FUTBOLARIAK ETA DANTZARIAK


2021eko uztailaren 19an
Dantza irakaskuntzan dihardugunok ondotxo dakigu dantzari gazte batek futbolerako dohainak erakusten baditu, alperrik gabiltzala dantza irakatsi nahian. 11-12 urte izan orduko futbol entrenatzaileek gaztetxoen denbora guztia futbolerako nahi dute eta maila gorenean jokatuko duen jokalaria lortzea bakarrik dute helburu. Horrelakoak milaka askotatik bakan batzuk irteten dira, baina gazteengan (eta gurasoengan) horrek pizten duen ilusioak entrenatzailearen esanak itsu-itsuan betetzera eramaten ditu. Gutxi dira futbolaren zirrarari ihes egiten diotenak eta ondorioz, dantzari izateko baldintza modukoa bihurtu da futbolari txarra izatea.

DANTZARI
eta futbolari arteko aurkaketa hori oso normaltzat nuen nik. Horregatik erabat harrituta geratu nintzen orain gutxi nire aitona Juanitok (aitxitxa gure familian) kontatu zidanarekin. Tiburcio Beristain elgoibartarraren kasua aipatu zidan. Beristain futbol jokalari aparta omen zen eta 1930eko hamarkadan Alavesarekin lehenengo mailan jokatu zuen. Baina harrigarria zera da, ez zuela batere arazorik futbola aurreskuarekin tartekatzeko, eta batean bestean bezain ondo moldatzen zela. Bitxikeriatzat hartu izango nuen handik gutxira horrelako beste fenomeno bat topatu izan ez banu. Antonio Azpiazu, hau ere elgoibartarra, aurreskulari bikaina eta 1930eko hamarkadan Real Sociedadean jokalari izatera iritsi zena.
Mende hasierako dantzari-futbolari horiekin harrituta nenbilen

Txirloia
ren berri izan nuenean. Zur eta lur utzi ninduen. Satur Arriola

Txirloia
eibartarra 1897an jaio zen eta 16 urterekin Izarra futbol taldean estreinatu zen. Berehala nabarmendu zen jokalari gaztea eta 1919an Donostiako Union Deportiva futbol taldeak fitxatu zuen eta segidan Real Sociedadera pasa zen. Futbolariaz gain, pelotari aparta zen eta Astelehena katedralean hamaika partidu jokatu zituen. Baina bi kirol horiekin batera, aurreskulari bezala nabarmendu zen

Txirloia
. 1925 eta 1926 urteetan 17 aurresku txapelketatan aurkeztu zuen burua eta den-denak irabazi zituen. 1923an eibartar nagusiek oraindik gogoratzen duten balentria egin zuen

Txirloiak
. Goizean aurresku txapelketa batean izan zen eta irabazi egin zuen, arratsaldean Bergaran futbol partidua jokatu zuen eta gauean, Astelehenan pelota partiduetan ikusle zegoela, pelotari batek huts egin zuela eta haren ordez jokatu beharrean aurkitu zen. Jokatu eta baita irabazi ere, Artamendi I.ri nagusitu baitzitzaion

Txirloia
.

TXIRLOIA
buruan, begira-begira ibili nintzaion joan den egunean Igor Yebrari. Egia da metro eta 87 zm-ko alturak joko asko eman dezakeela futbolean ere (buruz jotzeko Salinasen estilora, defentsan ingelesen tankerakoa edo atezain bestela), baina nik behintzat ez nion futbolari plantarik hartzen, dantzan zoragarri egiten duela aitortu behar badut ere. «Egunkaria»ko

Barkatu Ama
n irakurri nuenak argitu zizkidan begiak. «

Hamairu urte zituen dantzan hasi zenean, ia hamalau. (...) Futbolean ere aritzen zen, baina dantza nahiago izan zuen
». Hara ba! Hamalau urterako entrenatzaileek baztertu dituzte dagoeneko futbolerako balio ez dutenak, eta ez al zen akaso Yebra futbolari frustratua izango? Alegia, futboleko begiztatzaile beldurgarriak fin ibili izan balira, Kursaalean baino San Mamesen egingo zituela Yebrak kabriolak. Ziur nago Yebra futbolari bikaina izan zitekeela (eta askoz lore gehiago jaso eta diru gehiago irabazi), eta dantza maite dugunok zorionekoak garela bere irudi argal eta hauskorrak futbol entrenatzaileak engainatu egin zituelako. Beste batzuekin ez dugu horrenbesteko suertea izan ordea. Ba al zenekiten Joseba Etxeberriaren aita dantzaria izan zela?


Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude