LAU ARGIUNE EUSKARAREN TUNEL ILUNAREN LEKUKO

  • Tunela» deitu duten erakusketa ibiltaria da. Ekitaldi edo jai handia abenduaren 4an egingo dute Elorrion. Euskalgintzaren 20 urte hauetako lana biltzen duen liburua ere kaleratuko dute.

2021eko uztailaren 19an
Hogei urte igaro dira dagoeneko Euskal Herrian Euskaraz taldeak bere ibilbideari ekin zionetik. Egun hauetan hogeigarren urteurrenaren ospakizunetan ari dira. EHEko kideek urteurrena dela eta ekitaldi nazional bat egingo duten arren, herrietara begira ere zerbait egin nahi izan dute, herrietan egin baita lanik handiena hogei urteko ibilbide honetan. Honela sortu zen «Euskararen Tunela» deitu dutenaren ideia, eta hau izango da ospakizun berezi honetako ardatz nagusia.
Tunela izateak badu bere zentzua Euskal Herrian Euskarazeko kideen ustez, izan ere, euskara normalizazioaren bidetik doan arren, eta ibilbidearen amaieran argi izpirik ikusten den arren, oraindik erdi ilunpetan aurkitzen baita.


ILUNPETIK ARGIRAKO BIDEA.

«Euskararen Tunela»k euskalgintzan hogei urte hauetan eginiko lana erakusten du. Tunel ilunean argitasun apur bat ematen duten lau gune daude: «Euskal Zibilizazioaren sorrera», «Euskararen aurkako erasoak», «Euskalgintzak egindako lana (batik-bat azken 20 urteetan)» eta «Bai euskarari gunea».
Euskal zibilizazioaren sorrerari buruzko gunean, berriki kaleraturiko «Euskal Zibilizazioa» liburuan oinarrituta Alfonso Martinez Lizarduikoak eginiko lana dago ikusgai.
Historian zehar euskarari eginiko erasoak biltzen dira hurrengo gunean. Honetarako Joan Mari Torrealdairen «El libro negro del euskara» hartu da oinarritzat. Liburu mamitsu honetatik ateratako erasoak Mattin komikigilearen marrazkiek alaitzen dituzte, halakorik alaitu badaiteke behintzat.
Hirugarren gunea ez da erakusketa soil bat, gune honetan euskalgintzak azken hogei urte hauetan egin duen lana omendu nahi izan da. Lan hau irudikatzeko urte hauetan zehar kaleratu diren kartelak daude ikusgai.
Azken gunea «Bai Euskarari gunea» deitu dute antolatzaileek. Gune honetan EHEren helburu nagusi den Euskal Herri elebakarrerako oinarriak eta aurrera begirako erronkak proposatzen dira. Honekin batera joan den urteko abenduaren 26an Euskal Herriko bost estadioak bete zituen «Bai Euskarari» jaialdiaren bideoa ikus daiteke. Bideo honekin euskal gizarteak euskararekiko duen atxekimendua erakutsi nahi da.
Erakusketa honek Euskal Herri osoko zenbait herritan egingo ditu geldialdiak. Urriaren 12an, Billabonan eman zitzaion hasiera ibilbide honi eta Baionan amaituko da martxoaren azken egunetan. Tartean, ordea, Iruñean, Ondarroan, Ordizian, Donostian, Bilbon, Laudion, Gasteizen... geldituko da.
Herri bakoitzeko geldialdia asteazken edo ostegunetik igandera bitartekoa izaten da. Astean zehar «Euskararen Tunela» dago ikusgai, baina asteburua hurbildu ahala egitaraua zabaldu egiten da, are gehiago hiriburuetan dagoenean. Ostiraletan herri afariak antolatuko dira. Afari hauek eskualde bakoitzeko euskaltzaleen topagune izatea nahi dute.
Larunbata gazteei eskainitako eguna da eta hauentzat rock kontzertuak antolatuko dira. Igandean berriz, haurrek izango dute gozatzeko aukera, honetarako pailazoak izango dituzte lagun.


20 URTE... EUSKARA.

«

Duela hogei urte euskarak behar batzuk zituen eta horiek bultzatu zuten Euskal Herrian Euskarazen sorrera. Egun, berdin segitzen dugu; euskarak gure borroka behar du, baita merezi ere, eta gu prest gaude jarraitzeko. Nahi duena etor bedi gurekin
», diote erakunde honetako kideek.
Adierazpen honi jarraiki, Euskal Herrian Euskarazen urteurren honek hiru xede edo helburu ditu: batetik, EHE bizirik eta lanerako gogoz dagoela erakustea. Bigarrenik, duela hogei urte hasitako lanarekin eta orduan hartutako konpromisoarekin jarraitzen duela jakinaraztea. Eta azkenik, euskalgintzak urte hauetan guztietan egin duen lana eskertu eta omentzea.
Azken helburu hau gauzatuko duen liburu bat emango dute argitara aurki EHEko kideek. Liburu honetan euskalgintzaren lana bilduko da, hain zuzen ere. Euskal Herrian Euskarazeko kideek liburua Durangoko Azokan aurkeztu nahi bazuten ere, ez da posible izango. Hala ere, urte amaierarako kalean egotea espero da.
Musikaren konpainian irakurtzea atseginagoa dela-eta, mini-CD bat ere kaleratuko dute. Bi abesti biltzen dira bertan, edo hobe esan, abesti beraren bi bertsio, Etsaiak taldeak egin duen rockeroa bata, eta Ene Bada taldeak trikiti erritmoz busti duena bestea. Abestiari Oihane Enbeitak jarri dio hitza.


EKITALDI NAZIONALA.

Urtebetetze eguna azaroaren 4a izan arren, urteurrenaren jai handia hilabete beranduago ospatuko dute EHEko kideek, abenduaren 4an, alegia. Jai handi hau Elorrion izango da eta bi zati nagusi izango ditu: ekitaldi politikoa batetik, eta 12 orduko euskal rock maratoia deitu dutena bestetik. Maratoi honetan parte hartuko duten taldeen izenak sekretu diren arren, era guztietako musika egiten duten hamabost talde izango direla aipatu digute


Azkenak
2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Eguneraketa berriak daude