JOLASA, MUSIKA IKASTEKO BIDE NATURALA

  • azalpena dakarkigu «El folklore musical en la educación infantil» lanak, lehenagokoek erabili zituzten tresnak egungo zein etorkizuneko haurrentzat erabilgarri izango direlakoan.

2021eko uztailaren 27an
Musikarekiko lehen harremanak zarata ateratzen duten jostailuekin izaten dira. ISME (International Society of the Music Education) Unesko erakundeko adarraren eskutik etorri zen lan honen ekimena. Urtarrilean estatu mailako mintegi bat osatu zen Oiartzunen gai hau aztertzeko, eta bideoz, audioz edo zein modutara aurkeztu pentsatzen jardun ondoren, azkenik eskolako materiala liburu bihurtu da. Mintegiak lau ataletan aztertu zituen herri kulturan musika heziketarako dauden bideak, eta liburua ere lau gai orokor horietan dago antolatua. Haur kantuek osatzen dute lehen atala, eta Ana Pelegrín haur literatura katedradun madrildarrak landu du. Musika-jokuak dira aztertzen den beste alor bat, eta Angel Zamora leondarra arduratu da honetaz. Historian zehar musika irakasteko erabili diren transmisio sistemak Valladolideko Joaquín Díezek azaltzen ditu, eta azkenik besteak beste musikari eta irakasle den Juan Mari Beltran donostiarrak hots-jostailuak aurkezten ditu. Liburuak badu unibertsaltasunetik adina partikularretik, edo kontrastea alderantziz ere formulatu daiteke, txanponari zer aldetara ematen zaion bira. Izan ere, ikasketa prozesua herri kultura gehienetan antzerakoa izan da, tokian tokiko berezitasun eta tresnak erabili badituzte ere. Eta liburua osatzerakoan, egile bakoitzak bere ingurunean ezagutu eta aurkitutakoa jaso du.


HOTS JOSTAILUAK.

Atala arakatuz, zarata zein musika ateratzen duten edozer motatako instrumentuak aurki ditzakegu fitxetan antolatuta: «Karrakelak» (itsas karakolak), intxaur azalez egindako «Txepetxak», edo orraze, kainabera zein edateko zotzez egindako «Turutak»... Musika tresna hauek nola egin, zer erabilpen eman eta bete ditzaketen helburuak azaltzen ditu liburuak eta argazkiz hornituta daude fitxak. Ordenatzerako unean, berriz, natur zikloka antolatu ditu Juan Mari Beltranek, urtaro bakoitzean eskuragarri dauden lehengaien arabera zer instrumentu egiteko aukera izaten den kontuan hartuta.


MUNDUAREKIN HARREMANETAN.

Liburu honek mendez mende musika transmisio bide izan den metodorako leiho bat irekitzen digu. Haurrek solfeo klasetan eta bideojokuetan jasotzen duten ikasgai bat da musika egun. Badu bere leku eta ordutegi finko bat, eta hortik kanpo (natur zientzietako klasean, esaterako) ez dute berekiko harremanik. Baina, mundua berez hain ordenatua eta zatitua al da? Ez al dira natur zientzietako aztergai diren zuhaitz adarrak musika tresnen jatorri? Eta ez al dago hori guztia klima eta urtaroei lotuta? Gaur egunean atalez atal lantzen dira musikaren eremu ezberdinak, lehen baino sakonago ere bai agian, baina elkarrekiko loturarik ez bailuten.
Aintzina, ordea, jokuen bidez euren kasa lantzen zuten haurrek erritmoa, melodia berriak sortzen ahalegintzen ziren eta taldean armoniaren oinarriez jabetzen ziren. Hau guztia pausoz pauso egiten zuten, nork bere erritmoan, jauzi nabarmenik gabe eta jolasten ari zirela, oharkabean. Baina musika ikasteaz gain, tresna bera ezagutzera ere iristen ziren, hasteko eskuz egin behar zituztelako. Eta ziri edo kainabera bila ariko ziren, eta ohartu instrumentu bakoitzak bere garaia baduenaz. Izan ere, musika tresna bakoitzaren lehengaiak (zuhaitzak, adarrak eta fruituak) badu bere bizi-ziklo bat, eta hauek heldu arte itxaron beharra dago. Beraz, instrumentuek ere bizitza dutela ikasten zuten, eta zuhaitzekin zein naturarekin harremanetan jartzen ziren. Musikaren jakintza beste ikasketa ezberdinekin lotuta zetorren.


ZURETIK EZPALERA.

Behin lehengaiak bildu ondoren, haurrek instrumentua landu beharra zuten, eta hemen eskulanetarako trebeziarik ezean, adin zaharragokoen laguntzak hartzen zuen parte. Horrela, guraso zein aiton-amonekin harremanetan jartzeko bide ematen zuten musika jolasek. Komunikatzeko tresna ere bihurtzen ziren. Eta belaunaldien arteko lotura harekin bizipenak, ezagutzak eta aisialdia elkartrukatzen zituzten. Hain zuzen, talde harremanak eta etenik zein sailkapenik gabeko prozesu hau izan da jakintza ororen trasmisio bide naturala. Baina joan ziren nekazal munduko familia giroa, joan eskulangintza eta joan natura zein belaunaldien arteko loturak. Egungo bizimoduan dena dago askoz sailkatu eta berezituagoa. Etxeetan haurrek ez dute guraso edo jende zaharragoaren beharrik telebista ikusi edo entretenitzeko (kasik traba egiten diete), eta kalean bertan belaunaldi guztiak batuko dituen aintzinako plazarik ere ez da ageri. Lehen zahar eta gazte denak elkarren jiran ibiltzen ziren. Egun, aldiz, jende mota konkretu bakoitzak bere txoko berezia du.


UNEAN UNEKOA.

Bizitzeko erak aldatzearekin bat, beste transmisio bide batzuk sortu dira, eta aintzinako metodoa naturalagoa bazen ere, egun eskolak betetzen du lehenago familiaren esku zegoen funtzioa. Hala ere, ikastola, udaleku eta ikastaroetan haur, guraso zein irakasleekin egindako esperientziek erakutsi dute musika jokuek oraindik ere hezkuntzan paper berezi bat bete dezaketela, eta tailerretan lantzeko egokiak direla. Hau dela eta, dagoeneko badira sei urte Euskal Herriko Unibertsitateko Majisteritza Fakultatean irakasleei zuzendutako Herri Musikari buruzko ikastaroak antolatzen direla. Kontua ez da oraingo joku birtual eta sofistikatuak edo musika klaseak alde batera utzi eta alternatiba bakar honi eustea, musika-jolas hauen bidez heziketa osatzea baino.


UMEA BETI UME.

Harrigarria ere bada intxaur azalez eginiko tresna xume batek oraindik nola beregana dezakeen mila jostailu konplexu eta txundigarri dituen haurraren arreta. Bideokontsolako botoi bat zapalduta mila martziar suntsi ditzakeen haurrak oraindik ulertu nahi izaten du nola funtzionatzen duen soka eta egurrez egindako instrumentuak, zer soinu mota duen, zerez egina dagoen, nondik datorren, non jotzen den, eta nola egin dezakeen horrelako tresna erabilgarri bat. Eta jostailu dendetako eskaparateetan tramankulu automatiko eta ikusgarriagoak ditu aukeran, baina egiazki agian ume batek ez du bere jostailurik hautatzen, gizarteak ematen diona edo gainera datorkiona asimilatzen du. Eta urte hauetan zehar bizitzeko modua, jokuak, harremanak eta transmisioa asko aldatu badira ere, haurrek garai batekoen jakinmin, harridura eta sorpresa sentitzen jarraitzen dute musika tresna baten aurrean


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude