JOAN DEN MENDEA EUSKARAZ ETA JOKOAN EZAGUTUZ

  • mahai-joko bat ere karrikaratuko du, ARGIAren Mahai-Jokoa, euskalkultura euskaraz ezagutzea ahalbideratuko duen joku aitzindaria.
Nor izan da Zakilixut komiki-pertsonaiaren sortzailea? Mattin, Asisko Urmeneta ala Antton Olariaga? Edo zein talde abertzale bultzatu zuen Eli Gallastegik 1923an? Ekin, Jagi-Jagi ala EAE-ANV? Erantzunak Gure Mendean daude. Liburuan, CD-ROMean eta baita mahai-joko batean ere, ARGIAren Mahai-Jokoan. Bakoitzak bere funtzioa beteko du eta jokoak, bereziki, funtzio pedagogikoa betetzea du xede.
Galdera sorta du oinarri jokoak, euskal kulturaren inguruko galderak, beti ere. Galderoi zuzen erantzuten dionak du irabazteko aukera gehien. Baina, joku bat da, azken finean, eta zorteak –dadoak– zeresanik badu hemen ere; zorteak, eta tarteka azal daitezkeen tranpak.
Euskal merkatuan tankerako frantsesezko edo gaztelerazko joku anitz dago salgai. Euskarazko eskaintza, ordea, ezin esan daiteke oparoa denik.
Puzzleren batzuk badira, eta joko elektronikoei dagokienez, kasu, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen CD-ROMa hor da –ez dirudi, ordea, oraingoz segida handirik izan duenik–. Galderetan oinarritutako mahai-jokoei dagokienez duela urte batzuk euskarazko joko bat agertu zen merkatuan. Mahai-joko horrek, hala ere, ez zituen Euskal Herria edo euskal kultura oinarri.
Gabezia hori ikusirik, ekin zitzaion joku berri honi eta, hortaz, ARGIAren mahai-jokoa, joko aitzindaria dugu. Euskara erabili ez ezik, euskal kultura hartzen baitu aisaldiko entretenigarri honek gaitzat.
Jokoa eskuratzen duenak, taulan, txarteletan eta galdera sortetan sei kolore ikusiko ditu, sei gai edo esparru ezberdin finkatzen dituzten koloreak: lehenik geografia, gastronomia eta jaien inguruko galderak datoz; bigarrenik, historiari, gertakariei eta pertsonaia ospetsuei dagozkienak; hirugarren atalean gizarte gaiak, instituzioak eta erakundeak landuko dira; ondoren, hizkuntza; bosgarren atalean artea, literatura, bertsolaritza, musika eta antzerkia; azken atalak kirola du hizpide. Orotara, 1.500 galdera biltzen ditu jokoak, eta bitik zortzira jokalari onartzen ditu. Gainera, aurrera begira galdera sorta berriak argitaratzeko asmoa dago, elementu berberekin erabili ahalko direnak.
Azaroaren erdialdetik aurrera izango da ARGIAren Mahai-Jokoa salgai ohiko salmenta puntuetan. ARGIAren bidez erosita, harpidedunek prezio berezia izango dute, baita Durangoko Liburu eta Disko azokara berau erostera hurbiltzen direnek ere.
Jokoa euskal kulturaz ikasi nahi duen edonorentzat da baliagarri, eta euskara landu nahi duen edonorentzat. Horregatik bereziki aproposa da euskaltegi zein eskoletan erabiltzeko, euskal gaiak, euskaraz eta jolasean jorratzeko aukera eskaintzen baitu

Prismak sortutako sei argi izpien bila

Jokalari bakoitzak jokoan hasteko hartu behar duen txartelak sei kolore ditu, ARGIAren prismak sortzen dituen sei argi-izpi, eta bakoitzaren amaieran hutsune bat. Bonbila gorri, laranja, hori, berde, urdin eta more bana lortzen dituen lehen jokalaria da garaile.
Jokoaren taulako zirkulu ezberdinetan lauki batzuk koloretakoak dira, besteak zuriak. Jokalari bakoitzak lauki zuri bat, edozein, hautatu beharko du abiapuntu gisa. Ondoren, dadoa bota eta horrek aginduko du eman beharreko urrats kopurua. Norabidea, aldiz, jokalariaren esku dago. Txandan dagoen jokalariak, koloretako laukiren batetara iristen saiatu beharko du, orduan izango baitu galderari erantzuteko parada. Ezkerrerantz zein eskuinerantz jo ahalko du, baita pasabideen bitartez beste zirkulu batera jo ere. Jokalariak ez badu koloretako lauki batera iristea lortzen, lauki zuri batera jauzi egiten badu, beraz, txanda galduko du.
Baina, demagun jokalari bat lauki gorrian pausatu dela. Orduan, bere aldameneko jokalariak galderak dituen karta bat altxa eta koloreari dagokion galdera egingo dio, kasu honetan geografia, gastronomia eta jaien ingurukoa: «Non du sorburua Bardeetako Ubideak? Artikutzako urtegian, Esako urtegian ala Pitillasen?» Jokalariak ez badu erantzun zuzena hautatzen –bigarrena, alegia–, hurrengoari dadoa jaurtitzeko txanda helduko zaio. Asmatuz gero, fitxa gorria gehituko dio bere txartelari eta berriro dadoa jaurtitzeko aukera eskainiko zaio.
Horrela, badirudi, lauki egokietan suertatu eta erantzunak ezagutzen dituenak erraz izango duela garaipena. Kontuz ibili beharko du, ordea, galdera gaiztoekin, ziriekin eta tranpekin. Demagun jokalari batek lauki hori batera jauzi egin duela, aldamenekoak karta altxa eta hori koloreko galderan zera topatzen duela: «Fitxa hori bat galdu duzu. Eman txanda hurrengoari». Aginduetara makurtu eta berriro ekin beharko dio fitxa lortzeari.
Horregatik, dadoa jaurti eta lehendik ere lortua den kolore batean eroriz gero, komenigarri da kolore bereko beste fitxa bat lortzen saiatzea. Asmatuz gero, txandarik ez du galduko, eta gainera, tranpa batek fitxa itzultzera behartzen duenean, ordezkoa hor izango du.
Txartelaren sei hutsuneak betetzen dituena da garaile, baina jokoak ez du zertan hor amaitu beharrik. Nahi izanez gero, jokalari bakar bat geratu arte luza daiteke jokoa


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude