BITARTEKARIEK GEHIEGIKERIAZ GARESTITZEN DITUZTE PREZIOAK


2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Betidanik jakin izan da eta, batez ere, betidanik jasan izan da bitartekariak eta, orain, banaketa enpresak –geroz eta esku gutxiagotan bildurik– izan direla merkatuko azken prezioen gehiegikerien arduradunak. Kontsumitzaileak, nahiz eta garesti iruditu, erosi egiten ditu produktuak. Baina, nolanahi ere, kontsumitzaileak oso gutxitan ezagutzen ditu dendan edo supermerkatuan erosi dituen fruta edo barazki horien jatorrizko prezioak. Hau da, oso gutxi ezagutzen da ekoizleek, nekazariek edo baratzezainek beren produktuengatik jasotzen duten ordaina. Esan dezagun oraingoz, kontsumitzaileak ordaintzen duena, orokorrean, nekazariak jasotakoa baino sei aldiz gehiago izaten dela.
Frantzian nekazariak kalera atera dira; batetik, bitartekari eta banaketa-sareen aurka egin dute eta, bestetik, kontsumitzaileei jakinarazi diete beraiei produktuengatik ordaindu zaienaren eta kontsumitzaileak ordaintzen duen azken prezioaren arteko alde ikaragarria. Gehiegikeria horiek gerarazteko lehen ahalegina Frantziak egin zuen. Horretarako, bi etiketa jartzea erabaki zen, kontsumitzaileak garbi ikus dezan elikadura produktuak jatorrian zeukan prezioa eta berak ordaintzen duena. Dirudienez, ahaleginak porrot egin zuen, bi etiketak jartzea derrigorrezkoa ez zelako. Orain Espainiako Gobernua aukera hori aztertzen ari da.
Azken asteotan Arabako nekazariak mobilizatu egin dira, patatagatik ordaintzen zaien prezio kaskarragatik. Prezioentzat bi etiketa jartzearen eskaria egin dute, kontsumitzaileak ondo jakin dezan prezioak nork desitxuratzen dituen.


JATORRIZKO PREZIOA ETA AZKEN PREZIOA NABARMENTZEA.

Adibide bat jartzearren, fruta eta barazkiena jar genezake: baratzetik kontsumitzailearengana iritsi bitartean balio erantsi handiegirik gabeko produktuak izanik, gerta liteke merkatuan 180 pezeta (7,2 libera) ordaintzen diren sagarrak jatorriz ekoizleari 100 pezeta ordaindu izana, edo merkatuan 177 pezeta ordaintzen den tomate kiloagatik 80 pezeta ordaintzea ekoizleari. Arrandegian, berriz, kiloko 1.205 pezeta ordaintzen den izokinak 525 pezeta balio zuen jatorrian. Eta horrela produktu guztiekin. Ondoko taulan zenbait produkturen jatorrizko eta jendaurreko prezioak ikus daitezke.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernua bi etiketen aukera aztertzen ari da. Dagoeneko, maila ezberdinetako bilerak egin dira, nekazariak, handizkako nahiz txikizkako saltzaileak eta dagokien ministerioak bilduz. Bi etiketen aukera, oraingoz, elikadura arloko produktuetan erabiliko litzateke, fruta eta barazkiekin hasi eta, gero, esneki eta arrainetara zabaltzeko.
Lortuko al da, ordea, inolako adostasunik, bitartekari eta banaketa-sareen interesak tartean izanik? Bitartekariak eta banaketa-sareak egongo al dira prest beren gehiegikeriak lau haizeetara zabaltzeko edo, hainbeste lotsarik ez pasatzearren, prezioak jaisteko? Ez da erraza izango denak ados jartzea. Eta gauza jakina da Gobernuak bitartekari handiekin eta banaketa-sare handiekin gehiago eta hobeto konektatzen duela ekoizle eta sindikatuekin baino.
Zalantzarik gabe, bi etiketak jartzeko interesik nabarmenena ekoizleek eta sindikatuek dute, lan gehien egiten dutenak izanik, gutxien irabazten dutenak direlako. Hauek hala ere ez dute guztiz begi onez ikusten neurria. Pentsa liteke kontsumitzaileentzat ere ona dela neurri hau, prezioen inguruko kontrol handiagoa egoteaz gainera, prezioak merkeagotu ere egingo bailirakete. Baina sindikatuak ere ez daude honekin oso ados.
Banaketa-sare handietako hainbat iturri hasia da bi etiketa jarri beharraren inguruko kezkak adierazten. Kontsumitzaileen elkarteak bi etiketa jartzearen alde daude, noski. Baina, hala ere, zuhur ageri dira Espainiako Gobernuak har dezakeen neurriaz, gaiari eusteko asmoa erakutsi baldin badu, «

KPIri mesede egiten diolako baita, eta hori da benetan gobernuari interesatzen zaiona
».
KPI okertzen hasi da eta Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino gehiago ari da hazten. Prezioak kontrolatzea erabaki estrategikoa da, are gehiago orain, prezioak gorakada bizian hasi direnean. Eta KPIn halako eragina duen elikadura arloko prezioak kontrolatzeko eta jaitsiarazteko aukera ona izan daiteke bi etiketa jartzearena.
Dirudienez, Nekazaritza eta Ekonomiako Ministerioak horregatik egon daitezke prest Frantziako bideari ekiteko eta elikagaietan bi etiketak jartzeko. Baina Gobernuak zalantza egiten du lege baten bidez neurri hori ezarri ala ez. Frantzian izandako porrotaren aitzakia du, nahiz eta nekazari sindikatuek hori ez dela egia dioten: beren ustez, bitartekariek eta banaketa-sare handiek beren prezio gehiegikeriak nabarmendu nahi ez dituztelako hitz egiten da porrotaz. Gainera, Frantzian porrota gertatu bazen, saltzaileek arauari jaramonik ez egiteko aukera zutelako izan zen, inolako zigorrik ez zegoelako araua betetzen ez zutenentzat

Baratzetik merkatura bitartekaririk gabe

Produktuen prezioetan bi etiketa jartzea lege bidez ezartzen bada, neurri onuragarria izango da, baina ez da nahikoa izango ekoizleentzat eta nekazarientzat. Horrelako neurri bat lagungarri litzateke prezioak kontrolatzeko eta are murrizteko ere, bitartekari eta banaketa enpresen gehiegikeriak eta eskandaluzko margenak agerian geratuko bailirateke. Hala ere, azken prezioak altuak izango lirateke, eta onuradun nagusiak bitartekariak eta banaketa-sare handiak izaten jarraituko lukete.
Nekazaritza ogibide duten gizon eta emakumeen egoerak funtsezko aldaketa eta hobekuntza izan dezan eta, aldi berean, azken kontsumitzaileak ere bere onura jaso dezan, ekoizleen arteko koordinazio eta elkarlan handiagoa lortu beharko litzateke, beren produktuak ahalik eta bitartekari gutxienekin merkaturatzeko. Zentzu honetan, Suedia eredugarri gertatzen da. Herrialde horretan nekazarien kooperatibek ekoizpenaren % 70 banatzen dute. Inolako zalantzarik gabe, hori litzateke biderik onena. Horretarako, egitura oso sendo eta indartsuak behar dira; eta hain zatitua eta isolatua dagoen sektore batean ez da erraza gertatzen.
Momentu honetan, mundu mailako merkataritzan halako liberalizazio handiak emango diren garai honetan, euskal nekazari eta abeltzainek, eta beste herrialde batzuetakoek, desagertu nahi ez badute, elkarlana, koordinazioa eta lankidetza beste irtenbiderik ez dute. Eta Euskal Herrian kooperatiba sistemak ibilbide luze eta zabala egina du arlo ugaritan


Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude