EUSKAL LANGILEAK FRANTZIAKO ERABAKIEI BEGIRA

  • du lanastea 39tik 35era murrizteko bigarren legea egiteko proiektuari buruzko erabakia. Han erabakitzen denak garrantzi handia du Euskal Herriko langile eta enpresarientzat.

2021eko uztailaren 21ean
Urriaren 19an, astearte honetan, Frantziako Asanblea Nazionalak (edo Diputatuen Ganbarak) erabaki garrantzitsua hartu du lanastearen murrizketari buruz, langile eta enpresarien arteko hainbat eztabaidaren ondoren. Testu hau idazteko garaian ezinezkoa zen jakitea erabakia zein izango zen, baina irakurleok dagoeneko ezagutuko duzue egun horretako erabakia. Frantziako Asanblea Nazionalak ezetsi ez baldin badu –komunisten abstentzioa tarteko–, lege proiektuak Senatuaren tramitea gainditu beharko du Eguberriak baino lehen.
Erabaki honek zuzenki eragingo dio Frantziako Administrazioaren menpe dagoen Ipar Euskal Herriari, baina, zeharka bada ere, Hegoaldeari ere eragingo dio, 35 orduko lanastea negoziatu eta ezartzearen inguruan bizi duen giroagatik. Hori kontuan izanik, eztabaida horrek Frantzian, maila politikoan eta sozialean, egin duen bidearen laburpen bat eskaini nahi izan dugu, gure irakurleentzat interesgarria gertatuko delakoan.


BATZUENTZAT GUTXIEGI ETA BESTEENTZAT GEHIEGI.

Frantziako Asanblea Nazionalak lege proiektu honi buruz hartutako erabakia Gobernu barruko nahiz sindikatuen eta patronalaren arteko eztabaida eta zatiketa ugariren ondoren iritsi da. Gobernu barruko ezkerreko talde eta sindikatu batzuen ustez gutxiegi zena, eskuindarrentzat eta patronalarentzat gehiegi eskatzea zen. Eskuindarrek iragarri dutenez, beraiek boterea eskuratzen duten garaian indargabetu egingo dute 35 orduko lanastea ezartzen duen legea.
Eztabaida eta zatiketa hori ez da hitz bidezko eztabaidetan soilik gelditu, eta kalera ere eraman da. Duela bi aste milaka enpresari bildu zen Parisen lege proiektu hori askatasunaren eta lehiakortasunaren aurkako erasoa zela salatzeko. Egun berean milaka langile bildu zen baita ere Frantziako hiriburuan Lan ministroak aurkeztutakoa baino lan erreforma handiagoa eskatzeko. Joan den asteburuan, hilaren 16an, Frantziako Alderdi Komunistak Estatu guztiko milaka langile bildu zuen baita ere Parisen, enplegua sortzeko erreforma sakonagoak eskatzeko.
Alderdi Komunistak, Berdeek eta Hiritarren Mugimenduak (MDC) –guztiak ere Jospinen Alderdi Sozialistaren gobernukideak– uste dutenez, «Aubry Legea» (asteko lanorduak murrizteko lege proiektuaren sustatzailea izan den Enplegu ministro andrearen izena eman zaio legeari) «

gutxiegi da eta enpresariekiko begirunetsuegia da
». Hiru talde horien iritziz, 1998an onetsi zen 35 orduko lehen legeak «

gizarte kotizazioen murrizketa lanpostuak sortzearen edo mantentzearen baldintzapean jartzen zuen
» eta bigarren proiektu honek ez du enpresarien betebehar hori jasotzen. Beste gai eztabaidagarria «egokitzapenerako epea» da. Izan ere, aurreikusten denaren arabera, legea 2000 urteko urtarrilaren 1ean indarrean sartzen bada, 20 langiletik gorako enpresa pribatuek urtebetez atzeratu dezakete 35 orduko lanaldia.
Eskuina ere ez dago pozik lege proiektuarekin, eta aurka jartzeko prest zegoen, «

legeak enpresaren askatasuna urratzen duelako, elkarrizketa soziala hausten duelako eta lehiakortasuna arriskuan jartzen duelako
». Honakoa mehatxatu dute gainera, legea indarrean jartzen bada: «

Boterea eskuratzen dugunean 35 lanorduko legea indargabetuko dugu
». Euren ustez, «

erabateko enplegua gurekin lortzen da
» eta horretarako ez da lanastea murriztu behar, «

lan gehiago egin behar da
».
Enplegu ministroa pozik eta harro zegoen bere lege proiektuarekin, eta 35 lanorduko araua beste hainbat lege garrantzitsurekin alderatu zuen, hala nola, adin txikikoen lana murrizten zuen 1841. urtekoarekin, asteko atseden eguna ezartzen zuen 1906koarekin, asteko lanaldiaren iraupena mugatzen zuen 1919koarekin eta oporrak ordaintzea ezarri zuen 1936koarekin.
Baina ezkerrekoek beraiek eta, are gehiago, eskuinekoek –hauek ere beren artean zatiturik– emandako erantzunak kolokan jarri zuen ministroaren harrotasun hori. Orain bi erronka nagusi izango ditu ministroak: bere testuak legebiltzarreko tramitea gainditzea eta enpresek, beren borondatez, 2000. urtea baino lehen legea ezartzen hastea. Legebiltzarreko tramitea gainditzeko, Frantziako sozialistek hainbat zuzenketa onartu beharko zituzten, bereziki Jospinen gobernukide diren ezkerreko taldeenak

35 orduko lanasteari buruzko bigarren legearen puntu nagusiak
35 orduko lanastea
20 langiletik gorako enpresek legea ezartzeko duten derrigorrezko data 2000. urteko urtarrilaren 1a izango da. Gainerako enpresentzat 2002. urteko urtarrilaren 1a. Urteko lanaldia ez da 1.600 ordutik gorakoa izango, beti ere kontuan izanik asteko atseden eguna, 5 asteko oporrak eta legezko 11 jaiegunak.

Aparteko orduak
Lehen urtean 35 ordutatik 39 ordutara bitarteko aparteko orduak % 10 gehiago ordainduko dira. Urteko 130 orduko kopuruari dagokionez, lehen urtean, 37tik gorakoak hartuko dira kontuan, eta bigarren urtean 36 ordutik gorakoak.

Gutxieneko soldata
Gutxieneko soldata jasotzen duten langileek ez dute inolako murrizketarik izango beren sarreretan, legez ziurtatzen baita 39 ordutatik 35era igarotzeko osagarri diferentziala enpresek ordaintzea. Xedapen honek kontratatu berriengan ere izango du eragina, eta indarrean egongo da 2005. urteko uztailaren 1a bitartean.

Kargen murriztapena
Lege proiektu horrek gizarte segurantzako kotizazioen murrizketa ere aurreikusten du. Araua betetzen duten enpresentzako laguntzak aurreikusten dira. Laguntzak ez dira enplegua sortu edo mantentzearen baldintzapean jartzen. Laguntza 21.500 liberakoa (537.500 pezeta) izango da gutxieneko soldata duten langileentzat, eta 4.000 liberakoa gutxieneko soldata 1,8 aldiz jasotzen dutenentzat.

Zuzendaritza taldeak
Proiektuaren arabera, lanorduen murrizketak ez du eraginik izango enpresetako zuzendaritza taldeko kideengan, baina beheragoko mailetako zuzendariengan bai, nahiz eta murrizketa egunka kontatuko den (urtean 217ko gehienezko kopuruarekin)

Eusko Jaurlaritzak zilegi dakusa lanegunaren murrizketa

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko guztian 35 orduko lanaldia ezartzeko negoziaketari ekin zaio urriaren 15ean. Nafarroak beste dinamika eta erritmoa darama. Eudel eta Aldundiekin akordioa adostu ondoren, Administrazio Publikoen Mahai Bakarra eratuz ekingo zaio negoziaketari. Sindikatuek negoziaketa erritmoak bizkortzeko premia azpimarratu dute, bai lanaldiaren murrizketari dagokionez eta bai soldatari eta lan sorkuntzari dagozkion bestelako arloetan ere. Urria oso hilabete garrantzitsua da, EAEko aurrekontuetan duen eraginagatik.
Joan den astean ezagutzera eman den Jaurlaritzaren iritzia kontuan izanik, ez dirudi Administrazio publikoan arazo larriegirik egongo denik lanaldiaren murrizketa abiarazteko. Eusko Jaurlaritza «

jabeturik dago lanaldiaren murrizketaren bidezko lan banaketa egingarria eta bideragarria dela. Gainera, aukera ona izan daiteke enplegu gehigarria lortzeko bai eragindako enpresan, baita beste esparru batzutan ere: turismoa, kultura, kirola, ingurugiroa eta abar. Horregatik, banaketarako formulak bultzatuko dira
».
Hori adierazten du Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrera –EAEko enpleguaren egoerari buruzko osoko bilkura monografikora– joan den astean helarazitako agiriak. Enpresa pribatuetako lan banaketari buruz Eusko Jaurlaritzak duen iritzia hori baldin bada, bere jokabideak eredugarri izan beharko luke Administrazio Publikoan; eta, beraz, arlo horretan ireki den negoziaketak bizkorra izan beharko luke. Beti ere ezagutu berri den agiri horretan adierazten den borondate politikoa egiazkoa baldin bada.
Agiri horren arabera, Eusko Jaurlaritzaren enplegu politika berriak «

Europarekiko konbergentzia
» bilatu nahi du arlo honetan, hiru ardatzetan oinarriturik: «

Dagoen enplegua finkatu eta kalitatea hobetu, okupazio mailan orain arte lortutakoa atzeraezina izan dadin; enplegu berriak bultzatu eta sortu ekonomi hazkundeak eragiten duenaz gaindi; eta dagoen lanaren banaketarako bideak landu
».
Lan banaketari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren agiriak garbi uzten du zentzu horretako edozein jardueraren helburua enplegua sortzea dela eta ez, inolaz ere, dagoena suntsitzea. Horregatik, «

enpresek lehiakortasunik ez galtzea ezinbesteko baldintza litzateke enplegu banaketarako jarduerek arrakasta izan dezaten
». Beraz, jarduera horren oinarrian «

malgutasuna nagusitu behar da, produktibitatea, lehiakortasuna eta lanpostuen sorkuntza indartzeko
». Helburua honakoa da: «

Lanaldiaren murrizketari eta lan arloko malgutasunari buruzko proposamenak eta akordioak bultzatu eta indartzea, eragile ekonomiko eta sozialek enpresaren esparruan hartutako akordioak kontuan izanik. Beti ere pixkanaka-pixkanaka 35 orduko lanastea ezartzeari begira
». Eusko Jaurlaritzak, pizgarri fiskalen bidez, kontrataziorako laguntzen bidez edo laneko denboraren berrantolaketarako azterketak egiteko laguntzen bidez bultza dezake lanaldiaren murrizketa


Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude