«AIZU!»: AZAL ETA MAMIAN BERRITUA

  • irudiz ongi horniturik. Euskara ikasten ari direnen ikaste prozesurako tresna garrantzitsua izan daiteke, bai irakurgai gisa, bai material didaktiko gisa. 30 milioi pezetako aurrekontua du.

2021eko uztailaren 19an
Duela hemezortzi urte, 1981eko Durangoko Azokan ikusi zuen argia «Aizu!» aldizkariak. Euskara ikasten ari direnei zuzenduta dagoen aldizkari hau gehienok AEKri lotuta ezagutu izan dugun arren, ez da beti hala izan. Lagun talde batek sortu zuen eta hasierako urte haietan hauen esku egon zen aldizkaria. Baina bi urte beranduago, aldizkariaren helburuak eta AEKrenak bat zetozela ikusirik, bat egin zuten. Bat egite honek ez zuen aldizkariarentzat aldaketa handirik ekarri. 1995ean, ordea, hilabetekari izatetik hamabostero kaleratzeari ekin zion. Honela aritu da aurtengo udan berriz eraberritzea erabaki den arte.


ITXURA ETA ANTOLAKETA BERRIA.

Oraingoan aldaketa askoz ere sakonagoa izango da eta aldizkariaren alor guztiak hartuko ditu. Erredakzioan etorriko da lehenengo aldaketa. Lehen egoitza Bilbon zuen aldizkariak; orain berriz, ez du egoitza bakar bat eta aldizkariaren lan taldea Euskal Herri osoan banatuta egongo da. Lan talde honek hiru kazetari ditu, Bilbon arituko den Iñigo Gago bata, Baionako Franck Dolosor bestea eta Iruñetik kazetari eta koordinazio lanak egingo dituen Ana Unanue hirugarrena. Kazetariez gain, hizkuntza arduradun Mikel Barrios ere lan taldeko kide da. Diseinu eta maketazio lanetan Joseba Beramendi arituko da Iruñean, administrazio lanetan Iñigo Palazios Bilbon eta publizitatea lortzen bi komertzial.
Orain arte «Aizu!»ren lantaldea jende gutxiagok osatzen zuen eta kolaboratzaileek ateratzen zuten neurri handi batean aldizkaria aurrera. Hemendik aitzina lan handiena erredakzio taldeak egingo du, baina kolaboratzaileak ez dira faltako. Hor izango dira, esate baterako, «Euskaldunon Egunkaria»ko Alberto Barandiaran edo Jon Azkue, Mattin eta Patxi Huarte marrazkilariak.
Itxura aldetik ere jasango du aldaketarik «Aizu!»k. Azaroan kaleratuko den aldizkari eraberritua koloretan izango da, A4 formatoa izango du eta marrazki eta irudiz ongi hornituta ikusi ahal izango dugu.
Edukiari dagokionez, lau atal nagusi izango ditu: Euskal Herriko eta mundu zabaleko berri emango duen «Zokomiran» atala batetik, erreportajea bestetik, elkarrizketa nagusia gero, eta Oskorriren abesti batean oinarriturik euskarari eskainitako «Ez da hain fazila» deitu duten atala azkenik.
Atal nagusi hauetaz gain, beste batzuk ere izango dira: orrialde bateko elkarrizketa laburrago bat, ikasleei parte hartzeko aukera emango dien «Ika-mika» eztabaidagunea, «AEKomeriak», liburu eta musikaren berri emango duen «Ilustratuz», ale bakoitzeko antzinako lanbide bat azalduko duen «Bizibideak» eta lehiaketa bat, hau ere ikasleei zuzendurikoa.
Aldizkariaren maiztasuna da aldatuko den beste gauzetako bat, hamabostero ateratzeari utzi eta, jatorrira itzuliz, berriz ere hilabetekari izatera pasako baita.


EUSKARA IKASLEENTZAKO.

Euskal prentsak aurrerapauso handiak eman ditu azken urteotan eta euskara zailtasunik gabe irakurtzeko gai direnentzat eskaintza oparoa eta aberatsa da. Euskara ikasten ari direnentzat, ordea, eskaintza askoz ere mugatuagoa da eta hutsune hori bete nahi luke «Aizu!»k. Euskara ulerterrazean idatziriko aldizkaria izango da, zeinahi urratseko ikaslek irakurtzeko modukoa. «Aizu!»ko kideek diotenez, korapilatzeko joera dute eta kosta egingo zaie euskara maila errazean idaztea, baina horretarako hizkuntza arduraduna izango dute ondoan.
Euskara maila zaintzearekin batera, aldizkariaren maila didaktikoa indartu nahi da. «Aizu!» euskara ikasleen ikaste prozesuan txertatu nahi da, tresna lagungarria izan daitekeela uste baita, bai irakurgai gisa, baita material didaktiko gisa ere. AEK-ko ikasle guztiak, matrikula egitearekin batera, «Aizu!»ren harpidedun izango dira eta etxean jasoko dute. Era honetan aipatu bi helburuak beteko lirateke, ikasleek bere kasa irakurtzea eta eskoletan material didaktiko bezala erabiltzea.
AEKren aldizkaria denez, Koordinakundeak bere lanaren berri emateko ere erabiliko du. Hala ere, honetarako bi orrialde bakarrik erabiltzea erabaki dute aldizkariko arduradunek, «Aizu!» euskara ikasten ari diren guztien aldizkaria baita eta ez soilik AEKn ikasten ari direnena.


HARPIDEDUNAK NAGUSI.

«Aizu!» aldizkariak 30 milioi pezeta (1,2 milioi libera) inguruko aurrekontua du. Kopuru hau estaltzeko bide eta modu ezberdinak erabiltzen dira, nagusiena publizitatea izaki, honekin estaltzen baita aurrekontuaren herena. Gainerakoa harpidetzetatik, salmentatik eta erakunde ezberdinetatik jasotzen duten dirulaguntzetatik dator. «Aizu!» euskaraz hutsezko aldizkaririk hedatuenetakoa izango da, hilabetero 15.000 ale kaleratuko baititu. Azaroan, ordea, eta aldizkari eraberrituaren aurkezpen moduan, 17.000 ale banatuko dira. AEK-ko ikasleez gain, «Aizu!»k 800 bat harpidedun zituen lehenagotik, hauetako asko elkarte, liburutegi eta euskaltegiak. Beraz, kaleratu orduko ale gehienak salduta daude. Dena dela, Euskal Herriko kiosko eta liburu dendatan salgai egongo da


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude