EUSKALDUNTZEA GOGORRA DELA? HORTZAK ZORROZTU!

  • salbatzeko formula. Asisko Urmenetak ilustraturiko liburuan kontatzen duenez, nahikoa da RH- zurrutada bat, mingain erdaldunenak euskaraz zazpi aditz korapilatsuko esaldia jaurti dezan.

2021eko uztailaren 21ean
Euskaldunberriek baserri-barnetegian bizi dituzten abentura eta kalenturak kontatu zituen Sagastizabalek «Kutsidazu bidea Ixabel» liburuan. Oraingoan, berriz, ikasle zein irakasle koitaduen burukominak sendatzeko botika aurkeztu du Pamiela argitaletxearen bidez. Idazleak barruan zeraman arantza atera du «Gerturik daukagu odola» liburuarekin: «

Klaseak eman ditut euskaltegian 14 urtez, eta behin baino gehiagotan pentsatzen nuen: kontxo, mokordo hauek ikasiko balute astebetean!
».


ODOLA, IDEIAREN ITURRI.

Tradizio nazionalisten usteak baieztatuz, liburuaren arabera odola da euskaldun egiten gaituena. Eta gerturik dukagu odola erdaldunei litroka emateko Euskal Herria euskaldundu dadin. Izan ere, istorioak frogatzen duenez, nahikoa da RH-ari trago bat jotzea, euskara ikasi ezinean dabilenaren trago txarra sendatzeko. «

Baserritar batekin ezkonduta nago, eta bat-batean otu zitzaidan baserritar baten odolean euskara egongo zela. `Horrek euskara odolean darama...' eta antzerakoak esaten ditugu. Hortik ondorioztatu nuen baserritar baten odola edanez gero, euskara ikasiko dela derrepente
». Baina odola edanda «kutsatzen» den euskara aisa ahazten da; horregatik, liburuak maiz trago egitea aholkatzen du. Hau dela eta, banpiro izateak asko errazten du etengabeko odol edatea eskatzen duen euskalduntze prozesua.
Liburuak euskararen inguruan idatzi den literatur eta mito andana –hala nola zeruko hizkuntza biraorik gabea dela– eta euskaldunei atxekitzen dizkiegun esterotipoak –baserritar basapiztia, mendizalea...– astintzen ditu, gure subkonszientean oraindik duten zama ideologikoa hankaz gora jarriz.


BASERRIKO LEIHOARI HARRIKA.

Egilearen ikuspuntua ezin subjektiboagoa da. Eta liburua probokazio bat, funtsean, autorearen diagnostikoaren arabera baserriko leihoaren sindromeak jota daudenekiko. Patologia honen sintomarik agerikoena da, izenak dioen bezala, baserriko leihotik Euskal Herrira begira jarri eta honen edertasunaz liluraturik munduarekiko beste leiho denak istea, eta beste kultura eta herriak ere baserriko leihotik ikustea. Baserriko lehioaren sindromea duena euskal munduan bizi da, baina ez du beste munduetara begiratu ere egin nahi. Ironiaz, begi kritikoz begiratzen du Sagastizabalek Euskal Herria, beti ere Euskal Herri barrutik. «

Beste batzuk zeharo beste aldera joan dira, eta nik ez dut urrundu nahi
». Etxe barruko norbaitek egindako kritika da, beraz. Sagastizabalek munduko pertsonarik asfaltikoenatzat du bere burua. Gaztetan ikasi zuen euskaraz jarduten, eta berak bizi ez duen euskararen ikuspuntu melodramatikoa karikaturizatu du. «

Euskal Herria exajeratuz beteta dago, eta liburu hau exajeratuen exajerazioa da
».
«Urtarrilean, San Sebastian egunaren aldera probatzen da sagardo berria, handikiro probatu ere, Euskal Herriko berdetasun bukoliko paregabean muino apal bateko gailur zapaleko sagardotegi jatorren batean». Liburuko ahapaldi honek esaten du bere estilo eta ironia tonuari buruzko dena. «

Bakarren batek pentsatzen badu hau serio idatzita dagoela, nik horrela idazten ditudala esaldiak, pertsona horrek ez du hostiarik ulertu!
».
Baserriko leihoari jaurtitako hitzezko harriek begiren bat jo dezakete, edo aitzitik, begi txarrez jo dezake sindromedunak liburua. Ordea, Sagastizabal oso zihur agertzen da bere lanarekin «

Batetik, gustatuko litzaidake bakarren bat honegatik haserretzea, eta bestaldetik pentsatu nahi dut gure herria normalizatzen ari delako jendea behar bezain naturala izango dela horrelako gauzak normal hartzeko. Katxondeo honekin haserretzen dena nire ikuspuntutik oraindik normalizatu gabe dago
».


BARRUAK KANPORATZEN.

«

Batzuk diote kontatzen dugun guztia barruan dagoela, ez dugula ezer asmatzen, asmatu behar den bakarra nola kanpora ateratzea dela
». Liburua bada egilearen erradiografia, Sagastizabalen erraietan elementu bitxiak azaltzen dizkigu: euskararen egoera anormala (edo normalizatu gabea) gaitzat duten liburuak eskuetan, ohituago gaude negar egiten; istorio honek berriz, algarazko malkoak isuriarazten dizkigu. Umorezko ikuspegi hau ordea, serioena bezain kritikoa eta agian zorrotzagoa ere bada, eta algararen bidetik ihes egin arren, hankak lurrean ditu idazleak: «

Nire ikuspuntutik mundua oso trajikoa da, horregatik ez dut sartu nahi trajediarik nire liburuetan. Nire bizitzako une beltzenetan ere txisteak egin izan ditut
».
Hitz jokoak, plajiatu edo trukatutako esaera zaharrak, asmaturiko izen eta hitz iradokitzaileak, testuan kamuflatuta infiltratutako bertso zaharrak... Ideia, fantasia eta irudimena dario liburuari. Liburua bera da jolasa. Erotismo eta sexuaren jolas beroa ere oso bereak ditu liburuak eta idazleak berak.
Testua adina erakargarri eta iradokitzaileak dira Asisko Urmenetak eginiko marrazkiak. Bi egileen ikuspuntu subjektibo eta komikoak uztartu dira lan honetan, Sagastizabalek esan bezala: «

Asisko Urmeneta jauna ganberrotasunean kide sentitzen dut, bere mundu estetikoa niretik oso gertu ikusten dut
».


LIBURUA FILMAREN SINONIMO.

Liburuak zine munduarekin harreman susmagarria du, Sagastizabal irakurtzen adina denbora pantaila aurrean egoten dela pentsatzera garamatzana. Eta autoreari berari film zein nobelak oso antzekoak egiten zaizkio. Filmetan kolorearekin eta kolore faltarekin bereizten dira mundu erreal eta irudimentsua, lehena eta oraina, ametsa eta esnaera. Ipuin honetan hizkuntza da eguneroko bizitzan kontrastean ditugun bi errealitateetarako zubi: pertsonaiek erderaz hitzegiten dute, baina euskodola edan ondoren euskarazko aditz «...zkiokeen»ez betetzen zaie ahoa. Kontakeraren erritmoa amerikar akzio filmetan adina frenetikoa da. Ohartzerako hurrengo eszena barregarrian aurkitzen du irakurleak bere burua.


TO BE CONTINUED...

Amaiera larroseko bukaera zalea da Sagastizabal. Liburua idazten hasi zenean hari nagusia zuen loturik eta zer bukaera eman zehaztu gabe zuen. Gauza bakarra zuen argi, Euskal Herria euskaldunduko zuela. Egilearen iritzirako amaiera ezin perfektu eta zoriontsuagoa du, irribarrea, ongi bukatu izanaren lasaitasunak baino, enpalagarritasunari egiten dion parodiak eragiten badigu ere. Sagastizabali Ixabelek

kutxi
zion idazteko tonu serioa eteten eta euskarazko irakurketa «Els joglars»en ikuskizun bihurtzen. Bere ondorengo euskara hiztegiak zoratu egin gintuen, eta orain

gerturik daukagu odola
barrez borbor egin dezan. Baina ez da hau bere azken jolasa izango. Herri osoa euskaldundurik euskararen arazoarekin bukatu duen honetan, beste lurralde eta bizimodu batera migratzea du buruan. Australiako aborigen nomadak ardatz dituen nobela itxuratua du, nola ez, bukaera zoriontsu eta guzti. Ordea, nobela idatzi nahi badu, eszedentzia hartuta horretara bakarrik jarri beharko du. Baina hori idazle denen beste kontu bat da... Bukaera beti zoriontsurik gabea


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude