azkenean ez genuen egin. Orain berriz, ideia batetik abiatzen gara gehiago, adibidez Mikel Erramuzperen «Sorlekua utziz geroz» filma erakusten segituko dugu. Ideia ttipiagoekin, alegia, jendeak ikus dezan nornahik duela istorioak kontatzeko ahalmena, eta gure tresneria eskainita erakutsiko diegu ideia hori nola bilakarazi, baita muntaketan lagundu ere.»

HIRU BIDEO KAZETA.

Lantaldea zazpi lagunek osatzen dute, hiru soldatapean. Proiektuen inguruan hala ere, jende gehiago biltzen da. Orotara zazpi kamera dituzte Ele Bistan, biga erreportajeak egiteko, beste biga emanaldiak zuzenean grabatzeko, zahar bat eta beste bi ttipi, horietako bat digitala. SVHS euskarria darabilten arren, merkeak bezain kalitate onekoak diren DVcam kamerak erostekotan dira. Berriki egin den Mixel Labegerieren omenezko kantaldia adibidez, lau kamera erabiliz grabatu zuten.
Sortu zenez geroz, hiru bideo kazeta atera dituzte, hiru laurdenetik gora euskara hutsean (bada beste kazeta bat frantsesez azpidatzia). Lehen alean Aldudeko balea zuten aipagai, gehi zazpi erreportaje ttipi: «Errestoak» kromlechen gainean, jendea egunero ondotik pasatzen bada ere, ez baitaki sobera zer diren. Beste bat «Ipar hego» izenekoa, Banka eta Erratzuko Ihauterien kontura, bi aldetan gauza bera egiten dela erakusten duena. «Zurrumurru» izenekoan postak arazoak ukan zituenekoa; «Gazteen txokoa» non bi gaztek adineko batzuei galderak pausatzen dizkieten, haien gazte garaia konta diezaieten, biak alderatu ahal izateko. «Kirola aldi»n berriz, kirola muinean hartuz, baina ez betiko maneran, baizik eta Perkain Aldudeko pilotaria oroitu eta bidenabar, oraingo Perkain pilotariarekin lotura egiteko. «Saski naski»n kultur mailan atera diren gauzak erakusten ziren. Korrikari ere eskaini zioten atal bat.
Bigarren alean aldiz, gai berberak hartu eta Ipar Euskal Herria osoan gaindi berregin zituzten. «Errestoak» Arbonan, «Gazteen txokoa» euskal kulturaren inguruko gogoeta Garazin, «Argituz» toxikomania plazaratzen da Miarritze, Angelu eta Baionan, «Ipar hego» Nafarroako egunari buruz Baigorrin, «Kirol aldi» Donibane-Lohizunen, eta abar. Beste gaiak ere landu zituzten «Elez ele»n kasu, laborantzan segidarik ez duten etxaldeei lotua, Añarbeko gazteek egina. Azkenik, aurten atera duten bideoak Aldude, Banka eta Urepel herrien arteko iazko azoka hartzen du oinarri. Gutxi gorabehera 300 pasa ale saldu dituzte kazeta bakoitzarekin.


IKASTALDIAK BURUAN.

Apailatzen ari diren ikastaldien bidez telebistako moldeak erakutsi nahi dizkiote gazteriari. Egun bat muntaketan iraganez gero, nornahik igarri lezake telebista zeinen bitarteko makurra izan daitekeen irudia eta hitza uztartzeko tenorean.
ETBrekin balizko hitzarmen bati ongi deritzo Ximunek:

«Orain arte ez dugu urrats hori eman, besteak beste, haiek Betacam euskarria dutelakotz. Lan tresna digitalak erosi ondotik, katalogo moduko batekin joan beharko genuke. Baina hori nire iritzia da»
. Bestenaz, euskarazko herri telebistekin zenbait gauza egiten dute Ele Bistakoek. Haien artean sare bat antolatzearen ideia buruan dabilkite, lanak Xaloa, Ttipi Ttapa, Oarso eta Arrasate telebistekin trukatzeko.

«Kazeta bat ere egin dugu herri telebistei buruz, haien saioen zatiak erakutsiz»
gehitzen du Carrerek. Ele Bistaren gauzaketa inguruko gazteendako eredugarri izaten ahal delakoan dago Ximun:

«Egia da astean zehar gazte gutxi ibiltzen dela inguru honetan. Zernahi gisaz, eta ni Lekuinekoa banaiz ere, badirudi gazteek ikusi dutela, gauzak sortzeko ekimena ukanez gero, hemen geratzen ahal direla. Horretarako naski, ez da lan eskaintzarik, baina badituzte laguntzak beren ideiak garatzeko»

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude