PIRAGUA DANUBION ZEHAR ITSASO BELTZAREN IRRIKITAN


2021eko uztailaren 21ean
Bidaiatzeko grinak bultzata urte hasieran nora joan pentsatzen hasi zen 26 urteko tolosarra. Aldizkari batean Danubio ibaiari buruz ikusitako erreportaje bat nahikoa izan zitzaion Angeli prestakuntza guztiekin hasteko. Ordiziako Jakintza Ikastolan matematika irakaslea da Angel. Iaz Islandia izan zen aukeratutako helmuga, oinez iparraldetik hegoalderaino gurutzatuz. Aurten berriz, Alemaniatik hasi eta Itsaso Beltzeraino piragua bat lagun zuela Danubio ibaia gurutzatzea bururatu zitzaion.
Kirolzalea izanik –eskia praktikatzen du eta Santurtziko arraun taldean parte hartu zuen–, ez zuen beldurrik izan piragua hartu beharraren aurrean. Frantsesa, ingelesa eta alemaniera hitz egiten jakiteak ere ziurtasun handia eskaintzen zion bidaiatzeko orduan. Danubio da munduan herrialde gehien zeharkatzen dituen ibaia, guztira 10 lurralde.


BAKARRIK GERATU BEHARRA.

Angelen proiektuak interes handia piztu zuen. Hori dela eta Prijon etxeak piraguak utzi zizkion, Panasonicek kamarak eta Tolosako Klisk dendak argazki material guztia bere gain hartu zuen. Angel eta proiektuari batu zitzaion Ruben Escudero abentura interesgarri bat bizitzeko prest zeuden eta Alemaniako Donaweschingenera kotxez abiatu ziren. Uztailaren 4an hasi zuten beren ibilbidea kotxea Alemanian utzi ondoren, baina zorteak ez zion Rubeni lagundu eta Regensburgon atzera egin behar izan zuen lunbagoak jota: «

Hasieratik zorte txarra izan zuen Rubenek, prestatzen ari ginela txorkatilak bihurritu zituen, eta ondoren bidaia hastean ere berriro zorte txarra izan zuen. Hasierako bost kilometroak oinez egin behar izan genituen ibaia lur azpian desagertzen zelako. Ondoren, bigarren gauean euri asko egin zuen eta guztia busti zitzaigun. Hortik aurrera nire lagunak okerrera egin zuen. Ez zuen lo egin eta hurrengo egunean beste 60 kilometro egin genituen, ia jan gabe eta atsedenik hartu gabe. Hoztu egin zen. Rubenek bidaia utzi aurreko egunean ere izugarrizko astakeria egin genuen, 75 kilometro egin genituen. Azkenean Regensburgora iristean lunbagoak jo zuen
».
Bilbotarrak aurrera jarraitzen bazuen agian bizi osorako ondorioak jasan beharko zituen; orduan geratuz gero berriz, sendatu zitekeen. Angelek bakarrik geratuta kezka asko zituen. Ekipajea beharrezkoenera murriztu behar izan zuen; esaterako, jantzita zeraman arropa eta aldatzeko beste bat besterik ez zuen hartu. Baina horretaz gain bazen beste hainbat arazo: «

Zerbait gertatuz gero bakarrik nengoen, Jugoslaviara ezin sartuz gero zer egin behar nuen? Erosketak egin behar nituenean nola moldatu behar nuen? Piragua nori utzi behar nion?
». Zorte handia izan du ordea, eta asko lagundu dion jendea topatu du. Eslovakian jasandako tendinitis txiki bat izan da oztopo garrantzitsuena.
Bakarrik baina ausardia handiarekin Vienarantz abiatu zen Danubioko ur lasaietan barrena: «

Batzuetan lo hartzen nuen eta sasi artean esnatzen nintzen, baina piraguak behin ere ez dit buelta eman
». Izeben otoitzek bidaian eragina izan zutela aitortzen du. Horrela, Regensburgotik Vienara bitartean dauden ur-presa guztiak igarotzeko piraguarentzat karroak zeudela jakin ahal izan zuen. Lehenengo presan berriz poloniar batek lagundu zion. Austriako lurraldea igaro ondoren ordea, ez zegoen karrorik, baina beti laguntzeko prest zegoen jende atsegina aurkitu zuen.
Vienaren edertasunaz hobeto gozatzeko hotelean lo egin zuen gau batez. Bertako irudiak argazki makinan jaso ondoren ordea, ohiko erritmoari jarraitu zion Angelek: egunero 50 kilometro inguru eginez, gauak zubi azpiren batean edo ibai ertzean igaroz eta eguraldiaren gorabeherei aurre eginez. Bratislavara iritsi zenean eskuineko eskumuturrean tendinitisa izan zuen. Gainera, hurrengo bi egunetan haizeak alde batetik bortizki jotzen zuen eta ondorioz giharrea gehiegi behartu zuen. Bertako arraun taldeak ordea, pomada bat eman eta momentu hartan behar zuen laguntza eskaini zion.
Denbora galtzerik ez eta Angelek aurrera egin zuen. Gabikovoko presatik aurrera ordea (Eslovakian) ez ziotela aurrera egiten utziko esan zioten; baina tolosarrak berriro ere zortea izan zuen eta bertatik pasa behar zuen itsasontzi bateko kapitainari bera eta piragua barrura sartzen uzteko eskatu ondoren, beraiekin egin zuen presaren beste alderako bidaia osoa.
Behin Hungariara igarota mozkorrak, festak eta bertako jendearen jatortasuna dira Angelek dituen oroitzapenik bizienak: «

Jendeak beren etxera bazkaltzera gonbidatzen ninduen, nire itxura eta seguraski izango nuen usaina kontuan izan gabe. Janaria eta beraien mobileko telefonoak ere ematen zizkidaten zerbait gertatuz gero deitzeko
».


HUNGARIATIK ALEMANIARA AUTOSTOPEAN.

Hungaria eta Kroaziaren arteko mugara iritsi zenean, Jugoslavia ohian sartzeko zalantzak zituen. Azkenean, Hungariako hotel batean piragua utzi eta Alemaniaraino autostopean itzultzea erabaki zuen, bertan kotxea hartu eta berriro Hungariara iristeko. 30 ordutan iritsi zen Donaweschingenera, eta bidaian Jugoslaviatik Alemaniarantz zihoan neska batek eta bere lagunak Jugoslaviako egoeraren berri eman eta bertara sartzeko beldurrik ez zezala izan esan zioten.
Gauzak horrela, Alemanian kotxea hartu eta Budapesteraino joan zen. Bertan ustez abuztuaren 11n izango zen mundu amaiera zela eta antolatu zituzten kontzertuak ikusi eta Jugoslaviara sartzeko bisa lortu zuen. Hungarian piragua hartu eta kotxez Kroaziara sartu zenean lurralde hark jasandako gerratearen ondorioak ikusi zituen, zehazki Vucobar hirian: «

Letreroak tiroz josita, semaforoak deusestuta...
». Bidaia honi esker inguru haietan zutik dagoen zubi bakarra Belgradokoa dela ere jakin du.
Jugoslaviatik arazorik gabe igaro zen, baina beti ere kotxez. Ordurako abuztuaren 11 gertu zegoen, eta Angelek Errumaniatik eklipsea ikusi eta grabatu nahi zuen.
Bulgariara iristean bero ikaragarria jasan behar izan zuen tolosarrak, baita eltxoei aurre egin ere: «

Itzalean 45 egiten zituen eta eltxoak etsairik okerrenak ziren. Intsektuak urrun izan nahi bazenituen egun argiz ibili behar zen piraguan, baina ordu horietan bero handia egiten zuen. Batzutan gauez ibili nintzen eta eltxoak hiltzeko ahaleginetan piraguak buelta emateko arrisku handienak orduan jasan nituen
».
Kotxez zati bat egin ondoren, delta osoa piraguan egin zuen eta abuztuaren 27an azkenean Itsaso Beltzera iritsi zen, bi hilabetetan, Danubio ibaiak dituen 2.850 kilometroetatik bi mila inguru piraguan egin ondoren. Goizeko hiruetan jaiki eta eguzkia ekialdetik irteten ikusi zuen; bere ametsa bete zuela sentitu zuen. Orduan Tolosara itzuli eta bere esperientzia kontatzea baino ez zitzaion geratzen

Eklipsearen ondorengo oilasko izterrak

Abuztuaren 11n eklipse famatua zela eta, Angelek Errumaniara iritsi nahi zuen. Zonalde hori eklipsea ikusteko paregabea izanik, egin nahi zuen bideo grabaketa primerakoa izateko aukera guztiak zituen. Grabaketaz gain, egun osoa izan zen primerakoa Angelentzat. Eklipsea grabatzeko kamerak prestatzen ari zela, Errumaniako mugan ezagutu zuen polizia jatorra hurbildu zitzaion eta bere etxera gonbidatu zuen bazkaltzera. Angelek behin ere ez zien ezetz esan horrelako gonbiteei, ondo jan eta jendea ezagutzeko beta eskaintzen baitzioten.
Egun hartan gonbidatu bereziarentzat oilaskoa prestatzea erabaki zuten poliziaren etxean. Animaliaren bi izterrak jan zitzala eskatu zioten. Angelek ordea kortesiaz bakarra jan zuen. Hurrengo goizean gosaritarako han jarraitzen zuen. Tolosarrak poliziarengan konfiantza osoa jarririk, kotxea bere etxean uztea erabaki zuen. Baina hori bakarrik ez, bateria arazoak zituela esan ondoren, berehala tolosarraren autoa egunero martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen poliziak. Angelek lasaiago egin zezakeen Itsaso Beltzeraino iristeko geratzen zitzaion bidaia

Zapatako lokarriekin lotuta futbola entzuten

Errumania alde batean zuela eta Jugoslavia bestean kilometro luzeak egin zituen Angelek Danubioan zehar. Bidaiaren zati horretan

Portile de Fier
(burdinezko ateak) famatuekin egin zuen topo: «

Toki horretan egunero kontrolak pasa behar nituen. Gainera, gauean ezin nuen piraguan ibili, tirokatua izateko arrisku handia baitzegoen
».
Gau batean ordea, iluntze baten irudiak hartzen geratzea bururatu zitzaion. Ondoren, afaria prestatzen ari zela, polizia batzuk metrailetekin berarengana zuzentzen ari zirela konturatu zen: «

Batek bere zapatako lokarriak askatu eta eskuak lotu zizkidan. Asko beldurtu nintzen
».
Bera nor zen eta han zer egiten zuen azaltzen saiatu zen Angel. Polizia haiek ordea bere nagusiei deitu zieten. Besteen zain egon behar zuten denbora horretan baina, ez zuten denbora txorakeriatan galdu: tolosarrak martxan zuen irratian Bartzelona eta Valentziaren arteko Supercopako norgehiagoka ari ziren ematen. Poliziek futbola atsegin zutela konturatu zen Angel eta partidua jugoslaviarrek ulertzen zuten hizkuntzara itzultzeari ekin zion. Polizia berriak etortzen ziren bakoitzean paper guztiak erakutsi ondoren futbola zen hizketagaia. Angel piraguan zebilen gazte bat baino ez zela ulertu zutenean, goizeko ordu biak aldera, bakean utzi zuten. Lehenago ordea, uraren maila igo zela eta kontuz ibil zedila ohartarazi zioten


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude