Ibaiaren zurrumurruak trenaren hotsa estali zuen betirako

  • jariatzen ditu bere urak. Bazter dotore eta xarmaz beterikoak izanen ditugu ikusgai eta antzinako zeharbidehonetatik, garaiko denboraren kontzepzioari begi-keinua egiterik izango dugu. Bidasoa trenbidearen abiadura gailendu nahi izatea ez da arras zaila, kontuan badugu Elizondotik Irun arteko bidea egiteko hiru ordu baino gehiago behar zituela estreinako aldietan. Hala ere, landaretzak eta herriek erakusteko duten guztia kontuan izanik, patxadaz hartzeakmerezi du, topatuko dugun guztiaz gozatzeko.

2017ko azaroaren 28an
Gaurko ibilbidea arras ezaguna da hainbatentzat, batetik bere erraztasunagatik eta bestalde zeharkatzen dituen eremuen dotoreziagatik. Hala ere, oraindik bidea ezagutzen ez duen norbait bada, hona hemen proposamena. Ez izutu kilometro kopuruarekin, franko izan arren ez dute inolako eragozpenik. Eutsi bideari eta gogoan izan betiko gomendioa: gozatu paisaje eta ondarearekin.
Abiapuntua Doneztebetik ezarri badugu ere, norberak bere aburuz, erabaki lezake zein duen erosoagoa. Herri hau XVIII. mendera arte antzinako gune administratiboa izan zen, Sunbilla eta bertze herri batzuk independizatu ziren garaian. Ezkurra ibaia eta Bidasoa elkartzen diren tokia hautatu dugu txangoari aurre egiteko, autoak azken etxe inguruan aparkatu daitezkeelako. Ibilbidearen aurrenengo kilometroak porlan gainean dira, baina lokatza aurkitzeko aukera izanen dugu. Bide estuko Bidasoa trenak betetzen zuen bidearen zati galanta egitera bagoaz ere, ez kezkatu, aldaparik ez baitugu topatuko. Beti Bidasoa ibaia erreferentziatzat hartu beharra dago. Bere ezkerreko ibarretik luzatuko da ibilbidea, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiren mugetara, hots, Endarlartsara arte. Mendearen hasierako bidaiari batek suma zitzakeen sentipenak, eta errepara zitzakeen paisajeetaz eta giroaz hautematen ahalegintzea litzateke gure apustua.
Ezkurra ibai gaineko zubia gainditu eta eskuinetik zuhaitzen artetik doan bidea jarraitu beharko dugu, lehenengo kilometroa amaitu baino lehenxeago aurrenengo tuneletik pasatzeko. Honako hau asfaltatuta dagoenez ez da beharrezkoa argia erabiltzea. Ondorengo eremuak, landatar atlantikoko paisajeen ezaugarriak betetzen ditu ongi: habitat sakabanatua, baserria bere egoitza guztiekin, baratza, belardi eta abarrekin. (PR 106) Baserri baten aldamenera iritsiko gara. Aurrerago gaindituko ditugun bidegurutze gehientsuenek ere mota honetako eraiketetara bideratuko gintuzkete. (3,6 km) Bigarren tunelarekin topo egingo dugu; Bidasoa trenak zortzi zeharkatzen zituen bere ibilbidean, eta gehientsuenak ezagutzeko aukera izango dugu. Hau gainditu eta laster Sunbilla herria gureganatuko dugu. Latsarria eta bi deitura dituen eliza ikusgai da herrian; baita Erdi Aroko sorburuko bi begiko zubi zaharra ere. Bertatik zegoen hamaikagarren geltokia, ibilbide osoaren 18. kilometroan. (6,9 km) Eskuin aldean aurkituko dugu Bidasoa zeharkatzeko dauden zubi eseki horietako bat, gainera trenbidearen oholez eginda. Kilometro bat gehiago burutu aurretik, asfaltua finitzen da eta lurrezko bidea izango dugu lagun.
Geroago, eraikitzen ari diren errepide berrirako egin dituzten zubien azpitik zeharkatu beharko dugu. Zati hau nahiko desitxurosoa dago, espero dezagun denborarekin txukuntzea, bestela bere xarma galduko du tarte honek. (10 km) Inguruan aurkituko dugu hurrengo tunela eta oraingoan argia beharrezkoa dugu, luzeenetarikoa baita. Hiru bat kilometro aurrerago ibai honetan diren zentral hidroelektriko horietariko batekin topo egingo dugu, gehientsuenak 20ko hamarkadan eraikitakoak dira. Zentral hauek dira ibaiarekin egiten diren astakerien adierazle, nahiz eta gaur egun onartezinak iruditu. (13,9 km) Eskuinetik zubi bat abiatzen da, ibaiaren beste aldean zegoen zama-toki batera. (15,4 km) Tente dirauen estazio bat dago ikusgai, nahiz eta hemendik gutxira aurri bihurtuko den. Geltokiaren izena Espelosin-Casilla zen, garaiko 23. kilometroan kokatua. Hortik gutxira errepidea zeharkatu behar da, Igantzi Berrizaunekin elkartzen duena, hain zuzen ere. Orain, beste pixka batean, asfaltua izango dugu, eta laster iturria ikusiko dugu eta alboan latsarria. (17, 3 km) Hurrengo tunela iritsi da eta hemen ere argia piztu beharko dugu. Bideari helduz hotel batera iritsiko gara, Lesakarako bidean dagoena. Hemendik kilometro erdira, beste tunel batekin topo eginen dugu, eta nahiz eta bidea lurrezkoa izan, tarte honetan asfaltoarekin aurkituko gara. (22,5 km) Ezkerrera doan bideak harrobietara darama; lehenxeago ezkerrean, bertan, iturritxo bat aurkituko dugu. Laster errepidera irtengo gara, eta hau zeharkatuz, Bera herriko errepidetik baztertuko gara. Zubira iritsi aurretik ezkerretik joan behar dugu, zubi zaharra ikusteko eta bideari heltzeko. (23,5 km) Ezkerretik gora GR 11 abiatzen da, baina guk zuzen jarraituko dugu Zalain Zoko auzora arte, Aceralia enpresak duen eraikin erraldoira arte, bertan asfaltoa amaitzen delarik. Hemendik aurrera Bortziriko granitoak ikusgai izango ditugu, eta oraindik hiru tunel-edo zeharkatu beharko ditugu, hauen artean dago orain arteko okerrena (27, 2 km). Argia behar da eta zorua ur putzuz josia dago. (29 km) Endarlatsara iritsiko gara eta han ikusiko ditugu presa zentrala eta Endara errekatxoa antzinako olagunea bertan duelarik. Bidasoa ibai ertzetan izan ziren halako aunitz garai batean. Endarlatsan atsedena hartuta, bide bera errepikatuko dugu aurkako norabidean, berriro abiapuntura iristeko
Bidasoako trenbidean, Irundik Elizondora

Trenbide estu hau mende hasieran eraikitako horietariko bat dugu. Hasieran meatzaritzarako prestatu bazuten ere, geroago pertsona eta zama garraioetarako bilakatu zuten. Beste hainbeste gertatu zen ere bere makinekin; hasierakoak lurrunezkoak ziren, baina 1930. urterako gasolina transmisiozko motoreengatik baztertuak izan ziren. Hasierako trenbidea XIX. mendeko emakida bat zen eta 10,5 kilometro luzera besterik ez zuen. 1911. urtean, berriz, Elizondora luzatzeko lizentzia lortu zuten, baina proiektua bi urte geroago arte ez zen egin, eta kapital frantsesarekin eraiki behar zenez, Lehen Mundu Gerrak atzeratu zuen gehiago. Azkenik bi fasetan berritu zen, 1916. urtean, lehena Doneztebera arte, otsailean, eta maiatzean Elizondora arte. Bide osoa betetzeko hiru ordu inguru behar ziren hasieran, baina makineria berriekin, bi eta hamar minututara jaitsi zen denbora hori. Osotara 51,5 kilometro osatzen zituen Irundik Elizondora. Mendearen erdialderako jada errentagarria ez bazen ere, 1953. urteko uholdeetan zati batzuk ibaiak eraman zituen. Zati horiek konpondu ziren, baina 1956. urteko abenduan bete zuen bere azken bidaia


Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude