DIWANAK BRETOIERAREN HARROIN SENDOENAK DIRA

  • hiztun zituen. Egun, berriz, 240.000. Hauetatik 70.000k baino ez darabilte, ordea. Irakaskuntzan jokatzen da bere geroa. Diwan da bere euskarri nagusia.

2021eko uztailaren 21ean
Diwan –Ikastoleen baliokidea– kimua edo ernaimuina bezala itzultzen ahal dugu euskarara.

Germe
edo

germen
esan nahi du frantsesez nahiz espainolez. Diwanak bretoi hizkuntzaren berpizkundearen abiaburuan jarritako harroin sendoenak dira. 1978 urtean, Kemper eta An Oriant herrietan zabaldu ziren lehen Ama-Eskolak. Harrez gero, Diwan eskoleen ernaimuinak kimatuz joan dira. Egun 2.000 ikasle biltzen dira 24 Ama-Eskola, 26 Lehen-Maila, 3 Kolejio eta 3 Lizeotan. Azkenekoa, Karaezen irekia, gurasoen lan eskerga eta populazioak emandako sostenguari esker.


BEREZKO PROIEKTUA.

1983an hasi ziren Diwan eta frantses Hezkuntza Nazionalaren arteko harremanak. Hasiera hartan, akordio batera iritsi ziren, eta 1, 25 milioi (32.250.000 pezeta) liberaren laguntza jasotzen hasi ere urtero. Diwanak urtetik urtera haziz joan ziren eta Ama-Eskola soilak izatetik Lehen Mailako eskolak irekitzera pasa ziren, baita Bigarren Mailako Kolejioak ireki ere. Lehen Kolejioa Relecq Kerhuon herrian (Brest) ireki zen eta Skolaj Roparz Hemon izena du. Bigarrena, Plessidy herrian ireki zen, eta hirugarrena Kemperren. Hazi ahala arazo finantzarioak handituz joan ziren, baita akordio berrien beharra etorri ere. 1993an, zerga arazoak medio, Diwanek tirabirak izan zituen Kemperreko auzitegiarekin. Harrez gero, orduko hezkuntz ministroak –Francois Bayrou– elkarte kontratu sistema eskaini zien Diwanei, Iparraldeko ikastolen Seaska federakuntzak darabilen kontratuaren antzeko bat.


ESKOLA PUBLIKOAN ERE BAI.

Ipar Euskal Herriko Ikastolen ondorenean hasi ziren Diwanak Bretainian; hamar urte beranduago hala ere. Iparraldean egiten den antzean –Seaska abiatu ondoren, eskola publikoan hasi zen modelo elebiduna potentziatzen. Ikas-Bi gurasoen elkarteak bultzaturik, kasu–, Bretainiako irakaskuntza publikoan –edo pribatuan– erdia bretoieraz eta beste erdia frantsesez erakusten da; gurasoek hala nahi izatera. Arazo handiekin, ordea. Estatuak ez baititu interesatuak diren gurasoen beharrak betetzen. Esaterako, irakasleen heziketari dagokionez oso larri dabil bretoi irakaskuntza. Horrek –Iparraldean bezalatsu– gurasoen manifestazioak eta irakasleen lanpostuen gaineko gorabeherak sortarazi ditu azken urteotan. Arazo handienetako bat testu didaktikoei lotua dago. Argitaletxe bat arduratzen da bereziki eskolarako testuen ekoizpenaz. Instituzioen aldetiko laguntzarekin kontatzen duten arren, gurasoen ekimena da eskola hauen biziraupena atxikitzen duena. Hezkuntza Nazionalaren aldetik engaiamendu zehatz bat beharko litzateke haur eta gazteen hezkuntzan bretoieraz behar diren testu eta eskuliburu didaktikoak ekoizteko. Paris oso urrun dago arazo honetatik, ordea.


BRETOIERAREN GEROA KINKAN.

Diwanen historia erabat lotua dago bretoieraren suspertzeari. Eskola hauek laiko eta doanekoak dira. Beren sorrera bultzatu eta abiarazi zituzten gurasoak militante bretoiak ziren gehienbat, nazionalismoaren eremuko militante klasikoak. Gaur egun, aukera zabaldu egin da eta berean iritzi eta ideologia politiko guztietako herritarrak biltzen dira. Abertzaletasunari arras atxikiak izan gabe, hizkuntz eta giza eskubideen aldekoak. Diwaneko arduradunek harreman onak omen dituzte bai ezker bai eskuin nahiz erdiko politikoekin. Une honetan, Askotariko Ezkerrarekin lehiatu behar dute beren helburuak erdiesteko. Bertako kargudun hautatuekin zaila bada, zailtasunak areagotzen dira aferak Parisen trenkatu behar direlarik. Anartean, bretoieraren geroa dago jokoan, kinka larrian baitago. 1900 urtean Bretainia Behereko polulazioaren % 90 mintzo zen bretoieraz: 1.300.000 hiztun ziren. 1950an populazioaren % 75ra jaitsia zen. 1990ean, 400.000 hiztun baino ez ziren, eta 95ean 240.000. Erabili ordea, 70.000k baino ez dute erabiltzen. Hau da, Populazioaren % 11,5. Adituen arabera 2.030 urterako desagertu liteke. Alta, bretoien % 71k uste du beren hizkuntza salbatuko dela, eta % 88k salbatu beharra dagoela


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-10-02 | Julene Flamarique
Gazteen hamarretik bakarrak dauka etxebizitza erosteko ahalmena EAEn

Egun alokairuak hipotekak baino 60 euro garestiagoak dira, eta gazte askok euren diru sarreren %40 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzeko, Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera. Honen aurrean, etxebizitza-premia duten gazteen gehiengoek Gobernuak babesturiko... [+]


2024-10-01 | ARGIA
Errenteria eremu tentsionatu izendatuko dute, etxebizitzaren arazoari aurre egitea helburu

Geroz eta zailagoa da Errenterian etxebizitza eskuratzea. Etxe gutxi daude, eta garesti, gainera. Horregatik abiatu zuen Udalak gune tentsionatu izateko prozesua, eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatuta. Asteazkenean egingo dute ofizial izendapena. Horrek aukera emango du... [+]


2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


2024-09-17 | ARGIA
Etxebizitza alokatzea ezinezkoa izanik, Donostian 546 euro ordaintzen du gazte askok logela batengatik

Espainiako Estatuan, soilik Bartzelonan da garestiagoa logela bat alokatzea. Kataluniako hiriburuan hilean 623,14 euro ordaindu behar dira jende gehiago bizi den etxebizitzako logela bat alokatzeko. Eta kopurua gora egiten ari da, Pisocompartido.com atariaren datuetatik abiatuta... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-05 | Gedar
Donostian, 300 jabe handirenak dira alokairuan dauden etxeen %30

Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Eguneraketa berriak daude