ITZULPENGINTZA: ONESPENIK GABE, ATSEDENIK EZ

  • Itzulpengintza lizentziaturarik, nahiz eta datorren ikasturtean egotea aurreikusten den. Zinpeko itzultzaileen azterketak ere bertan behera gelditu ziren duela urte batzuk.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
A tope sin drogas» leloa zeraman gazteleraz Espainiako Barne Ministerioak kaleratu zuen drogen aurkako kanpainak. Euskal Herrian ordea lelo horren itzulpen okerra –«Drogarik gabe, atsedenik ez»– drogen aldeko kanpaina bihurtu zen.
Itzulpen oker honek giroa nahastu zuen eta Euskal Herrian itzulpengintzaren inguruan hausnarketa egiteko balio izan du. Egoera honen berri jakiteko EIZIEra jo dugu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartera.
Bertan Lurdes Auzmendi elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu. Drogen aurkako kanpainak sortutako iskanbilari buruz galdetu diogunean, adierazi digu hain larriak ez izan arren hanka sartzeak askotan egiten direla. Hauek saihesteko moduaz galderetzerakoan berriz, horrelako kanpaina bat martxan jartzen denean itzulpena egiteko enkantea egin beharko litzatekeela, eta enkante horretara aurkezten diren enpresen artean egilea aukeratuko litzatekeela dio.
EIZIEk ez du horrelakoetarako inolako hitzarmenik, ez Eusko Jaurlaritzarekin eta ez Espainiako Gobernuarekin. Eusko Jaurlaritzarekin duena Literatura Unibertsala izeneko saila euskarara itzultzeko hitzarmena da (83 dira dagoeneko itzulitakoak). Bestelako hitzarmenei dagokionez, zera diote: elkartea ez dela itzulpen enpresa bat eta beraz, beraiek ez dutela zuzenean itzulpen zerbitzurik ematen. Elkarteko bazkideak dira zerbitzu hori ematen dutenak eta elkartearen zeregina bazkide hauen lan baldintzak eta eskubideak defendatzea eta hobetzea da.


ITZULPENGINTZA LIZENTZIATURARIK EZ, ORAINGOZ.

Itzulpengintza arautu gabeko lanbidea izatearen arrazoi nagusia Euskal Herrian Itzulpengintza lizentziaturarik ez egotea da. Euskal Herria da Espainia osoan lizentziatura hau ez duen autonomia erkidego bakarra.
Itzultzaile, zuzentzaile eta interpretarien elkarteak azken urteotan behin eta berriz egin duen eskarietako bat hau izan da, asko baitira Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan itzulpengintza ikasketak burutzen ari diren euskal ikasleak. Ikasle hauetako asko EIZIErekin harremanetan jartzen direnez, EIZIEk hitzarmen bat lortu nahi du unibertsitate horiekin ikasle horiek egin behar dituzten derrigorrezko praktikak euskarazko itzulpen enpresatan egin ditzaten.
Garai batean bi itzultzaile eskola egon ziren Euskal Herrian, bata Donostian eta bestea Gasteizen. Eskola hauek ez zuten titulu ofizialik eta duela hamar bat urte desagertu ziren, EHUk lizentziatura jarriko zuelakoan.
Hamar urte hauetan itzulpengintzaren inguruan egon den titulu ofizial bakarra urtebeteko master bat izan da. Hau ordea, ez da nahiko, urteetako esperientzia duten unibertsitateek gutxienez hiru urtetako ikasketak eskaintzen baitituzte.
Hala ere hamar urte hauetako aldarrikapena ez da alferrikakoa izan, datorren ikasturtean ez bada, hurrengoan Itzulpengintza lizentziatura izango baitugu Euskal Herrian. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak begi onez ikusi du azkenean eskakizuna eta Gasteizko kanpusean izango da ikasketa hauek burutzeko aukera.
Baina ez dira hemen bukatzen arazo guztiak. Ikasketa hauetan, ama hizkuntzaz gain, atzerriko bi hikuntza ikasi behar ditu ikasleak. Hego Euskal Herrian ama hizkutza euskara zein gaztelera izan daiteke eta atzerriko hizkuntzak beste batzuk izango dira. Hau aldatu beharra ikusten dute EIZIEko arduradunek, izan ere, Euskal Herrian egiten diren itzulpen gehienak euskaratik gaztelerara edo gazteleratik euskarara egiten dira. Horregatik, euskara eta gaztelera elkarrekin erlazionaturik ikasi behar dira, orain arteko sistemarekin ezinezkoa baita.


ZINPEKO ITZULTZAILEEN BEHARRA.

Zinpeko itzultzaileak balio legala duten itzulpenak egiteko eskumena dutenak dira: itzulpen komertzialak, espediente akademikoak, hitzarmenak... Egun Euskal Herrian zinpeko itzultzaile bakarra dago.
Zinpeko itzultzaile izateko azterketak Espainiako Atzerri Ministerioak egiten zituen, baina Estatu barruko hizkuntzen arteko azterketak bertan behera uztea erabaki zuen. Katalunian, Generalitatek azterketa hauek bere gain hartu eta aurrera darraite, Euskal Herrian ordea, ez da honetaz arduratu den erakunderik egon. EIZIEk Eusko Jaurlaritzari azterketa hauek egiteko ardura bere gain hartzea eskatzen dio, itzultzaile hauen beharra gero eta handiagoa baita.
Aurtengo maiatzean hitz egin zen honi buruz Jaurlaritzako arduradunekin eta azterketa hauek berrezartzeko prozesua martxan da. Hala ere luzerako izango dela uste dute EIZIEko kideek.
EIZIEk web orri bat du Interneten. Orri honetan, elkartearen berri emateaz gain, «Itzul» izeneko zerbitzu bat eskaintzen du. Zerbitzu honen helburua itzultzaileen lagungarri izatea da. Bertan zerbait itzultzerako garaian izan daitezkeen arazoak denon artean konpontzeko aukera ematen du. Bestetik, zerbait itzultzen hasi aurretik testu hori dagoeneko itzulita dagoen jakin ahal izango da, testu asko baitaude behin eta berriz itzuli izan direnak


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude